Meritxell Borràs
Meritxell Borràs i Solé (L'Hospitalet de Llobregat, Katalunia, 1964ko apirilaren 12a) politikaria da, Kataluniako Europar Alderdi Demokratako kidea. 2016ko urtarrilaren 14az geroztik, Kataluniako Generalitateko Gobernazio, Administrazio Publiko eta Etxebizitzako sailburua da. Lehenago, 2015eko ekainaren 22tik 2016ko urtarrilaren 14ra, Generalitateko Gobernazio eta Erakunde Harremanetako sailburua izan zen.
Kataluniako prozesu independentistaren alde egindako lanagatik, espainiar botere politikoak eta judizialak preso politiko sartu zuten 2017ko azaroan; hurrengo hilabetean, libre utzi zuten, fidantzapean.
Artikulu hau Kataluniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.