Merenra I.a

Merenra Nemtyemsaf edo Merenra I.a, Egiptoko VI. dinastiako laugarren faraoia izan zen, eta, Jürgen von Beckerathen arabera, K.a. 2260tik K.a. 2254 arte gobernatu zuen.

Merenra I.a

Faraoi

K.a. 2250 - K.a. 2245
Pepi I.a - Pepi II.a
Bizitza
JaiotzaK.a. XXIII. mendea
HerrialdeaAntzinako Egipto
Egiptoko Antzinako Inperioa
HeriotzaK.a. 2245 ( urte)
Hobiratze lekuaPyramid of Merenre (en) Itzuli
Familia
AitaPepi I.a
AmaAnkhesenpepi I
Ezkontidea(k)Ankhesenpepi II (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaEgiptoko VI. dinastia
Jarduerak
Jardueraksubiranoa

Find a Grave: 49496673 Edit the value on Wikidata

Bere izen teoforoak, Nemty "Ibiltaria"ri erreferentzia egiten dio (lehen, oker, Antyemsaf irakurtzen zen.)

Merenra deitua da Abidoseko Errege Zerrendan eta Saqqarakoan. Turineko Errege Kanonak, 40 urteko erregealdia ematen dio. Manetonek, Sexto Julio Afrikanoren arabera, Metusufisek zazpi urteko erregealdia izan zuela dio.

Bizitza

Pepi I.a faraoia eta Ankhnesmerira I.aren semea zen; Ankhnesmerira II.arekin ezkondu zen, eta, seme bezala, Pepi II.a izan zuen. Beharbada, Merenrak, bere aitarekin elkargobernatu zuen, berak propio gobernatu baino lehen, baina hau ezin daiteke baieztatu.

Monarkiaren sendotze prozesu bat hasi zuen, Ueni, Goi Egiptoko lehen gobernari bezala izendatuz eta zenbait gobernariren boterea gehituz. Bere aitarekin, Kushgatik txunditu zen, eta, eskualde hau, interes handiarekin esploratzen jarraitu zuen.

Gazterik hil zela uste zen, baina, berriki eginiko aurkikuntza arkeologikoek, teoria hau gezurtatzen dute. Bere garaiko bi objektuk, bere erregealdia, hamar urte baino gehiagokoa izan zela erakusten dute. Bere hamargarren urtea, bosgarren erroldaren ondoren (bi urtetik behin egiten baziren), Hatnubeko harrobiko idazkun batean berretsia dago (6 zenbakidun idazkuna, Anthony Spalingerren arabera), Saqqara hegoaldeko harriari buruz berriki argitaratutako dokumentuak, Pepi II.aren erregealdiko urte liburuak dituena, hamaika eta hamahiru urte bitarteko gutxienezko erregealdia berresten du.

Bere garaiko testigutzak

Merenra I.aren bolizko kaxa. Louvre.

Bere piramidearen multzoa, Saqqara hegoaldean eraikitzea agindu zuen, lurperatuta dagoen tokian.

Erregearen garaiko objektuak

  • Kobrezko estatua bat Hierakonpolisen (Quibell/Green)
  • Esfinge txiki bat (National Museum of Scotland)
  • Tximino bat eta honen semearen forma duen kaltzitazko ontzi bat (New Yorkeko Arte Museo Metropoliarra)
  • Hipopotamo bolizko kaxa (Louvre)

Erregearen idazkunak

  • Erregearen dekretuak, Mizerinoren piramidearen tenpluaren ondoan (Sethe)
  • Asuandik gertuko harkaitz batean (Sethe)
  • Hatnuben (Sethe)

Erregearen aipamenak bere gortetarren hilobietan

  • Ueniren hilobian, Abidosen, Dyaurenean, Abidosen, Herkhuefenean, Elefantinan, Ibirenean, Deir el-Gabrawyn eta Qarrenean, Edfun (Sethe)


Aurrekoa
Pepi I.a
Egiptoko faraoia
Egiptoko VI. dinastia
Ondorengoa
Pepi II.a

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.