Astamenda
Astamenda (Mentha suaveolens) landare iraunkorra da, rizomatosoa eta, batzuetan, estoloniferoa, lamiazeoen familiakoa.
Astamenda | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Lamiales |
Familia | Lamiaceae |
Leinua | Mentheae |
Generoa | Mentha |
Espeziea | Mentha suaveolens Ehrh. |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | apple mint (en) |
Ezaugarriak
Galburu trinkoetan dituen infloreszentziengatik bereizten da, fruituetan zertxobait argiagoak. Gainera, hostoak iletsuagoak eta oso zimurtuak ditu, zabalak, salbiaren antzekoak. Mendafinaren antzeko usain leuna du. Loreak zuriak edo arrosak dira.
Banaketa eta habitat
Hezetasun apur bat duten lurzoruetan bizi da; ur-ibilguetatik gertu. Sasiekin eta ihitokiekin bizi ohi da. Mediterraneo osoan dago, eta zertxobait arraroagoa da Europako iparraldean.
Erabilera
Analgesikoa: infusioa sukarra eta buruko mina tratatzeko erabiltzen da
Antiseptikoa
Karminatiboa
Digestiboa
Dosi altuetan toxikoa da eta haurdun dauden emakumeek ezin dute hartu.
Ba al dakizu?
Menda ugari dugu inguruan: astamenda, mandaza, batana, menda_na, xipa-belarra, txipa-belarra, ardi-belarra, kukuso-belarra, asta-piperra, mendazuria, mendabeltza, mendaurdina, peldoa, txortaloa... Erabilera zabala dute: sendabelar, edaritarako, jakien gozagarri... Gure amonak astamendarekin sorta egin, logela goitik behera igurtzi eta gero ohepean uzten zuen. Ile urdinetan hautsak bildu eta arkakusoen aurkako erremedioa; gero ikasi nuen kukuso-belarra esaten zaiola, eta Lekeition, jakina, ardi-belarra.[1]
Erreferentziak
- «Bizi Baratzea» Bizi Baratzea (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).