Mendekosteko egutegi
Mendekosteko egutegia nekazaritza-egutegi sistema bat da. Honetan urtea berrogeita hamar eguneko zazpi denboralditan banatzen da, hamabost/hamasei egun osagarrirekin.
Jatorria
Julius eta Hildegaard Lewy-k identifikatu eta berregin zuten 1940ko hamarkadan. Hauek bere jatorria amorrita zela uste zuten eta K.a. hirugarren milurtean mendebaldeko Mesopotamia eta inguruetan erabiltzen zela. Ikerketa berriagoek bere jatorria aro post-biblikoan dagoela diote.[1] Egutegi mota hauen erabilera aro modernoan ere aurkitu da, hala nola Nestorianismoan eta Palestinako fellahen artean.[2]
Erabilerak
Akaderaz egutegia hamšâtum[3] bezala ezagutzen zen.
Hamabost egunak shappatum deitzen zituzten Babilonian.[4]
Berrogeita hamar eguneko sasoi bakoitzak zazpi eguneko zazpi astez eta zazpi Sabbaths-ez osatuta zegoen. Atzeret[5] deituriko egun gehigarri batekin.[6]
Palestinako Kanaan zibilizazioek asko erabili zuten eta Israeldarrek ere erabili zutela uste da Salomon-ek eguzki-egutegia ofizialki onartu baino lehen.[7]
Qumran-eko Eseniarrek erabiltzen zuten liturgia-egutegia mendekosteko egutegi bat zen. Sasoi bakoitzeko azken egunean Ardo Berriaren Festa, Olioaren Festa eta Gari Berriaren Festa bezalako jaiak ospatzen ziren. [8]
Erreferentziak
- Jonhatan Ben-Dov, The_History_of_Pentecontad_Time_Periods (I), in: A Teacher for All Generations. Essays in Honor of James C. VanderKam, (Gen. ed. E. Mason; JSJSup 153; Leiden: Brill, 2011), I. bolumena, 93–111 orr.
- Roger Thomas Beckwith (2005). Calendar, Chronology and Worship: Studies in Ancient Judaism and Early Christianity. BRILL. p. 26. ISBN 90-04-12526-4.
- Hebrew Union College (1924). Hebrew Union College Annual. 75 orr.
- Lance Latham (1998). Standard C Date/Time Library: Programming the World's Calendars and Clocks. [./Https://en.wikipedia.org/wiki/Focal_Press Focal Press]. 37 orr. ISBN 0-87930-496-0.
- Eviatar Zerubavel (1989). The Seven Day Circle: The History and Meaning of the Week. University of Chicago Press. 8 orr. ISBN 0-226-98165-7.
- Pi Gamma Mu (1981). Social Sciences. 25 orr.
- Morgenstern, Julian (1966). The Rites of Birth, Marriage, Death, and Kindred Occasions Among the Semites. Hebrew Union College Press. 282 orr.
- Geza Vermes (1995). The Dead Sea Scrolls in English. Continuum International Publishing Group. p. 54. ISBN 1-85075-563-9.