Mentxu Ramilo Araujo
Mentxu Ramilo Araujo (Gasteiz, Araba, 1978ko uztailaren 14a) Zientzia Politikoetan eta Administrazio-zientzietan doktorea, profesional in(ter)dependientea, wikilaria eta WikiEmakumeok proiektuaren bultzatzailea da.[1][2] Wikimedia Españako lehendakariordea eta Idazleen Eguneko editatonaren inspiratzaile ere bada 2016. urtetik.[3][4][5][6]
Mentxu Ramilo Araujo | |||
---|---|---|---|
2021 - ← Florencia Claes (en) | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Gasteiz, 1978ko uztailaren 14a (45 urte) | ||
Herrialdea | Araba, Euskal Herria | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea doktore : political studies (en) | ||
Hezkuntza-maila | doktorea | ||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | ikertzailea | ||
Kidetza | Wikimedia España Wikiproiektu:WikiEmakumeok | ||
Biografia
Formakuntza
Zientzia Politikoetan eta Administrazio-zientzietan doktorea da UPV/EHUn (2010), Bikain Cum Laude Katalunian eta Euskadin informazioaren eta/edo ezagutzaren gizartea sustatzeko politika publikoei buruzko ikerketarekin. Bere hitzetan, antropologoaren arima duen politologoa da. Izan ere, gehiago gustatzen zaio pertsonen istorioak entzutea eta kontakizunak kontrastatzea liburutegi edo dokumentazio-zentro batean irakurtzea edo idaztea baino [7]
Dibulgazioa dela eta:
Dibulgaziorik gabeko ikerketak ez du zentzu handirik, nire ikuspuntutik. Jakintza partekatu eta askatzean sinesten dut. Uste dut sarbidea erraztu behar dela, eta ez dugula denbora galdu behar gurpilak berrasmatzen, baizik eta gure arbasoek egin dutenetik abiatu eta hobetu. Internet izan arren, epe laburreko memoria dugu eta ez dakigu aldameneko eraikinean zer egiten ari den.[7] Mentxu Ramilo Araujo
2013. urtean EHUko Emakumeen eta Gizonen arteko Aukera Berdintasuneko Masterra egin zuen.[8]
Ibilbidea
Ikertzaile
IKTn erabilera zentzuak pertsonei eta erakundeei eskaintzen dizkien aukerak ikertzen eta zabaltzen ditu. Internetek jakintzak ikusarazteko, pertsonak ahalduntzeko eta sarean lan egiteko duen ahalmena nola aprobetxatu jakin nahi du. Atentzioa ematen dion edozein gairi buruz ere ikertzen du: kontzejuak eta emakumeen parte-hartze politikoa, landa eremuko bakardadeak, autodefentsa feministaren genealogia...
2004az geroztik, hainbat gairi buruzko gogoetak idazten ditu Enredando blogean. Eta, harrezkero, etengabe nahastu ditu Internet eta sare sozialak, teknologia sozialek eskaintzen dituzten aukerak erakusten saiatuz.[8]
2006. urtean Euskadiko Internauten Elkarteko kide izan zen Elkartearen esparruan, eta bertatik bultzatu zuen ΝWeb1.0 ekimena, euskal erakunde publiko batzuen web orriak hobetzeko herritarren iritzia jasotzeko.[8]
2018an ikerketa bat egin zuten, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak finantzatua, Arabako Kontzejuetan emakumeen parte-hartze politikoa ezagutzeko.[9]
Bideratzaile
Bideratzailea eta coach digitala da. Trebatzailea izan zen SPRIren (Eusko Jaurlaritza) Barnetegi Teknologikoak programan, 2009tik 2012ra. In(ter)mendeko profesionala da 2013tik, eta hainbat proiektutan lan egiten du: alfabetizazio digitala, lankidetza-lana eta taldeen eta komunitateen dinamizazioa. Lankidetza-proiektuak atsegin ditu, wiki-orriak eta musika korala ditu pasio.
