Menstruazioaren aurreko sindrome
Emakumearengan, menstruazioaren aurreko sindromea edo hilekoaren aurreko sindromea[1] hilekoaren aurretik gertatzen diren aldaketa fisiko eta psikikoak dira, menstruazioarekin desagertzen direnak. Emakumeen % 40k hilekoaren aurretik agertzen diren sintoma aldakorren taldea da, eta horien % 10 akututzat jotzen dira. Robert Frank doktoreak 1931n definitu zuen lehen aldiz sindrome mediko gisa.
Menstruazioaren aurreko sindrome | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | female reproductive system disease (en) eritasuna |
Espezialitatea | Ginekologia |
Sintoma(k) | mialgia, artralgia, buruko mina betealdia |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | azido mefenamiko, Ibuprofeno, pamabrom (en) eta parazetamol |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | N94.3 |
GNS-9-MK | 625.4 |
DiseasesDB | 10513 |
MedlinePlus | 001505 |
eMedicine | 001505 |
MeSH | D011293 |
Disease Ontology ID | DOID:727 |
Sindromearen kausari buruzko teoriak aldaketa hormonaletan, nutrizioan eta estresean oinarritzen dira.[2] Zenbait emakumetan, itxuraz estrogeno-mailen aldaketen eraginez, hilekoa baino egun batzuk lehenago (bost-hamar bat egun lehenago normalean) agertzen diren aldaketa hormonal eta sintoma intentsitatez pixkanaka progresiboen multzoa da. Sabeleko distentsioa, bularretako tentsioa, buruko minak, suminkortasuna eta pisu-irabaztea (kasu batzuetan orpoetako edemekin lotua) dira zeinurik ohikoenak.[3]
Erreferentziak
- Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2010]
- (Gaztelaniaz) Regader, Bertrand. (2019). Síndrome premenstrual: ¿en qué consiste esta afectación?. .
- Euskalterm: [Ginekologia Hiztegia] [2015]
Kanpo estekak
Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |