Meritxell Budó
Meritxell Budó i Pla (Bartzelona, 1969ko martxoaren 8a) Kataluniako politikari katalana da. Farmazian lizentziatua eta farmazia-industrian eta parafarmazian masterduna, bere lan-historiala farmazia-industriara eta industria horretako zuzendaritzarekin egon da erlazionaturik.[1] 2019ko maiatzaren 24tik aurrera, gainera, Elsa Artadi-ren trukean, lehendakaritza-kontseilari eta Governaren bozeramaile izan zen izendatua, Quim Torra-ren gobernukide modura.[2]
Biografia
Lehen urteak
Budó 1976ko abuztuaren 19an jaio zen, Bartzelonan (Katalunia).[3][4] La Garrigan bizitakoa, 6 urte zituenetik,[5] farmazian graduatua da, Bartzelonako Unibertsitatearen eskutik.[6][7] Halaber, CESIFean (Farmazia-Industriako Goi Mailako Ikasketen Zentrua) farmazia-industrian masterduna da ere.[6][7]
2002. urtean Kataluniako Konbergentzia Demokratikoaren (CDC) kide bilakatu zen.[8][9]
Karrera politikoa
Budók albaitarientzako farmazia-industrian egiten zuen lan, industria jakin bateko teknikari-zuzendari modura.[3][6]
2003ko Udal-Hauteskundeetan, Budó Konbergentzia eta Batasuneko (CiU) hauteskunde-koalizioaren zerrendaren zortzigarren postuan agertu zen, La Garriga hirian. Halere, koalizioak soilik bost eserleku lortu zituenez, La Garrigako Udalean, ez zen hautatua izan.[10][11] Hala ere, 2006an eta eserleku-aldaketa baten ondorioz, zinegotzi-eserlekua eskuratu zuen.[3] 2007ko Udal-Hauteskundeetan, berriro ere, hautatua izan zen, CiUren zerrendaburu modura aurkeztuz. Gainera, Alderdi Popularraren (PP) oniritziarekin, La Garrigako alkate inbestitua izan zen Budó.[5][11][12] 2008ko martxorarte izan zen alkate, Neus Bulbena-k bere postua eskuratu zuen arte.[5][13] 2011ko Udal-Hauteskundeetan hirugarren aldiz izan zen hautatua La Garrigako zinegotzi modura, bigarrenez hiriko alkate bilakatuz; kasu honetan, Acord Independentista per La Garriga-Acord Municipal izeneko plataforma munizipalistaren oniritziarekin.[3][11][14] 2015ean, laugarrenez, bertako zinegotzi eta, hirugarrenez, alkate izan zen berrautatua.[11][15]
Halaber, Budó Bartzelonako Diputazioaren kide izan zen 2015eko uztailaren eta 2019ko martxoaren artean.[1][3] Gainera, Vallès Orientaleko Batzarraren kontseilari izan zen ere 2011–15 tartean. 2012–17 artean Kataluniako Kooperazio-Fondoaren lehendakaria izandakoa, La Garrigako CDC-buru izan zen 2004tik 2012raino.[3][6] Era berean, 2018ko uztailetik aurrera, Kataluniako Europar Alderdi Demokrataren (PDeCAT) Exekutiba Nazionalaren kide izan zen ere, bai eta Errepublikarako Kontseiluaren kide fundatzaileetako bat.[6] La Transició Nacional liburuaren koegilea da ere (Malhivern, 2012).[3][6]
2017ko Kataluniako Hauteskundeetan, Junts per Catalunyako (JxC) zerrendetan, Bartzelonako barrutian, 32. postuan agertu zen.[16][17] Haatik, koalizioak soilik 17 eserleku lortu zituen probintzia horretatik, zerrendakide ez-hautatua bilakatuz. 2019ko martxoan, Quim Torra Lehendakariaren eskutik, Lehendakaritza Sailburuaren buru eta Gobernuaren bozeramaile izan zen izendatua, Elsa Artadi-ren trukean.[8][18][19] Inbestidura, Kataluniako Generalitatearen Jauregian ospatu zen, 2019ko maiatzaren 29an.[20][21]
2020ko uztailean, Budó sortu berria zen Junts per Catalunya (Junts) alderdi politikoaren kide bihurtu zen,[22] PDeCATeko militantzia urte bereko abuztuaren 31ean utziz.[23][24] Crida Nacional per la República-ko (CNxR) kidea izan zen ere, egun Juntsen parte dena.[25]
Hauteskunde-historia
Hauteskundeak | Barrutia | Alderdia | Koalizioa | # | Emaitza | ||
---|---|---|---|---|---|---|---|
2003[10][11] | La Garriga | Kataluniako Konbergentzia Demokratikoa (CDC) | Konbergentzia eta Batasuna (CiU) | 8 | Hautatua | ||
2007[11][12] | La Garriga | Kataluniako Konbergentzia Demokratikoa (CDC) | Konbergentzia eta Batasuna (CiU) | 1 | Hautatua | ||
2011[11][14] | La Garriga | Kataluniako Konbergentzia Demokratikoa (CDC) | Konbergentzia eta Batasuna (CiU) | 1 | Hautatua | ||
2015[11][15] | La Garriga | Kataluniako Konbergentzia Demokratikoa (CDC) | Konbergentzia eta Batasuna (CiU) | 1 | Hautatua | ||
2017[16][17] | Bartzelona | Kataluniako Europar Alderdi Demokrata (PDeCAT) | Junts per Catalunya (JxC) | 32 | Ez-hautatua |
Erreferentziak
- «Meritxell Budó Pla - La Diputació - Diputació de Barcelona» www.diba.cat (Noiz kontsultatua: 2020-08-28).