Ekintzaile
Ekintzailea da 2015etik, Wikipedian dagoen genero-aldea murrizten laguntzeko WikiEmakumeok proiektuarekin, Euskal Herriko hainbat herritan hileroko topaketa presentzialak eta birtualak eginez.[2]
2021eko apriletik Wikimedia España (WMES) elkarteko lehendakariordea da, Wikimedia Fundazioaren proiektuetan jakintza librea sortzea sustatzen duena. Elkartearen XI. Batzar Nagusian aho batez hautatu zuten 2021-2024 tarterako zuzendaritza talde berria: Florencia Claes lehendakari, Santiago Navarro Sanz aurreko presidentea aurrerantzean batzarkide, Pedro J. Pachecho diruzain eta María Bolado batzordekide, eta Mentxu Ramilo Araujo lehendakariorde, Ana Porras idazkari eta Ester Bonet batzordekide. Lehen aldiz, elkarteak emakumea du lehendakaritzan, eta emakumeak dira nagusi Zuzendaritza Batzordean.[3]
Argitalpenak
Administrazio eta gobernu elektronikoari, herritarren parte-hartzeari eta Informazioaren eta Ezagutzaren Gizarteari buruzko lanak argitaratu ditu.[8]
- Genealogía de la autodefensa (feminista) para mujeres en Vitoria-Gasteiz y Álava. Gasteizko Udaleko Ikerketa Feministen II. Lehiaketa (2022).[10]
- Mapeo de soledades en el medio rural de Álava. Arabako Landa Inguruneko Emakumeen Sarea eta Arabako Foru Aldundia (2020).[11]
- Participación política de las mujeres en los concejos alaveses. Una aproximación a sus presencias, motivaciones y estrategias. Vitoria-Gasteiz: Emakunde (2018).[9]
- Ciudadanía y administraciones en red. Madrid: INAP-Netbiblo (2013) Jordi Graells i Costa-rekin.[12]
- Redes de políticas públicas para la promoción de la Sociedad de la Información y/o del Conocimiento en Catalunya y Euskadi, Vitoria- Gasteiz: Instituto Vasco de Administración Pública (2010).[13]
- El desarrollo de la Sociedad de la Información en Euskadi: Una aproximación preliminar a las iniciativas para su promoción en el ámbito local. Instituto Vasco de Administración Pública (2001).
Sariak eta aitorpenak
- 2021. 40 urteko autodefentsa feminista Gasteizen. Haien genealogiaren eta protagonisten hastapenak lanarekin irabazi zuen Gazteizko ikerketa feministaren lehiaketaren 2. edizioa. Gasteizko Udaleko Berdintasun Zerbitzuak antolatu zuen lehiaketa, EHUrekin elkarlanean.[14]
- 2019. Buber Saria Emakumeok proiektuari: softwarearen Euskadiko webgune gailenena.
- 2018. Elkarlan Saria WikiEmakumeok wikiproiektuari, genero-arrakala murrizten wikipedian.
- 2017. Getxoblogen UR Saria WikiEmakumeok wikiproiektuari, genero-arrakala murrizten wikipedian.[15]
- 2015. Tejiendo redes de (re)conocimiento, Hitzaldia Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Graduazioan. EHU. Leioan, ekainaren 16an.
- 2004. Awards for Excellence 2004. Highly Commended Award. Emerald-Literati Club publikazio honengatik: ‘e-Government in Practice: An Analysis of Web site orientation to the citizens in Spanish municipalities’, International Journal of Public Sector Management, 16 liburukia, 3 zk., 2003.
- 2002. Ohorezko aipamena ‘XVI Concurso de Ensayos y Monografías sobre Reforma del Estado y Modernización de la Administración Pública’ del CLAD,sobre Gobierno Electrónico.
- 2001. Aipamen berezia VIII. Promoción del Magíster de Gestión Pública del Centro de Gestión de la Universidad Complutense izenekoan
- 1994. Finalista aipamena INTERMÓN de Investigación Escolar II.sariketan: ‘La Infancia en el mundo: sus derechos’.
Iruditegia
- Mentxu, Asko dago egiteko, 2019.09.06
- Ezagutza(k) libreago izateko jardunaldia, 2018.05.26
- "Mentxu Ramilo Araujo genero-arrakala eta Wikia Emakumeok", Mentxuwikiren "Wikedada 2017 otsaila Etxebarrin" lanaren ondorio da.
