Mendiola (Eskoriatza)
Mendiola Eskoriatza udalerri gipuzkoarraren hego-ekialdean dagoen auzoa edo elizatea da, landa-girokoa.
- Artikulu hau Eskoriatzako auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Mendiola».
Mendiola | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Eskoriatza |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
INE kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 43°00′52″N 2°30′16″W |
Garaiera | 441 metro |
Demografia | |
Biztanleria | 44 (2022: Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea Espresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat) |
2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 47 biztanle ditu.
Mugakideak
Iparraldean Bolinaga eta Arkarazo (Aretxabaleta), hegoaldean Elgea (Barrundia), ekialdean Areantza (Aretxabaleta) eta Urkuluko urtegia eta mendebaldean Eraña eta Bolibar (Eskoriatza) herri edo auzo mugakide ditu.
Ondasun nabarmenak
- San Joan Bataiatzailea edo San Joan Txiki parrokia: XIX. mendekoa. Arkupe ederra dauka. Erromeria tradizionalki maiatzaren 6an egiten zen.
- XIX. mendeko hilerria.
- XVIII. mendeko baserria.
- Aipatzekoak dira Kamiokoa eta Isaspiribil baserriak eta Uriarte oinetxea.
- Gaztainadin Santa Kolunbako baseliza dago.
Kurtzebarri
Auzoa Kurtzebarri (1.133) mendiaren azpian dago kokatuta, Zaraiako mendilerroan dagoena, eta ohiko abaiapuntua da bertara igotzeko, ordu biko igoera eskatzen duelarik. 700 metro inguruko desnibela dago.
.jpg.webp)
Amabirjinaren monumentua Mendiolan.
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz)Mendiola udal webgunean
- (Gaztelaniaz)Auñamendi entziklopedian.
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.