Mendiorotz
Mendiorotz[1][lower-alpha 1] (historiki Orozmendi deitua)[lower-alpha 2] Lizoainibar-Arriasgoiti udalerriko Lizoainibar ibarreko leku bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioaurrea eskualdean.
Mendiorotz | |
---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |
Herriko enparantzako ikuspegia | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Eskualdea | Pirinioaurrea |
Udalerria | Lizoainibar-Arriasgoiti |
Administrazioa | |
Mota | leku |
Izen ofiziala | Mendióroz/Mendiorotz |
Posta kodea | 31485 |
Herritarra | mendioroztar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°49′04″N 1°29′28″W |
Garaiera | 607 metro |
Distantzia | 18,0 km (Iruñetik) |
Demografia | |
Biztanleria | 39 (2022: 4) |
2022 urtean 39 biztanle zituen.
Bertako biztanleak mendioroztarrak dira.
Izena
Mendiorotz edo Orozmendi toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Orotz (1268)
- Mendia (1268)
- Oroz (1366)
- Oroz (1532)
- Orozmendi (1534)
- Mendiuhoroz (1587)
- Oroz (1591)
- Orozmendi (1593)
- Oroz mendi (1595)
- Mendioroz (1767)
- Mendioroz (1802)
- Mendiorotz (1996)
Geografia
Mendiorotz Lizoainibar ibarran dago.
Ingurune naturala eta klima
Lizoainibar Pirinioaurreko ibarra da, Eguesibar eta Longida lotzen dituen lautada da. Ibaia zeharkatzen du Erro ibaiak, Irati-Aragoi ibaiaren adarrak.
Ibarreko klima azpi-mediterraneoa da, urteko batez besteko tenperatura 12 eta 13 gradu ingurukoa, eta batez besteko prezipitazioak 800 mm eta 1 000 mm bitartekoak. Urteko egun euritsuak 90 izaten dira, batez ere udaberri eta udazkenean. Uda garaian, bi hilabete lehor izaten dira, uztaila, eta, batez ere, abuztua.
Herrigunearen inguruko basoetan, birlandatutako pinuak dira nagusi. Birlandaketa hauek XIX. mendetik aurrera egin ziren, inguruko zerrategiek zuten hazkunde azkarreko zuhaitzen beharra zela eta. Oraindik ere, 100-120 hektarea gordetzen da.
Estazio meteorologikoak
Lizoainibarren dagoen Beortegi herrian, itsasoaren mailatik 580 metrora, Nafarroako Gobernuak 1998n jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]
Datu klimatikoak (Beortegi, 1998-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 17.6 | 21.9 | 24.7 | 29.0 | 35.0 | 39.4 | 38.1 | 39.9 | 36.5 | 29.6 | 21.8 | 17.2 | 39.9 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 8.6 | 10.0 | 13.4 | 15.9 | 19.9 | 25.4 | 28.2 | 28.3 | 24.2 | 18.9 | 12.0 | 9.0 | 17.8 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 4.3 | 4.9 | 7.9 | 10.2 | 13.6 | 17.9 | 20.2 | 20.4 | 17.1 | 13.1 | 7.7 | 4.7 | 11.8 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 0.8 | 0.6 | 2.8 | 4.7 | 7.4 | 10.9 | 13.0 | 13.4 | 11.0 | 8.3 | 4.0 | 1.1 | 6.5 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -7.9 | -10.0 | -9.8 | -3.8 | -1.1 | 2.3 | 5.2 | 6.2 | 2.1 | -1.9 | -7.3 | -12.4 | -12.4 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 96.6 | 85.4 | 96.7 | 85.2 | 69.5 | 54.2 | 38.1 | 33.2 | 57.2 | 77.0 | 105.0 | 80.8 | 878.9 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 67.5 | 42.9 | 42.9 | 46.9 | 66.6 | 55.2 | 51.3 | 36.2 | 72.0 | 96.8 | 58.3 | 53.2 | 96.8 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[4] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Historia
1835-1845eko udal-erreformetara arte, Lizoainibarko diputatuak eta herriko erregidoreak gobernatzen zuten lekua, herrikoen artean aukeratzen zena. Hamabost etxe erabilgarri eta hiru hondatu zituen, beharbada Konbentzioaren gerraren (1793-1795) aztarna, Euskal Herriko beste herri askotan ikus daitekeen bezala. 1847an, parrokiako abadea auzotarrek aurkezten zuten; inguruko herrietara joateko bideak baino ez zituen, eta horiek egoera txarrean zeuden. XX. mendearen hasieran landa kutxa bat sortu zen eta eskola bat zuen.
Demografia
2022 urteko erroldaren arabera 39 biztanle zituen Mendiorotzek.[5]
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
26 | 23 | 30 | 33 | 36 | 36 | 35 | 35 | 35 | 37 | 40 | 45 | 45 | 46 | 42 | 41 | 40 | 39 | 38 | 36 | 35 |
Kultura
Euskara
Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Lizoainibarko herri guztiak sailkatu zituen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Pirinioaurre ibarretik Eguesibar eta Longida ibarrekin eta Pirinioaurreko Eguesibar eta Longida ibarrekin hitz egiten zena.[6]
Koldo Zuazok, 2010ean, Lizoainibar atzerakada-eremuan sailkatu zituen, non euskarak hain atzerakada handia izan duen, non bertako hiztunik apenas geratzen den.[7]
Mendiorozko azpieuskalkia pirinioaurrera da.[8]
Euskararen Foru Legea
Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legeari jarraituz, Lizoainibar-Arriasgoiti eremu mistoko udalerria da. 2010eko erroldan, herritarren % 10,62ek zekien euskaraz.
Ondasun nabarmenak
- San Pedro eliza, Erdi Aroko kristiau eliza.
Oharrak
Erreferentziak
- Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- «Mendiorotz - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
- .
- Beortegiko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
- «Mendiorotz» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.
- Euskaltzaindia. Hegoaldeko goi-nafarrera. pirinioaurrera.