Mendi Gorrindoleko Behatokia
Mendi Gorrindoleko Behatokia (txineraz 紫金山天文台, pinyinez: Zĭjīnshān Tiānwéntái), Zijinshan Behatoki Astronomikoa bezala ere ezaguna, Txinako Nankin hiriko Mendi Gorrindolean dagoen behatoki astronomiko bat da.
Mendi Gorrindoleko Behatokia | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Txinako probintzia | Jiangsu |
Hiria | Nanjing |
Barruti | Xuanwu Barrutia |
Koordenatuak | 32°04′01″N 118°49′30″E |
![]() | |
Altitudea | 267 m, itsas mailaren gainetik |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1928 |
Inaugurazioa | 1934 |
Webgune ofiziala | |
![](../I/Purple_mountain.jpg.webp)
Behatokiaren multzoa Mendi Gorrindolean.
Behatokia sortu zenetik karguan denbora gehien eman duen zuzendaria Zhang Yuzhe (张钰哲) (Y. C. Chang) izan zen, 1950etik 1984 arte.
Behatoki honetatik 60P/Tsuchinshan eta 62P/Tsuchinshan aldikako kometak eta C/1977 V1 (Tsuchinshan) ez aldikako kometa aurkitu ziren, azken hau 1977 X kometa bezala ere ezagutzen delarik.
Asteroide ugari aurkitu dira, horien artean 2223 Sarpedon, 2260 Neoptolemus, 2363 Cebriones eta 2456 Palamedes troiar asteroideak eta 3494 Purple Mountain asteroide eponimoa.
Kanpo estekak
- (Txineraz)(Ingelesez)Mendi Gorrindoleko Behatokiaren webgune ofiziala
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.