Mercè Montalà

Mercè Montalá (Bartzelona, 1958) bikoizketako aktorea da. Irene Montalá aktorearen ama da.

Mercè Montalà
Bizitza
JaiotzaBartzelona, 1958ko abuztuaren 31 (65 urte)
Herrialdea Katalunia
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakbikoizlea, ahots-aktorea, antzerki aktorea eta telebista-aktorea

IMDB: nm1228340 Rottentomatoes: celebrity/merce_montala Edit the value on Wikidata

Interpretazioa ikasi ostean, bere lehen urratsak antzerkiaren munduan eman zituen eta 1974an “La casa de los balcones” bere lehen antzezlana egin zuen. Zenbait ikastaro egin ondoren, 1987an bikoizketaren esparrura iritsi zen. Hamaika paper txiki egin eta gero, bere lehen paper protagonista Tequila Sunrise” (1988) filmean heldu zen, Michelle Pfeiffer bikoiztu zuelarik. Orduz geroztik, bere ibilbidea arrakastatsua izan da eta nazioarteko zinema-eszenako aktore garrantzitsuak gazteleraz eta katalanez bikoizteko aukera izan du, hala nola Emma Thompson, Annette Benning, Sharon Stone, Catherine Zeta-Jones... Hainbat sari jaso ditu, garrantzitsuena 2019ko Bikoizketa Aktore Onenaren “Take Saria”.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.