Mercedes Herrán

Mercedes Herrán Inchausti ( - Bilbo, 2002ko otsailaren 23a) haurren salerosketarako sare bat zuzentzeagatik salatutako emakumea, María Madre izeneko elkarte baten bitartez.[1][2][3] 2012an Montse Armengouren ¡Devolvedme a mi hijo! dokumentalean Bilboko haurren salerosketarako sarearen hainbat biktima ageri dira.[4][5]

Mercedes Herrán
Bizitza
Heriotza2002ko otsailaren 23a
Jarduerak
Jarduerakhuman trafficker (en) Itzuli

Haurren lapurretagatik salatua

Hainbat emakumeren testigantzaren arabera, Mercedes Herrán Inchaustik emakume gazte eta ezkongabeentzako etxeak zituen Areetan, Gorlizen eta Bilboko zenbait kaletan, besteak beste, Urkixo zumarkalean (Alicia Petralanda durangarraren zuzendaritzapean), Pozas, Mazarredo edota Heros kalean.[6][7] Erditzeko momentuan Gordoniz kalean zeuden Francisco Javier eta Usparitza klinika pribatuetara, Mazarredoko Ginecoyatreo eta Aranguren kliniketara zein Gurutzetako Ospitalera laguntzen zituen.[6][7] Ondoren haien haurrak saltzen omen zituen, legez kanpoko adopzioen bitartez.[6][7] Espainian ez ezik, Frantzian eta Mexikon erevsaldu omen ziren.[6]

Francisco González de Tena soziologoaren arabera, 1975eko María Madre elkartearen dokumentu batean, 68 aborto ekidin zituela aipatzen da, baita 18 ezkontza eta 30 haurren adopzioa bideratu zuela, baina elkarteak ez zuen haurrei bideratutako egoitzarik. Horrez gain, adituaren arabera datu susmagarriak daude, izan ere, Bilbon emakume ezkongabeen hildako haur asko erregistratu ziren.[6]

Sareak beste adar batzuk izan zituen Tenerifen adibidez, non Hijas de la Caridad izeneko ordena erlijiosoak Jardín Infantil Sagrada Familia izeneko egoitza kudeatzen zuen, Juana Alonso Vega buru zuelarik.[7]

Haurren lapurreta salatzen zuen lehenengo ikerketa 1973an egin zen, baina oso azalekoa izan omen zen.[7]

María Madre elkartea

Elkartea 1969an erregistratu zen Bizkaian,[8] eta bere zuzendaritza batzordean pertsonaia nabarmenak parte hartu zuten, besteak beste, Javier Ybarra Bergé, Rafael González de Lara, Adrián Celaya Ibarra, Carlos de la Herrán Matorras, José María Oliva Alonso, Gabriel Aranguren, Roque Aranguren, Alfonso Garay eta José Ramón Moronati Pérez.[7]

Dokumentala

Montse Armengouren ¡Devolvedme a mi hijo! (2012) dokumentalean Bilboko haurren salerosketarako sarearen hainbat biktima ageri dira.[4][5]

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Junquera, Natalia; Duva, Jesús. (2011-03-10). «Los 'pisos-nido' de doña Mercedes» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
  2. Gotasdelluvia. (2011-02-12). «Adoptados Bilbao: Mercedes Herran Inchausti, Sra. de Gras» Adoptados Bilbao (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
  3. ««Mercedes Herrán» sortzen - Wikipedia, entziklopedia askea.» eu.wikipedia.org (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
  4. (Gaztelaniaz) «Niños robados del franquismo» Dominio público 2011-02-26 (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
  5. (Gaztelaniaz) «TV3 emitirá un documental sobre las víctimas infantiles del franquismo» La Vanguardia 2015-04-22 (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
  6. (Gaztelaniaz) Lago, concha. (2012-02-19). «La trama de bebés robados tejió una red en Euskadi que se extendió por el Estado» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
  7. Lizarraga Rada, Mikel. (2018). Los niños robados en España: del exterminio del "gen rojo" al negocio (1940-1990). .
  8. (Gaztelaniaz) «MARIA MADRE» www.euskadi.eus 2011-10-20 (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).

Bibliografia

  • González de Tena, Francisco (2014). Nos encargamos de todo. Robo y tráfico de niños en España. Todos tus libros.com

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.