Merina etnia

Merina etnia (malgaxez: Merina) Madagaskarreko talde etniko nagusia da, eta herrialdean dauden hamazortzi talde etniko ofizialetako bat da. Antananarivo probintzian dago haien lurralde nagusia, uhartearen erdialdean. XVIII. mendetik aurrera merinen boterea uhartearen gainerako tokietara hedatu zen, eta azkenerako osorik haien gidaritzapean batu zen uharte osoa. 1895-96 urteetan frantziarrek Madagaskar kolonizatu zuten eta 1897an merina monarkia abolitu zuten.

Antropologia Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Merina

Neska merinak
Biztanleak guztira
c.5 milioi
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
Madagaskar
Hizkuntza
Malgaxea
Erlijioa
Zerikusia duten beste giza taldeak
Betsileoak, Madagaskarreko beste talde batzuk, austronesiarrak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.