- Wikiemakume Etxebarri, 2017.06.10
- Wikimedia eta Wikipediari buruzko prestakuntza jarduera, 2022.02.05
- Wikikedada, UPNA 2018.12
- VI. WMES jardunaldien saio arteko ibilaldia, Lankidetza-muralismoa
- Wikia Loves Photography sarietan saritutako irudien erakusketa prestatzen, VI. WMES jardunaldietan
- Wikimedia Españaren junta berria, 2021.04.10
- Espainiako Wikimediaren VIII. Jardunaldiak, 2021.11.27
- Espainiako Wikimediaren VIII. Jardunaldiak, Gijon 2021.11.27
- Wikimediaren 10. urteurreneko jardunaldiak Espainian agintari eskudunak lagun
- Elkartea hobeto koordinatzeko asmoz, Wikimedia Españako lehendakaria eta lehendakariordea tandemean
Erreferentziak
- linkedin. .
- ««Wikiemakumeok surgió de un cabreo»» andra.eus 2020-01-21 (Noiz kontsultatua: 2022-08-02).
- «Wikimedia España tiene nueva Junta Directiva, electa en la XI Asamblea General de la asociación | WMES» Wikimedia España 2021-04-12 (Noiz kontsultatua: 2022-07-14).
- «La Editatona del VI Día de las Escritoras impulsa la presencia de mujeres en Wikipedia | Biblioteca Nacional de España» www.bne.es (Noiz kontsultatua: 2022-08-03).
- Día de las Escritoras. 2021-10-21 (Noiz kontsultatua: 2022-08-03).
- Wikipedia:Encuentros/Día de las Escritoras 2016. 2016-11-14 (Noiz kontsultatua: 2022-08-03).
- (Gaztelaniaz) Generación de conocimiento libre e igualitario con Mentxu Ramilo Araujo – InnovadorasTIC. (Noiz kontsultatua: 2022-07-14).
- «Mentxu Ramilo Araujo» TEDxVitoriaGasteiz (Noiz kontsultatua: 2022-07-14).
- «Arabako kontzejuetan emakumeen parte-hartzearen ikerketa aurkeztu du Emakundek» www.emakunde.euskadi.eus 2019-02-12 (Noiz kontsultatua: 2022-08-02).
- «Mentxu Ramilo - Bing video» www.bing.com (Noiz kontsultatua: 2022-07-14).
- (Gaztelaniaz) Mujeres, Red de. (2020-12-23). «Mapeo de soledades en el medio rural de Álava» Red mujeres rurales alavesas (Noiz kontsultatua: 2022-08-02).
- Graells i costa, Jordi. (2013). Ciudadanía y administraciones en red : la administración pública ante la nueva sociedad en red. Netbiblo ISBN 978-84-15562-41-2. PMC 853064917. (Noiz kontsultatua: 2022-08-02).
- Ramilo Araujo, M. Carmen. (2010). Redes de políticas públicas para la promoción de la sociedad de la información y/o del conocimiento en Cataluña y Euskadi. Instituto Vasco de Administración Pública ISBN 978-84-7777-366-5. PMC 733967299. (Noiz kontsultatua: 2022-08-02).
- (Gaztelaniaz) «Mentxu Ramilo, Itziar Nanclares de Gamboa y Borja Muñoz ganan el Concurso de investigación feminista» El Correo 2021-10-30 (Noiz kontsultatua: 2022-07-14).
- (Gaztelaniaz) «Mentxu Ramilo Araujo galardonada por su proyecto para reducir la brecha de género en Wikipedia | WMES» Wikimedia España 2017-11-30 (Noiz kontsultatua: 2022-07-14).
Kanpo estekak
- Lo que no se nombra no existe, Mentxu Ramiloren hitzaldia Youtube
- Wikipedia y mujeres editoras. WAWW Where are women in Wikipedia? (erdaraz) m. Ramilo Araujo Youtube
- Genealogía de la autodefensa (feminista) para mujeres en Vitoria-Gasteiz y Álava - M. Ramilo Araujo
- Cosiendo redes por una #VitoriaGasteiz diversa - Mentxu Ramilo Araujo
- Recuerdos de la niñez (Reunión de mujeres rurales de Álava) - Mentxu Ramilo Araujo
- Datuak: Q106482902
- Multimedia: Mentxu Ramilo Araujo / Q106482902