Menhir
Menhirra, zutarria edo iruinarria lurrean zutik jarritako harri luze batez osaturiko Antzinaroko monumentu megalitikoa da, bereziki Europa Mendebaldean agertzen dena. Bakarrik ager daitezke, monolito moduan, nahiz beste zutarriekin batera egitura konplexuak osatuz eta beste monumentu megalitiko handiagoen elementu osagarri handi moduan.
Etimologia
Menhir hitza bretainieratik dator, maen (harria) eta hir (luzea) hitzetatik.
Zenbait menhir ikusgarri
- Spellenstein (En Rentrisch) (Alemanian): 5 metroko garaiera du.
- The Géant di Manio (Carnac) (Frantzian): 6,5 metroko altuera du. Bretainian dago.
- Co Corkekoa, Millstreet eta Ballinagree artean, Irlandan
Menhirrak Euskal Herrian
- Arribirilleta, Bergara, Elgoibar eta Soraluze artean.
- Bustitzako zutarria, Mendaurreko magalean.
- Etenetako zutarria, Adarra mendiaren magalean dago.
- Iruñarri, izen bereko mendian dago. Malerreka eskualdeko Eratsun udalerrian.
- Kurtzeganeko zutarria. Orozkon, Bizkaian. 5,4 metro luze. Euskal Herriko altuena.
- Mugarriluzeko zutarria. Hau, Elgeako mendilerroan dago.
- Saltarri, Aralar mendilerroaren alde gipuzkoarrean, lurrean etzanda dago.
- Sekillagako zutarria Mugarriluzekoa bezala, Elgeako mendilerroan dago.
- Txoritokieta zutarria, Gipuzkoan.
- Zorrotzarri zutarria Peru-Aitz mendiaren oinean.
Kondaira
Euskal Herriko kondairetan, zutarriak jentilek, Errolan eta Sanson erraldoiek botatako harriak dira askotan.
Fikzioa
Asterixen istorioetan Obelix modu ezaugarritsuan agertzen da zutarri bat bizkarrean duela. Halaber, "Obelix eta Konpainia" istorioan menhirren salerosketa argudioaren ardatz nagusia da. Zesarren plan ezkutu baten arabera merkataritza jarduera egiten du galiarrekin Erromak herrixka bereganatu ahal izateko, porrot egingo duen arren.
Iruditegia
- Jaizkibel mendiko zutarria.
- Buztitza lepoko zutarria. Mendaurreko magalean.
- Etenetako zutarria eta harrespila, eta atzealdean Adarra mendia.
- Sekillagako zutarria lurrean datza.
Ikus, gainera
Bibliografia
- Peñalver, Xabier (1983): «Estudio de los menhiren de Euskal Herria». Munibe, 35. Donostia: Aranzadi zientzia elkartea. 355-450 or.