Menezio
Menezio (grezieraz Μενοίτιος, Menoítios) greziar mitologiako hainbat pertsonaien izena da.
Menezio, titana
Menezio, titan bat zen. Japeto eta Klimene edo Asiaren semea zen, eta, beraz, Prometeo, Epimeteo eta Atlasen anaia. Zeusek Titanomakian bota zion tximista batek hil zuen eta Tartaroan giltzaperatua izan zen.
Menezio, Patrokloren aita
Menezio Aktor eta Eginaren semea zen, Eakoren anaiordea eta Polimelaren senarra. Honekin, Patrokloren aita izan zen. Opunten bizi izan zen eta Argonauta taldearen espedizioan joan zen. Bertsio batzuk, bere ama Damokrateia, Eginaren alaba bat zela diote, eta, Polimelaren ordez, bere emazteari Periapis edo Estenela deitzen diote
Patroklok, joko batzuetan, Anfidamanteren semea hil zuenean, Meneziok honekin ihes egin zuen Peleoren Ftiako gorterantz, eta bertan hezia izan zen. Menezio Heraklesen laguna izan zen
Izen bereko beste pertsonaia batzuk
Zeutonirao, Plutoren idien zaintzailearen seme bat