Merín aintzira

Merín aintzira (gaztelaniaz: Laguna Merín, portugesez: Lagoa Mirim) Uruguai eta Brasil arteko mugan kokaturik dagoen aintzira bat da[1].

Merín aintzira
Datu orokorrak
Garaiera1 m
Motaaintzira
Luzera185 km
Zabalera37 km
Azalera3.994 km²
Sakonera12 m
Geografia
Map
Koordenatuak32°45′S 52°50′W
Hidrografia
Betebidea
HustubideaSão Gonçalo Channel (en) Itzuli
Arroaren azalera62.250 km²

Geografia

Itsasertzean kokaturik dagoen aintzira bat da. 185 km-ko luzera eta 10-37 kilometro arteko zabalera du, guztia 3.994 km²-ko azalera hartuz. Ez du itsasorako irteera naturalik baina 39 km luze den São Gonçalo ubidean itsasgoran Ahateen aintzirarekin (Lagoa dos Patos) lotzen du eta haren bidez isurtzen ditu ura itsasora. Hainbat ibai eta errekak ekartzen dituzte urak Merín aintzirara, aipagarrienak Cebollatí ibaia, Yaguarón ibaia eta San Miguel erreka dira.

Ur gezako aintzira da, tarteka São Gonçalo ubidetik ur gazia ere sartzen da. 1977an Centurião esklusa eraiki zenetik ur gazia baino ez da Merín aintzirara sartzen, izan ere Rio Grande eta Pelotas hirietarako ur edangarriaren biltegi handiena baita. Inguruan gainera arroz landaketa handiak daude. Esklusak uholde arriskua ere nabarmen txikitzen du.

Flora eta fauna

Merín aintziraren inguruan hezegune zabalak daude, Bañado de Taim esate baterako, eta UNESCOk Gizateriaren ondare izendatu zuen.

Fauna oso aberatsa du. Koipuak, kapibarak, dortokak, kaiman muturzabalak eta hainbat txori espezie aurkitzen dira bertan. Landareei dagokienez ere aniztasuna oso handia da.

Erreferentziak

  1. www.riversnetwork.org (Noiz kontsultatua: 2024-01-28).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.