Mercedes Zubikaray

Mercedes Zubikaray Subinas (Deba, Gipuzkoa, 1920ko abenduaren 17a 1983ko otsailaren 9a) erraketista profesionala izan zen. Mercedes eta Merche izengoitiez kantxaratu zen. Aurrelari postuan jokatu zuen 14-15 urtez, 1940tik 1954-1955era, Katalunian, Kanarietan, Balearretan, Acapulcon eta Mexikon.[1]

Mercedes Zubikaray

Bizitza
JaiotzaDeba, 1920ko abenduaren 17a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza1983ko otsailaren 9a (62 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpilotaria
Izengoitia(k)Mercedes eta Merche

Biografia

Erraketistak mundu guztian zehar maila profesionalean pilotan aritu ziren emakumeak izan ziren, 1917 eta 1980 artean. Emakume horien artean aurkitzen da Mercedes Zubikaray.

Erraketista profesionala izan zen. Urte luzez jardun zuen frontoietan jokatzen; Bartzelonako Principal-Palacen eta Deportivo Barcelona frontoietan, Santa Cruz Tenerifeko Tenerife frontoian, Mallorcako Balear frontoian, Acapulcoko Jai-Alain eta Mexikoko Colón eta Metropolitano frontoietan.

Erraketistak

Mercedes Zubikaray ez ezik, beste hainbat erraketista sortu ziren Deban, hala nola: Nieves Cabanillas "Deva", Marcelina Zabala Aizpurua, Pilar Zabala Aizpurua, Josefa Egaña Urquiri eta Maria Teresa Egaña Urquiri.

2017ko abenduan "Raketistak lehen eta orain" erakusketa antolatu zuen Debako Udalak herriko erraketistak bistaratzeko eta haien ibilbidearen berri emateko asmoz.[2]

Erreferentziak

  1. «Mercedes Zubikaray Subinas Mercedes» datubasea.raketistak.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-06).
  2. «Erakusketa: Raketistak» www.deba.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-06).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.