Mertxero
Mertxero (gaztelaniatik, merchero) edo kinki, Espainian bizi den etnia nomada da. Kinki hitza (gaztelaniaz: quinqui) “kinkila-saltzaile” hitzetik dator, askok horixe baitzuten lanbidea, baina hizkera arruntean gaizkilearen sinonimo bilakatu denez[1] mertxero askok ez dute mespretxuzko izendapen hori onartzen. Mertxeroek ez dute ez agintaririk ez komunitate finkorik eta ijitoen antzeko ohiturak badituzte ere, ez dira jatorriko etniko berekoak. Hala ere endogamia handia izan dute eta berez sortutako etnia bat da.
Merchero | |
---|---|
Biztanleak guztira | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Madrilgo Erkidegoa Gaztela eta Leon Asturias Kantabria Euskal Herria Katalunia | |
Hizkuntza | |
Kinki hizkuntza (baita gaztelania ere) | |
Erlijioa | |
Kristautasuna | |
Zerikusia duten beste giza taldeak | |
Kalderash, Yeniche |
Ezaugarriak
150.000 mertxero inguru daude.[2] Bere kreolera edo pidgin dute: kinki hizkuntza izenekoa, erromintxelarekin nolabaiteko lotura duena. Ijitoak ez direnei jicho edo julai diete, "salatari" ere ezan nahi duena. Bere bizimodu eta lexikoa ekialdeko Europako kalderashen antzekoa da, vlax erromanieraz egiten dutenak. Mendebaldeko Europan, badaude antzekoak diren bere etnia erdinomadak: erdialdeko Europako yenicheak edo Irlandako travellerrak.
Mertxero asko larruazal argia, bistako hezur malarra eta ile eta begi beltzaranak dituzte. Garaieraz, txikiak dira. Askotan urrezko eraztun eta kateak janzten dituzte, jaiegunetan batez ere. Bitxi hauek familiakoen opariak edo jarauntsiak dira. Bere musika flamenkoarekin lotuta dago.
Metalezko objektuen lana dute lanbide tradizionala: galdaragile, latorrigile, kinkila-gile eta saltzaileak ziren.[3] Bitxi-egileak ere bazeuden eta baita euritakoak edota aulkiak konpontzen dituztenak. Egun berriz, lanbide asko dituzte baina txatar-biltzaile, kale-saltzaile eta azoketako salerosle asko daude.
Historia
Mertxeroen jatorria ezezaguna da oso. Lehenengo aipamenak pizkundetar garaikoak direnez, 20 belaunaldi baino gehiago dituzte. Bere jatorriari buruzko hipotesi proposatu dituzte historian zehar: 789. urtean Espainiara ailegaturiko bikingoen ondorengoak, 1449an Europatik ailegaturiko galdaragile talde baten ondorengoak, 1610ean kanporaturiko moriskoen ondorengoak, XVI. mendean lanbidez aldatu zuten espainiar nekazariak,[2] europar talde nomaden ondorengoak.... Gaztelaniaz andarríos edo vagabundos de Castilla zieten.[4] Baliteke, aurrekoen nahaste bat ere izan.
Kinkiak ez dira Espainian bakarrik bizi, izan ere, Irlandako eta Eskoziako traveller, Frantziako, Suitzako eta Alemaniako yeniche eta Alemaniako eta Italiako sintiekin lotura estua dute. Ijitoak ez bezala, Espainiara XIV. eta XV. mendean ailegatu zirenak, mertxeroak Europatik agertu ziren XV. mendeko bigarren zatian. Transhumantziarik ekin zioten Iberiar Penintsulako iparraldetik, Galiziatik iparraldeko Extremaduraraino. Bere hizkuntza sortu zuten ezaugarri arkaikoak zituen gaztelania, mailegu kalo eta germaniarekin nahastuz. Ethnologue entziklopediak kreolera hau "sailkatu gabeko"tzat hartzen du.[5]
1950eko hamarkadan, Francoren diktaduraren garaian, ijitoak bezala, sedentario izateko behartu zituzten eta txabolazko auzoak sortu zituzten hiriko aldirietan.[2] Komunitate handiak sortu ziren Leónen, Valladoliden, Madrilen, Asturiasen, Hego Euskal Herrian eta Bartzelonan.
Mertxero ezagunak
Mertxerorik ospetsuena Eleuterio Sánchez El Lute da, 1960ko hamarkadan agintariek etsai publiko nagusitzat hartu zutena. Eleuterio Sánchezi zor diogu mertxeroen bizitzaz dakigun gehiena.[6]
2010ean María Remedios Garcíak bere autobiografia argitaratu zuen, non bere bizitza merchero moduan azaldu zuen[7] María Remedios Pedro Pardo Romero El Peleasen alaba da, ETAk 1984an Bermeon hildakoa.[8]
Kinki zinema
Kinki zinema, Espainiako zinemaren azpigenero bat izan zen. 1970eko hamarkadaren amaiera eta 1980ko hamarkadaren hasieran izan zuen bere gailurra, horregatik film, jarraipen eta sail ugari filmatu ziren.
Film hauetan protagonistak hiri handietako auzo baztertuetako pertsona gazteak izaten ziren, ia beti mutilak. Gazte etsiak, arduragabeak, auto lapurrak, droga kontsumitzaileak, lapurreta batetik bestera zebiltzan galtzaileak, kartzelaratuak... Antagonistak poliziak edo burges txikiak.
Erreferentziak
- Hernández Sacristán, Carlos; Lucas, Javier. Lenguaje y emigración. , 227 or..
- Peoples of Europe: Slovenia-Switzerland. New York: Marshall Cavendish Corporation, 488 or. ISBN 0761473785..
- Garcia Egotxeaga, Javier. (2003). Minorías malditas: la historia desconocida de otros pueblos de España. Madril: Tikal, 110 or. ISBN 9788430536207..
- de las Heras, Jesús. (1974). La España de los Quinquis. Planeta.
- Lewis, M. Paul. (2009). Ethnologue: Languages of the World. Quinqui. (16. argitaraldia) Dallas.
- Sánchez, Eleuterio. (1977). Camina o revienta: memorias de El Lute. Cuadernos para el diálogo.
- García Grande, María Remedios. (2010). Ni una palabra más. Celaya Barturen, Beatriz ISBN 978-84-614-1053-8..
- «El Peleas, la víctima desconocida de ETA» El País 1997/11/02.