Merikara

Merikara, Egiptoko X. dinastiako azken faraoia izan zen, K. a. 2050 inguruan gobernatu zuena, Egiptoko lehen tarteko aroa deritzon garaian.

Merikara

Faraoi

Bizitza
JaiotzaK.a. XXI. mendea
HerrialdeaAntzinako Egipto
HeriotzaK.a. 2040 ( urte)
Hobiratze lekuaSaqqara
Pyramid of Merikare (en) Itzuli
Familia
AitaKheti VII.a
LeinuaEgiptoko X. dinastia
Jarduerak
Jardueraksubiranoa eta monarka

Herakleopolis Magnatik gobernatu zuen azken erregea izan zen. Herrialdearen zati bat baino ez du kontrolatzen eta egoitza Tebasen zuen dinastia etsaia den Egiptoko XI. dinastiako Mentuhotep II.ari aurre egin behar izan zion.

Kheti VII.aren semea da, eta papiroan idazkera hieratikoz idatzitako pretzeptu ospetsuak jaso zituena izan liteke: Khetyren irakaskuntzak bere seme Merikararentzat.

Uadsut Merikara izeneko piramide batean lurperatua izan zen, Saqqaran eraikia, eta, piramidea eraiki zen toki zehatza ezagutzen ez den arren, Tetiren piramideagandik ekialdera dagoen hondakinetan dagoen piramidea izan liteke.

Literature

  • Wolfgang Kosack: Berliner Hefte zur ägyptischen Literatur 1 - 12: Teil I. 1 - 6/ Teil II. 7 - 12 (2 Bände). Paralleltexte in Hieroglyphen mit Einführungen und Übersetzung. Heft 8: Die Lehre für König Merikarê. Verlag Christoph Brunner, Basel 2015. ISBN 978-3-906206-11-0.



Aurrekoa
Kheti VII.a
Egiptoko faraoia
Egiptoko X. dinastia
Ondorengoa
Mentuhotep II.a
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.