Mercedes-Benz Viano

Mercedes-Benz Viano eta Mercedez-Benz Vito Euskal Herriko Gasteiz hirian ekoizten diren Mercedes-Benz automobil ekoizle alemaniarraren furgoneta modeloak dira.

Mercedes-Benz Viano
EkoizleaMercedes-Benz
Fujian Daimler
MarkaMercedes-Benz
Ekoizpen urteak2004–egun (Euskal Herria)
2008–egun (Mexiko)
2010-egun (Txina)
Ekoizpen lekuakGasteiz, Euskal Herria
Alcobendas, Espainia
Santiago Tianguistenco, Mexiko
Fúzhōu, Txina
SegmentuaMinifurgoneta
Karrozeria5-ateko furgoneta
Motorra2.2 L L4 Diesel
3.0 L V6 Diesel
3.2 L V6 Gasolina
3.5 L V6 Gasolina
4.3 L V6 Gasolina
6.0 L V8 Gasolina
Abiadura-kaxa6-abiadurazko eskukoa
5-abiadurazko automatikoa
Bataila3.200-3.430
Luzera4,748-5,223
Zabalera1,906
Altuera1,875
Pisua2.040-2.135
HarremanakMercedes-Benz Vito

Lehen belaunaldia (W638; 1996-2003)

Vitoren lehen belaunaldia 1996 eta 2003 bitartean ekoitzi zen. Mercedes-Benzen MB 100 modelo mitikoa ordezkatu zuen. Diesel nahiz gasolinazko motorrak eskaintzen ziren; dieselak 120 zalditarainokoak ziren, eta gasolinazkoak 140 zalditarainokoak. Guztietan ere, trakzioa aurrealdean zihoan.

Bigarren belaunaldia (W639; 2003-gaur egun)

Vitoren bigarren belaunaldia 2003an saltzen hasi zen. Bidaiariak zeramatzaten bertsioak gehitu zitzaizkion, hauei Viano deitzen zaie.

Bigarren belaunaldi honetan gasolina nahiz dieselezko motorizazio berriak agertu ziren eta trakzioa jada aurreko belaunaldian lau gurpiletarako trakzioan bazegoen atzealdeko trakziora aldatzen da.

Maila gorena

Hiru luzera eta bost akabera ezberdinetan aurkezten da:

Luzeraren arabera:

  • Konpaktua: 4.748 mm-ko luzerarekin.
  • Luzea: 4.993 mm-ko luzerarekin.
  • Estraluzea: 5.223 mm-ko luzerarekin

Akaberaren arabera

  • Giroa, erosotasun eta maila goreneko akabera duten ibilgailuen bila dabiltzan jendeari zuzendua;
  • Trend, bidaiarientzako monobolumen on baten bila dabilen jendeari zuzendua, enpresa taldeentzako egokia;
  • Fun, denbora laburrez gaua igaro behar den bidaientzako pentsatua, asteburu bat bezala, adibidez "banku-ohea" duen modeloa;
  • Marco Polo, Fun bertsioaren modelorik luzeena da, autokarabana-bizilekua modeloa da, nahiz eta dimentsio konpaktuak izan (kanpo luzera: 4993 mm, kanpo garaiera: 1980 mm, edo 3000 mm sabaia altxatuta), bere barnealdean sukaldean ibili, jan edota bidai luzeetan lo egitea errazten du (lau pertsonentzako lo lekua du, sabai altxagarrian etzanda jartzeko bi lo leku daudelarik). Mercedes-Benz eta Rheda-Wiedenbrück udalerrian egoitza duen Westfalia Van Conversion alemaniar enpresaren arteko elkarlanean diseinatua izan da, azken hau karrozeria berezietan espezializatua dago eta gaur egun Daimler-Chrysler taldearen barnean kokatzen da.
  • X-clusive, hagun, ihesbide, barnealde, eta abarrei esker modelo honi kirol ibilgailu itxura eman zaio. .

Motorrei dagokionez:

  • Diesela:
    • CDI 2.0: 2.148 cm3, 4 zilindro eta 116 zaldi.
    • CDI 2.2: 2.148 cm3, 4 zilindro eta 116 zaldi.
    • CDI 3.0: 2.987 cm3, 6 zilindro eta 204 zaldi.
  • Gasolina:
    • 3.5: 3.498 cm3, 6 zilindro eta 258 zaldi.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.