Menelao
Menelao[1] (antzinako grezieraz Μενέλαος, Menelaos), Espartako erregea, Atreo eta Aeroperen seme txikia eta Mizenaseko errege zen Agamemnonen anaia zen.
Menelao | |
---|---|
Greziar mitologia | |
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Familia | |
Aita | Atreo |
Ama | Aerope (en) |
Ezkontidea(k) | Helena Troiakoa |
Bikotekidea(k) | Cnossia (en) |
Seme-alabak | Hermione, Xenodamus (en) , Nicostratus (en) , Megapenthes (en) , Pleisthenes (en) , Morraphius (en) , Aethiolas (en) , Corythus (en) eta Thronius (en) |
Anai-arrebak | Agamemnon eta Anaxibia |
Menelao Espartako errege bihurtu eta Troiako Helenarekin ezkondu zen, Parisek bahituko zuena, Troiako errege zen Priamoren semeak, gerra ospetsuari hasiera emanez. Agamemnonen agindupean, Menelao eta gainontzeko greziar erregeak Troiarantz abiatu ziren Helena salbatzeko. Gerra amaieran, Menelao izan zen Troiako Zaldian ezkutatu zen greziarretako bat. Gerraren ondoren, Helena eta Menelao berriz adiskidetu ziren eta Greziara itzultzen saiatu ziren, baina zortzi urte iraun zuen bidaia bat egitera behartuta geratu ziren. Azkenean, Menelao eta Helena Espartara itzuli ziren, non Menelaok aurrera egin eta Helenarekin, Hermione izeneko alaba bat izan zuen. (Iliada, Homero)
Erreferentziak
Kanpo estekak
Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |