Mentxebike

Mentxebikeak[1] (errusieraz: меньшевики, “Gutxiengoaren aldekoak”) Errusiako Langile Alderdi Sozialdemokratako fakzioa izan ziren. 1903an sortu zen, alderdiaren II. kongresuan galtzaile atera zirenean.[2] Fakzio honek Julius Martov eta Georgi Plekhanov zituen buru. Irabazleak boltxebikeak izan ziren, Lenin buru zutenak.

Pavel Axelrod, Julius Martov eta Alexandr Martinov mentxebikeak Estokolmon 1917ko maiatzean.

Mentxebikeek, boltxebikeen tesien aurka, alderdiaren oinarri sozialaren hedapena lehenesten zuten, homogeneotasun ideologikoaren eta antolakuntza gaitasunaren gainetik.

Erreferentziak

  1. Zehazki hiztegia — EHU
  2. Lur entziklopedietatik hartua.

Kanpo estekak

Politika
Errusia
Artikulu hau Errusiako politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.