Mercedes Ballesteros
Mercedes Ballesteros Gaibrois (Madril, 1913ko abenduaren 6a - Ibíd., 1995eko ekainaren 28a) hainbat generotako idazle madrildarra izan zen. Bere izenaz gain, hainbat ezizenekin sinatu zituen bere lanak: Rocq Morris abentura-eleberrietan; Sylvia Visconti nobela arrosetan; eta Baronesa Alberta La Codorniz-erako idatzitako umore-testuen kolaborazioetan.[1][2][3]
Mercedes Ballesteros | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Mercedes Ballesteros y Gaibrois |
Jaiotza | Madril, 1913ko abenduaren 6a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 1995eko ekainaren 28a (81 urte) |
Hobiratze lekua | San Justoren hilerria |
Familia | |
Aita | Antonio Ballesteros Beretta |
Ama | Mercedes Gaibrois de Ballesteros |
Ezkontidea(k) | Claudio de la Torre |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, kazetaria eta eleberrigilea |
Izengoitia(k) | Mercedes Ballesteros Gaibrois, Mercedes Ballesteros, Rocq Morris, Sylvia Visconti eta Baronesa Alberta |
Antonio Ballesteros Beretta eta Mercedes Gaibrois Riaño historialari eta akademikoen alaba zen, Manuel Ballesteros Gaibrois historialariaren arreba, eta Claudio de la Torre idazle eta zinemagilearen emaztea.[4]
Biografia
Mercedes Ballesteros Gaibrois 1913ko abenduaren 6an jaio zen Madrilen. Gurasoak, biak historialariak eta akademikoak, Mercedes Gaibrois Riaño (1891-1960) eta Antonio Ballesteros Beretta (1880-1949) izan ziren. Manuel Ballesteros Gaibrois historialaria neba zuen.
Lehenengo lana, zortzi urterekin argitaratu zuen “immuneak” ziren bertsoen liburua —berak definitu ohi zituen bezala—, nebaren laguntza eskuzabalari esker. Nebak bere aurrezki guztiak laga zituen edizioa ordaintzeko.[1]
Lan ibilbidea
Poesiak argitaratzen hasi zen eta Filosofia eta Letretako ikasketak egin zituen; gainera, itzultzaile lanetan aritu zen. Claudio de la Torre (1895-1973) idazle eta zinema-zuzendariarekin ezkondu zen. Harekin joan zen Kanariar Uharteetara Espainiako Gerra Zibilean. Senarrari lagundu zion hil zen arte negozio-bidaia ugaritan.
Heriotza
81 urterekin hil zen, 1995eko ekainaren 28an, jaio zen herri berean, Madrilen.[4]
Bibliografia
Olerkiak
- Poesiak (1925)
- Inizialak (1929)
Lan independenteak
- Tienda de nieve (1932)
- Quiero ver al doctor (1941) ( Claudio de la Torrerekin lankidetzan)
- Una mujer desconocida (1946)
- Vida de la Avellaneda (1949) ( Gertrudis Gómez de Avellanedaren biografia)
- Las mariposas cantan (1952)
- Eclipse de Tierra (1954)
- La cometa y el eco (1956)
- Invierno (1959)
- Verano (1959)
- Taller (1960)
- Mi hermano y yo, por esos mundos (1962)
- La sed (1965)
- Lejano pariente sin sombrero (1966)
- Tío Jorge vuelve de la India (1966)
- El chico (1967)
- El personal (1976)
- Pasaron por aquí (1985)
Hazañas de Robert Clay seriea
- City Hotel (1938)
- París-Niza (1939)
- El cofre de las piedras azules (1940)
- Cena siniestra (1944)
Eleberri erromantikoak
- Mi marido es usted (1938)
- La aventura de una chica audaz (1939)
- La extraña Boda de Glori Dunn (1939)
- Una mujer de veinte años (1939)
- ¿Quiere ser usted mi viuda? (1940)
- El pecado de ser guapa (1940)
- El viaje de Diana Lynn (1940)
- Mari-Elena ingeniero de caminos (1940)
- El rapto de Valentina (1941)
- La telefonista del Gran Hotel (1941)
- Despedida de soltera (1943)
- No te vayas (1944)
Umorezko eleberriak
- Así es la vida (1953)
- El perro del extraño rabo (1953)
- Este mundo (1955)
Erreferentziak eta iturriak
- «Mercedes Ballesteros Gaibrois | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
- «Biografia de Mercedes Ballesteros Gaibrois» www.biografiasyvidas.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
- «Mercedes Ballesteros Gaibrois - Ateneo de Córdoba» www.ateneodecordoba.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
- Sylvia Visconti en BiblioRomance