Mendialdeko larre eta sastrakadi
Mendialdeko larre eta sastrakadiak Naturarentzako Mundu Funtsak (World Wildlife Fund, WWF) definitutako bioma bati ematen zaion izena da. Bioma honek mundu osoko altitude handiko belartza eta sastrakadi menditar, subalpetar eta alpetarrak hartzen ditu barne.
Tundra | |
Taiga/baso borealak | |
Mendialdeko larre eta sastrakadiak | |
Koniferoen baso epelak | |
Koniferoen baso tropikal eta subtropikalak | |
Hostozabalen baso misto epelak | |
Baso eta sastrakadi mediterraneoak | |
Hostozabalen oihan heze tropikal eta subtropikalak | |
Hostozabalen oihan lehor tropikal eta subtropikalak | |
Larredi, sabana eta sastrakadi epelak | |
Larredi, sabana eta sastrakadi tropikal eta subtropikalak | |
Basamortuak eta sastrakadi xerikoak | |
Urperatutako belartza eta sabanak | |
Ibarbasoak | |
Hezeguneak | |
Bioma urtarrak | |
Urmaelak | |
Itsasertza/marearteko zona | |
Mangladiak | |
Algen basoak | |
Koralezko uharriak | |
Zona neritikoa | |
Zapalda kontinentala | |
Zona pelagikoa | |
Zona bentikoa | |
Arnasbide hidrotermalak | |
Arnasbide hotzak | |
Izotz uharteak | |
Beste batzuk | |
Zona endolitikoak |
Zuhaitz-mugatik gora kokatutako mendiko belardi eta sastrakadiei tundra alpetar deritze normalean, eta mundu osoko eskualde menditarretan ageri dira.
Ekosistema hauek, batez ere eskualde subtropikal eta tropikaletan, uharte modura eboluzionatzen dute askotan, gainerako eskualde menditarretatik bereizita, eta sarritan landare endemikoen bizileku izan ohi dira. Landare hauek mendiko klima fresko eta hezeari eta tropikoetako argitasun handiari moldatuz eboluzionatu dute. Ekosistema hauetako landare askok ezaugarri fisiko bereziak dituzte: erroseta egiturak, ezko-antzeko azalerak eta hosto iletsuak.
Mendiko belardi eta sastrakadi zabalenak Andeetako Paramoan daude. Bioma hau Afrika erdialde eta ekialdeko mendietan ere ageri da, bai eta Borneoko Kinabalu mendian, India hegoaldeko mendi altuenetan eta Ginea Berrian ere.
Baldintzak lehorragoak diren tokietan mendiko belardi, sabana eta basoak ageri dira, Etiopian bezala, edo mendiko estepak, Tibetean bezala.