Mercedes González Fernández
Mercedes González Fernández , jaiotzaz María de las Mercedes González Fernández (Madril, 1975) madrildar kazetaria eta PSOEren politikaria da, Gobernuak Madrilgo Erkidegoan duen ordezkaria eta ESpainiako PSOEren idazkari nagusia Madrilen.
Mercedes González Fernández | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
2023ko martxoaren 28a - 2023ko ekainaren 8a ← María Gámez Gámez - Leonardo Marcos González (en) →
2021eko martxoa - 2023ko martxoa
2015eko ekainaren 13a - Hautetsia: 2015 Madrid City Council election (en) | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Mercedes González Fernández | ||||||
Jaiotza | Madril, 1975 (48/49 urte) | ||||||
Herrialdea | Espainia | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | CEU San Pablo Unibertsitatea kazetaritzan lizentziatura | ||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria eta kazetaria | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Alderdi politikoa | Espainiako Langile Alderdi Sozialista | ||||||
Biografia
1975ean jaio zen Madrilen, eta Kazetaritzan lizentziatu zen CEU San Pablo Unibertsitatean, masterrak egiten Madrilgo Complutense Unibertsitatean eta George Washington Unibertsitatean.
Zinegotzi hautatu baino lehen, Madrilgo Udalean, Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioan, Madrilgo Batzarrean eta Lurralde Politikako Ministerioan lan egin zuen.
Politikari ibilbidea
Madrilgo Barajas barrutiko Elkarte Sozialistaren idazkari nagusia PSOEren laugarren postuan sartu zen Madrilen, 2015eko udal-hauteskundeetarako, Antonio Miguel Carmona buru zuela, eta zinegotzi hautatua izan zen.[1] 2015/2019 Udalbatzan Udal Talde Sozialistaren bozeramaile izan zen Hiri Garapen Iraunkorreko Gobernu Arloko batzordean. 2019ko udal hauteskundeetan, Madrilen, bigarren postua lortu zuen Pepu Hernández buru zela.[2] 2021eko martxotik, Gobernuaren ordezkaria[3] da Madrilgo Erkidegoan, José Manuel Franco ordezkatu ondoren.2023ko martxoan, María Gámez Gámezek dimisioa eman ondoren, Guardia Zibilaren zuzendari nagusia izendatu zutela jakinarazi zen.[4][5]
Betetako karguak
Erreferentziak
- «Junta Electoral de Zona de Madrid. Elecciones Locales 2015» Boletín Oficial de la Comunidad de Madrid 2015 (99): 344. 28 de abril de 2015.
- Ferreira, Javier Casal. (2019-03-25). «Mercedes González ocupará el segundo puesto de la lista de Pepu Hernández» cadena SER.
- «Mercedes González Fernández, nueva delegada del Gobierno en Madrid» Seguritecnia 2021-03-30.
- Vega, María. (22 de marzo de 2023). María Gámez presenta su dimisión como directora general de la Guardia Civil. .
- Mercedes González sustituye a María Gámez como directora de la Guardia Civil tras el 'caso Cuarteles'. 22 de marzo de 2023.