Mercadona
Mercadona Espainiako banaketa konpainia bat da, Valentziako probintzian sortua. Enpresa honen presidente exekutiboa Juan Roig da. 1.447 supermerkaturekin (2013ko irailean) 15 autonomia-erkidegotako 46 probintziatan dago. 1.300 eta 1.500 metro karratu inguruan izaten dituzten lokal komertzialek Espainiako elikadura atal osoaren merkatu-kuotaren %13,5 osatzen dute. Lokal hauek kokatzen diren merkataritza inguruneen dinamismoa bultzatzen dute.
Mercadona | |
---|---|
Datuak | |
Mota | supermerkatu-katea |
Jarduera sektorea | Txikizkaria |
Herrialdea | Espainia eta Portugal |
Jarduera | |
Enplegatuak | 85.800 (2019) |
Ekoizpena | |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Egoitza nagusi | |
Ekonomia | |
Aktiboak | 8.194.637.000 € (2016) |
Historia | |
Sorrera | 1977ko urtarrilaren 18a |
Sortzailea | Francisco Roig Ballester (en) |
Sorlekua | Tavernes Blanques |
webgune ofiziala |
Gaur egun 70.000 pertsonek baino gehiagok lan egiten dute konpainian, guztiek kontratu finkoa dute. Hala ere, enpresak gatazkak ditu langileekin, bereziki CNT sindikatuarekin, langileen eskubideak errespetatzen ez dituela eta.[1]
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «Mercadona» CNT.es.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.