Mercedes Ateca

Mercedes Ateca (Udalla, Ampuero, Kantabria, 1945eko abenduaren 23a - Laredo, Kantabria, 2021eko urtarrilaren 23a ) txirrindularia izan zen, eta hiru aldiz irabazi zuen Espainiako Errepideko Txirrindulari Txapelketa, zehazki emakumezkoen kategoriako lehen hiru edizioak.

Mercedes Ateca
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría de las Mercedes Ateca Gómez
JaiotzaUdalla, 1945eko abenduaren 23a
Herrialdea Espainia
HeriotzaLaredo, 2021eko urtarrilaren 23a (75 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
 

Ibilbidea

1978an lehen aldiz 1978ko Munduko Errepideko Txirrindularitza Txapelketan parte hartu zuen, eta 53. postua lortu zuen.[1] 1979an Espainiako errepideko txirrindularitza txapelketako lehena izan zen Zaragozan, 1.250 metroko zirkuitu batean, 16 itzuli egin behar ziren. Lehen itzulian ihes egin zuen eta Blanca Gil eta María Victoria Fustero atzean utzi zituen, nabarmen, hainbat partaideren marka bikoiztuz. [2] Beste iturri batzuek adierazi zuten Mercedesek hamaikagarren itzulian egin zuela eraso.[3] Urte hartan 33 urte zituen eta Espainian Peña Manuel Santisteban taldearekin parte hartu zuen arren, Parisen zuen egoitza eta Frantzian lehiatu zenean Peugeot-ekin egin zuen.[4]

1980an Munduko Errepideko Txirrindularitza Txapelketan parte hartu zuen berriro, 59. postuan sailkatuz.[5] Errepideko txirrindularitzako Espainiako txapelduna izan zen hiru aldiz jarraian, 1979tik 1981era. 1982an ezin izan zuen parte hartu, klabikula hautsi baitzuen, 1983an bosgarren izan zen, lehen postuan zegoenean erorketa izan ondoren eta 1984an bigarren izan zen María Luisa Izquierdoren ondoren. Espainiako hiru txapelketa jarraian lortutako errekorra 2007an berdindu zuen María Isabel Morenok, eta harekin hiru garaipen lortutako, Rosa María Bravok. [6]

Aitortzak

2020an, Mercedesek Kantabriako Gobernuaren omenaldia jaso zuen Vuelta a Cantabria 2020 sub-23 ekitaldian.[7]

Erreferentziak

  1. «Championnats du Monde de Cyclisme sur route 1978 - Résultats Femmes» www.les-sports.info (Noiz kontsultatua: 2021-01-24).
  2. «Mercedes Ateca fallece, primera campeona de España» Zikloland 2021-01-23 (Noiz kontsultatua: 2021-01-24).
  3. País, El. (). «Mercedes Ateca, primera campeona de España de ciclismo» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-01-24).
  4. «Mercedes Ateca, primera campeona de España / Historia / Noticias del ciclismo / BICI CICLISMO» www.biciciclismo.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-24).
  5. «World Championships WE - Road Race 1980 | Results» www.procyclingstats.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-24).
  6. «“Doblete” de oro de Maribel» www.diariodelaltoaragon.es (Noiz kontsultatua: 2021-01-24).
  7. «Muere la cántabra Mercedes Ateca, primera campeona de España de ciclismo» Marca.com 2021-01-23 (Noiz kontsultatua: 2021-01-24).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.