Mendebaldeko basamortua (Egipto)

Mendebaldeko basamortua Sahara basamortuko eremuetako bat da, Egiptoko Nilo ibaiaren mendebaldea hartzen duena, Libiaraino mendebaldean eta Mediterraneoraino iparraldean. Hegoaldean, Sudanekin egiten du muga. Ekialdeko basamortuak, berriz, Nilotik Itsaso Gorriraino hartzen du. Historikoki Libiako basamortua deitu izan da, baina Libiaren independentziatik, izendapen arazoak ekiditeko, izen hau eman izan zaio.

Mendebaldeko basamortua (Egipto)
Datu orokorrak
Garaiera85 m
Motabasamortu
Geografia
Map
Koordenatuak26°35′00″N 28°25′00″E
Honen parte daLibiako basamortua

Batez ere harritsua da, nahiz eta hareazko eremuak ere dauden, Hareazko Itsaso Handia adibidez. Basamortu honek 680.650 kilometro koadro ditu luze-zabalean, Egiptoko lurraldearen bi heren. 1.000 metroko altuera du Gilf Kebirreko goi-ordokian, herrialdearen hego-mendebaldean, Egipto-Sudan-Libia mugan. Inor gutxi bizi da bertan, Siwatik Khargara doazen oasietan kenduta. Bigarren Mundu Gerran guda garrantzitsuak izan ziren bertan.

Kanpo estekak

Geografia
Egipto
Artikulu hau Egiptoko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.