Mendebaldeko fatxada

Mendebaldeko fatxada (ingelesez: westwork) eliza karolingiar eta erromanikoetan mendebaldera begira dagoen fatxada da. Kanpoaldea dorre batez edo gehiagoz osatuta egoten da. Barrualdean sarrerako ataria, kapera eta habearteak dituen galeriak daude. [1] Mendebaldeko fatxadak, orokorrean, habeartea eta albo-nabeak baino zabalagoak izan ohi dira.

Corvey abadiako mendebaldeko fatxada.

Alemaniako Corveyko abadia adibide zaharrena da (873–885 urte tartekoa).

Erreferentziak

  1. Stokstad, Marilyn; Cothren, Michael W.. (2011). Art History. New Jersey: Prentice Hall, 225 or. ISBN 978-0205744220..

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.