Mendian gora haritza
Mendian gora edo Mendian gora haritza abesti herrikoia da. Abesti honetako hitzak Xabier Amurizak idatzi zituen, aldiz doinua eta ahotsa Imanol abeslariak moldatu eta jarri zituen[1].
Mendian gora haritza | |
---|---|
Imanol Larzabalen musika-lana | |
Egilea(k) | Imanol Larzabal |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara |
Hitzak | Xabier Amuriza |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Imanol Larzabal |
1982an Imanolek argitaratu zuen Iratze okre geldiak albumeko 2. abestia izan zen.[2]
1987an argitaratu zuen Joan-etorrian albumeko 9. abestia ere izan zen.[3] Disko horretan, besteak beste, kantu ezagun hauekin batera azaldu zen:
- Poeta kaxkarra (Hitzak: Mikel Arregi-Musika: Imanol)
- Lau haizetara (Hitzak: Mikel Arregi-Musika: Imanol)
- Mayo (Hitzak: Somorrostro-Musika: Imanol)
- Nire euskaltasuna (Hitzak: Koldo Izagirre-Musika: Imanol)
- Maitiak galde egin zautan (Hitzak: Herrikoia-Musika: Erramun Martikorena)
Abestia oso ezaguna da, 'Euskal abesti herrikoien' artean 8. bisitatuena izan da Wikipedian (2015-2023).[4]
Bertsioak
Gutxienez bederatzi bertsio desberdin argitaratu dira geroago abesti honekin.[5] Horien artean hauek egin dute abestiaren bertsio bat: Mixel Etxeberri, Ander Garcia, Mikel Urdangarin, Morau, Akelarre, Bat Gehio eta Lin Ton Taun.
Hitzak
Mendian gora haritza
ahuntzak haitzean dabiltza
itsasoaren arimak dakar
ur gainean bitsa.
Kantatu nahi dut bizitza
usteltzen ez bazait hitza
mundua dantzan jarriko nuke
Jainkoa banintza. (Bis)
Euskal Herriko tristura
soineko beltzen joskura
txori negartiz bete da eta
umorez hustu da.
Emaidazue freskura
ura eskutik eskura
izarren salda urdina edanda
bizi naiz gustura. (Bis)
Euskal Herriko poeta
kanposantuko tronpeta
hil kanpaiari tiraka eta
hutsari topeka.
Argitu ezak kopeta
penak euretzat gordeta
goizero sortuz bizitza ere
hortxe zegok eta. (Bis)
Mundua ez da beti jai
inoiz tristea ere bai
baina badira mila motibo
kantatzeko alai.
Bestela datozen penai
ez diet surik bota nahi
ni hiltzen naizen gauean behintzat
egizue lo lasai. (Bis)
Erreferentziak
- "...La voz grave de Imanol interpretó de manera inmejorable los versos llenos de grandeza de Amuriza...", Pako Aristi.
- «Iratze okre geldiak» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-02).
- «Joan-etorrian» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-02).
- «Euskal abesti herrikoi bisitatuenak Wikipedian (Massviews Analysis)» pageviews.wmcloud.org (Noiz kontsultatua: 2023-08-10).
- «Mendian Gora» Badok (Badok) (Noiz kontsultatua: 2021-11-02).