- (Katalanez) «Resultats i fitxa» Diari Oficial de la Generalitat de Catalunya (Noiz kontsultatua: 2020-08-28).
- «Dades biogràfiques - Ajuntament de la Garriga» web.archive.org 2018-10-23 (Noiz kontsultatua: 2020-09-04).
- «Meritxell Budó, l'esponja i la vara de comandament» cat.elpais.com (Noiz kontsultatua: 2020-09-04).
- «Alcaldes i alcaldesses del Vallès Oriental (des de 1901 fins a l'actualitat)» www.alcaldesialcaldessesdelvallesoriental.net (Noiz kontsultatua: 2020-09-04).
- «Wayback Machine» web.archive.org 2019-03-26 (Noiz kontsultatua: 2020-09-04).
- (Katalanez) «Meritxell Budó és proclamada candidata de CiU per la Garriga» somVallès (Noiz kontsultatua: 2020-09-04).
- (Gaztelaniaz) «Torra firma los nombramientos de las nuevas conselleras Budó y Vilallonga» La Vanguardia 2019-03-24 (Noiz kontsultatua: 2020-09-04).
- (Gaztelaniaz) EFE. (2019-03-19). «Meritxell Budó sustituirá a Elsa Artadi como consellera de la Presidencia» El Diario (Noiz kontsultatua: 2020-09-04).
- http://politiquesdigitals.gencat.cat/web/.content/funcio_publica/documents/acces_a_la_funcio_publica/documents_amb_dades_personals/arxius_amb_dades_personals/mu2003_bopb_20030429_can1.pdf%5B%5D
- «Consulta de resultados electorales. Ministerio del Interior» www.infoelectoral.mir.es (Noiz kontsultatua: 2020-09-04).
- https://bop.diba.cat/temp/04_07099a29999.pdf%5B%5D
- «Consulta de dades - municat» aplicacions.municat.gencat.cat (Noiz kontsultatua: 2020-09-04).
- https://bop.diba.cat/temp/04_062011002059.pdf
- https://bop.diba.cat/temp/04_062015000534.pdf
- https://boe.es/boe/dias/2017/11/19/pdfs/BOE-A-2017-13305.pdf
- «Composició del Parlament - Resultats provisionals - Eleccions al Parlament de Catalunya 2017» web.archive.org 2017-12-22 (Noiz kontsultatua: 2020-09-04).
- (Katalanez) Padilla, Toni. (). «Torra firma el nomenament de les noves conselleres de Presidència i de Cultura» Ara.cat (Noiz kontsultatua: 2020-09-04).
- https://portaldogc.gencat.cat/utilsEADOP/PDF/7838/1734109.pdf
- (Ingelesez) Terol, Alan Ruiz. «New presidency and culture ministers sworn in» www.catalannews.com (Noiz kontsultatua: 2020-09-04).
- (Gaztelaniaz) Piñol, Àngels. (2019-03-25). «Torra afirma que el juicio muestra una “represión impresentable” en un Estado europeo» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-09-04).
- (Katalanez) NacióDigital. «El PDECat certifica la divisió amb Puigdemont a les portes de la fundació de JxCat | NacióDigital» www.naciodigital.cat (Noiz kontsultatua: 2020-09-04).
- (Gaztelaniaz) «Los consejeros Budó, Calvet, Puigneró y Buch también dejan PDECat» Crónica Global (Noiz kontsultatua: 2020-09-04).
- https://twitter.com/meritxellbudo/status/1300400768441348096
- (Gaztelaniaz) «Meritxell Budó, una experta en farmacia para el Govern» La Vanguardia 2019-03-30 (Noiz kontsultatua: 2020-09-04).
- «Meritxell Budó ja és consellera de la Presidència» el9nou.cat (Noiz kontsultatua: 2020-09-04).