Mendikota
Mendikota ([mendikota]) Zuberoako erdialdeko udalerri bat da, Arbaila eskualdean dagoena, Ühaitza ibaiaren ezkerraldean, Maule-Lextarreko kantonamenduan. 6,33 km2 ditu, eta 2006an 211 biztanle zituen (mendikotarrak). Auzo nagusiak Mendikota (herriburua) eta Etxandi dira.
Mendikota | |
---|---|
Zuberoa, Euskal Herria | |
Jasokundearen eliza | |
Armarria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Lurraldea | Zuberoa |
Administrazioa | |
Estatua | Frantzia |
Eskualdea | Akitania Berria |
Departamendua | Pirinio Atlantikoak |
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa |
Barrutia | Oloroe-Donamaria |
Kantonamendua | Euskal Mendialdea |
Izen ofiziala | Fitxategi:Ez Menditte |
Auzapeza | Cyril Arhie (2020-2026) |
Posta kodea | 64130 |
INSEE kodea | 64378 |
Herritarra | mendikotar |
Ezizena | bühamiak eta buhame galantak |
Kokapena | |
Koordenatuak | 43°09′43″N 0°54′06″W |
Azalera | 6,33 km2 |
Garaiera | 176 - 575 metro |
Demografia | |
Biztanleria | 200 (2018: 2) |
Dentsitatea | 30,17 biztanle/km² |
Zahartzea[1] | % 26,89 |
Ugalkortasuna[1] | ‰ 75,02 |
Ekonomia | |
Jarduera[1] | % 77,05 (2011) |
Desberdintasuna[1] | % 5,33 (2011) |
Langabezia[1] | % 4,04 (2013) |
Euskara | |
Euskaldunak | % 71,28 (2010) |
Erabilera | % 42,23 (2011) |
Geografia
Ingurune naturala
Ühaitza ibaia udalerritik igarotzen da, baita bertara isurtzen diren Ibarra, Ordobi eta Espileko errekak ere.
Udalerri mugakideak
- Gotaine-Irabarne iparraldean
- Idauze-Mendi ipar-mendebaldean
- Arrokiaga ekialdean
- Ozaze-Zühara eta Zalgize-Doneztebe hegoaldean
Historia
1327. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Mendikotako herria.
Ekonomia
Ekonomia jarduera nagusiak nekazaritza (barazkiak, bazkarako landareak, artoa, ardi azienda) eta haren inguruan sorturiko industria (janari industria) dira.
Demografia
|
Politika
Alkateak
Alkatea | Agintaldia |
---|---|
Pierre Patalagoity | 1995-2001 |
Pierrette Mercapide | 2001-2008 |
Jean-Pierre Etchart | 2008-2014 |
Jean-Pierre Etchart | 2014-2020 |
Cyril Arhie | 2020-2026 |
Azpiegiturak
Hezkuntza
Zuberoako nekazaritza lizeoko ("Lycée Agricole et Rural Privé de Soule", LARPS) egoitza bat Mendikotan dago[2].
Garraioa
Txik Txak autobus sareko 11. lineak zerbitzua ematen dio udalerriari, astelehenetik larunbatera.
Horrez gain, udalerriko biztanleek Txik Txakeko eskaera bidezko garraioa erabili ahal dute astearte, ostegun, ostiral eta larunbatetan, Barkoxera, Maule-Lextarrera, Ospitalepera edo Sarrikotapera joateko.
Kultura
Euskara
Herriko euskara zuberera da (Basabürüako azpieuskalkia[3]), eta euskaldunak dira mendikotarren % 73.
Kirola
U.S. Menditte da herriko errugbi taldea. Etxekopaia udal zelaian jokatzen ditu etxeko partidak.
Ondasun nabarmenak
- Jasokundearen eliza XVII eta XVIII. mendeetan izan zen eraikia, eta XIX. mendearen amaieran berriztatu zuten[4]. Barruan dauden bi objektu monumento historiko gisa izendatuta daude: XVIII. mendeko aldarea[5] eta Ama Birjinaren eta umearen zurezko estatua bat[6].
- Bereterretxeren jauregia, XIV. mendekoa.
Argazki galeria
- Mendikotako eliza
- Mendikotako herriko etxea
- Mendikotako kale bat
Mendikotar ospetsuak
- Justin de Menditte (1867-1922), idazle eta apaiza.
- Jacques de Menditte (1906-1995), politikaria.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- (Frantsesez) «LARPS MAULEON Lycée Agricole Privé de Soule - Deux sites» larps-mauleon.fr (Noiz kontsultatua: 2024-03-25).
- «Basabürüa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-25).
- (Frantsesez) Mendikotako Jasokundearen eliza. .
- (Frantsesez) Aldarea. .
- (Frantsesez) Ama Birjina eta umearen estatua. .
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Herriko Wikiatlasa |