Mendikute
Mendikute Hernioko mendilerroan dagoen tontorra da, Gipuzkoako erdialdean, Tolosaldean. Tontorrean dorre-gaztelu baten hondarrak daude.
Mendikute | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 803 m |
Mota | mendi eta gaztelu |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°08′46″N 2°07′34″W |
Mendikatea | Hernioko mendilerroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Bidaniatik |
Etimologia
Koldo Mitxelenaren arabera, baliteke Mendikute izena latineko Mons-acutum hitz elkarketatik etortzea, hots, mendi-zorrotz. Hortik Mondacut, Mondecut eta Mendecute. Idatzizko iturriei dagokionez, lehen aldiz 1234an aipatzen da Castrum Montis acuti bezala Fernando III.a Gaztelakoaren idatzi batean.[1] Dena den, bederatzi urte geroago De rebus Hispaniae idazlanean, pentsatzen da Semenez Arradakoak Nafarroako inbasioan (1199-1200) aipatzen dituen gotorlekuetan Arzorociam eta egungo Mendikute berdina direla.
Gaztelua
Mendikute mendiaren goialdean dagoen gazteluak Erdi Aroan zuen izena jakiterik ez dagoenez, mendiarena ematen zaio.
Gazteluaren ondotik galtzada bat igarotzen zen Nafarrotatik zetorrena eta kostaldera egiten zuena. Galtzada horren aztarnak baino ez dira geratzen egun, Intxaurbe baserriaren inguruan, eta Erdi Arokoak zirela ziurtzat jotzen den arren, badira erromatarren garaikoak direla dioten adituak.[2] Ostera, galtzada abelbide bihurtu zen Aralarreko eta kostaldeko larreak lotzeko.
Gazteluaren funtzioari dagokionez, dokumentazio gutxi dago horren inguruan, baina uste da, galtzada zaintzeaz gain, inguruan zeuden zilarrezko meatzeak zaintzeko ere eraiki zutela.[2]
Ad hec nos f[erdinandus] dei gratia Rex Castelle et Legionis attendentes excellentiam et honorem domini Theobaldi illustris Regis Nauare, cuius amicitiam et uicinitatem gratam habemus omnimodis et acceptam, et intelligentes dilectionem suam et nostram utilem fore dilatationi fidei christiane, et uolentes eidem gratia uicissitudine respondere, damus predicto Regi totam ypuzcuam, fontem rabiam, sanctum Sebastianum, et Castrum montis acuti quandiu uixerit possidenda... Et dominus Rex Nauarre cauebit iuxta dispositionem sepedictorum consiliariorum, quod ista tria loca, fonte rabia et sanctus Sebastianus et Castrum montis acuti in ipuzcua... ad dominum Regem Castelle uel ad heredem suum qui pro tempore fuerit, devoluantur. Post mortem uero Regis Nauarre si filia sua vxor domini Alfonsi primogeniti nostri superates fuerit, tota ypuzcua cum fonte rabia, et cum sancto Sebastiano, et cum monte acuto... deuolventur... Acta sunt hec apud Almaçannum, x° die Septembris. Anmo gratie MCC. XXX quarto..
Abiapuntuak
- Bidaniatik: Ordu bat.
- Urkizutik: Ordu bat.
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) MENDIKUTE - Erlazioak - Auñamendi Eusko Entziklopedia. (Noiz kontsultatua: 2017-08-21).
- (Gaztelaniaz) Gaztelu guztiak - hiru.eus. (Noiz kontsultatua: 2017-08-22).
Ikus, gainera
- Gipuzkoako mendiak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |