Menegroth
Tolkienen legendarium ospetsuan, Menegroth, Thingol eta Melianen ezkutatutako mantsioa eta Beleriandeko Doriath hiriko Elfo Grisen hiri-gotorleku sekretua. Bere izenak, sindarinez, "mila leizezuloak" esan nahi du.
Izarren Aroen amaieran, Belegosteko nanoek, Thingol erregeak eskatuz, Sirion ibaiaren ibaiadar zen Esgalduin ibaiaren hegoaldeko ibarreko harkaitzetan zulatua zegoen bizileku eder hori eraiki zuten. Hirira, ibaiaren gainean zegoen harrizko zubi bakar bat zeharkatuz bakarrik iristen zen, hiria erraz erasoa izatea eragozteko, Melkor edo Morgothen izakietatik, Melianen Gerriaren efektu magikoengatik babestua zegoen arren.
Sindarrek basoak maite zituztenez, Menegrotheko gela eta leizezuloak, harrizko hegazti, animalia eta zuhaitzekin zizelkatuak zeuden, eta iturriz, kristaleko lanparaz eta tapizez beteak, non Erdialdeko Lurraldea eta Bedeinkatutako Erresumaren historia irudikatuta zegoen. Itsasoaren ekialdean zegoen tokirik ederrena zela esaten da. Finrod honetan inspiratu zen Nargothrond sortzerakoan. Menegrothek aurrera egin zuen Izarren Aroetan, baita Eguzkiaren Lehen Aroaren zatirik handienean ere, baita Beleriand osoa gerran zegoenean, Doriath, Melian Maiaren botere magikoek babestua baitzegoen.
Hala ere, Silmarilen madarikazioak, azkenik, Thingolen hilketa eragin zuen Menegrothen bertan, nanoen esku, eta Melianen alde egitea, eta, beraz, Doriath osoa babesik gabe geratu zen. Hala eta guztiz ere, ez ziren orkoak izan suntsitu zutenak. Menegroth, bi aldiz arpilatua izan zen: lehenik, Nogrodeko nanoek, Thingol hil ondoren, eta, ondoren, Fëanorren semeek, Dior bertan errege zenean. Menegroth suntsitua izan zen, eta, ondoren, itsasoan urperatu zen, gainontzeko Beleriandekin batera.