Mendimotz
Mendimotz Nafarroako erdialdeko Pirinioetako mendi bat da, Orreagatik gertu dagoena. Ortzanzurieta mendilerroa osatzen duten bost mendietako bat da. Bere garaiera, 1491 metrokoa da.
Mendimotz | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.491 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°01′35″N 1°17′04″W |
Mendikatea | Ortzanzurieta-Garabizkaiko mendilerroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Orreaga/Ibañeta |
Mendikat | Mendikat |
Luberri | Luberri |
Irispideak
Orreagatik
952 metroko garaieran dagoen Orreagako ostatutik, Arañosingo ubidea zeharkatzen duen bide bat jaisten da, eta, lepo metaliko bat zeharkatu ondoren, ekialderantz jarraitzen du. Handik metro gutxira, ezkerretara doan desbideratze bat dago, Basajaunberro labarrean sartzen dena. Seinale zurigorriak daude, GR 65 edo Donejakue bidean aurkitzen bait gara. Ibilbide hau Orreagara jaisten da gorago dagoen Lepoeder mendatetik, goitiera handiko malda batetatik, mendebaldetik Basajaunberroren arroa ixten duen muinoa jarraituz. Bertara igotzen direnentzat, adierazitako bidea eta zeharkatzen den pagadi trinkoa nabarmengarriak dira. Basoan bertan, tarteko puntu bezala, 1175 metroko garaiera duen Donsimon Mendia dago, jarraian, jaitsiera txiki baten ondoren, malda gogor eta mantendu bat dakarrelarik, Lepoeder leporaino iristen dena. Lepoaren eskuinaldean, 1451 metroko garaieran dagoen tontor batek, muino honen amaiera adierazten du, Burregieta izena hartzen duena. Bere hegoaldeko magaletik igaro daiteke, antzinako bide militar bat jarraituz eta tontorretik Basajaunberroko basoa ikusi. Honela, beste lepo batetara iristen da, non azken zatia abiatzen den. Ortzanzurietako errepidea jarraitzea komeni da Mendimotzeko magaletik bere iparralderanzko igoeran, eta bertatik irten behar da norantza honetan, tontorraren iparraldean dagoen lepo txiki batetara iristeko. Hemen, hegoalderantz biratuz, berehala iristen da mendi honen tontorrera.
Ibañetatik
1057 metrora dagoen Ibañetako mendatetik Mendimotzera doan igoerak, Ortzanzurietako errepikagailurantz doan errepidearen bidea jarraitzen du. Orokorrean garbia den lurretik egiten da, eta, zati batzuetan, Lepoederreranzko antzinako bidearen arrastoak probestuz. Bide honek GR 1 edo Pirinioetako ibilbidea jarraitzen du, eta lehen deskribatutako ohiko donejakue bidearen donejakue bide alternatiboa izan da. Asko dira, baita ere, Pirinioetako pasabide hau, Burgos eta Astorga lotzen zituen Antoninoren Ibilbideko XXXIV. bidearekin identifikatzen duten egileak. Bertatik Lepoederrerantz helduz, ibilbide hau utzi behar da, mendiguneko mendietatik jarraitzeko, lehen adierazitako ibilbidea jarraituz.
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |