Mendimotza
Mendimotza, edo Mendimotxa[1], Nafarroa Beherean dagoen mendi bat da, Pirinioetako Adartza mendilerroan. Bere garaiera, 1237 metrokoa da, eta, garaiera honekin, Adartza mendilerroko bigarren mendirik garaiena da, mendilerroari izena ematen dion Adartzaren ondoren, hau, 1250 metrokoa.
Mendimotza | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.237 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°06′32″N 1°19′52″W |
Mendikatea | Adartzako mendilerroa |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Akitania Berria |
Departamendua | Pirinio Atlantikoak |
Probintzia | Nafarroa Beherea |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Luzaide/Banka/Arnegi |
Mendikat | Mendikat |
Abiapuntuak
Tontor honetara iristeko, ohikoena, Ehunzaroi lepora iristea, Luzaide zein Bankatik. Hemendik, iparralderantz hartzen da ur banaketa lerroan bertan, nazioarteko mugan dagoen hesia jarraituz. Lehenik, Usubieta muinotxora eta Usubieta lepora iristen da. Hemendik, gailurra, harritsuago bihurtzen da Mendimotzaren tontorrerantz.
Arnegitik, iparralderantz jo behar da, Erramuntoko bordaren gailurrera iristeko, Artxaro edo Zurrusta labarraren gainean dagoena. Orduan, Zurrusta gaina, ezkerretik inguratu edo igo egin daiteke, baita Aitzmeaka muinoa ere, Akorraineko lepoa izeneko lepora iristeko. Hurrengoko kora inguratuz, Madariako lepora iristen da, nondik Urkularte lepora eta handik gertu dagoen tontorrera iristen den, zuzenean ere bertara iris daitekeena. Uneoro, mugalerroa, ezkerretara geratzen da.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
Erreferentziak
- «Akorraine, Mendimotxa, Adartza, Urdiakoharria, Ontzorone · Berria·Ibilbideak» www.berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-20).