Mendebaldeko Trazia
Mendebaldeko Trazia (grezieraz: [Δυτική] Θράκη, [Dytikí] Thráki; turkieraz: Batı Trakya; bulgarieraz: Западна Тракия, Zapadna Trakiya), Greziar Trazia ere deitua, Heleniar Errepublikako gaur egungo lurraldea den Traziako eskualde historikoaren zatiari ematen zaion izena da. Nestos eta Evros ibaien artean dago, herrialdearen ipar-ekialdean. Ekialdeko Trazia, Evros ibaiaren ekialdean dagoena, Turkiaren Europako zatia da, eta iparraldeari, Bulgariakoari, Iparraldeko Trazia deitzen zaio.
Mendebaldeko Trazia | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Mota | eskualde geografiko eta eskualde historiko |
Azalera | 8.578 km² |
Geografia | |
![]() ![]() | |
Koordenatuak | 41°06′N 25°24′E |
Estatu burujabe | ![]() |
Decentralized administration of Greece | Decentralized Administration of Macedonia and Thrace |
Eskualdea | ![]() |
Unitate periferikoa | Xanti (unitate erregionala) |
Udalerria | Xanthi Municipality |
Hiria | Xanti (Grezia) |
Paleoliton ere biztanleak zituen, eta greziar munduaren eragin politiko, kultural eta linguistikoaren pean egon da antzinate klasikotik;[1][2] Egeoko uharteetako greziarrek eskualdea kolonizatu zuten (batez ere kostaldea) eta hiri oparoak eraiki zituzten, hala nola Abdera (Demokrito, Anaxagoras eta Protagorasen jaioterria) edo Sale.[1] Bizantziar Inperioaren garaian, Mendebaldeko Traziak, inperioaren bihotzetik gertu zuen posizioaz baliatu zen, eta Erdi Aroko gune kultural eta komertzial greziar bihurtu zen; beranduago, Otomandar Inperioaren menpean, inguru horretan populazio musulmanak kokatu ziren, Greziako gutxiengo musulmanaren sorrera suposatuz.
Topografikoki, Traziak hainbat tamainatako mendiek itxitako arroak eta sakonki moztutako ibai-haranak tartekatzen ditu. Hiru eskualde-unitatetan banatuta dago (antzinako prefekturak): Xanti, Rodope eta Hebro. Horiek, Mazedoniako Drama, Kavala eta Tasos eskualde-unitateekin batera, Ekialdeko Mazedonia eta Trazia eskualdea osatzen dute.
Greziako Lurreko Armadaren IV. Kidegoak Xantin du egoitza; azken urteotan, eskualdeak nazioarteko komunikabideen arreta erakarri du, Europar Batasuneko lurraldean sartu nahi duten legez kanpoko etorkin eta errefuxiatuentzako funtsezko sarrera bihurtu ondoren; Greziako segurtasun-indarrak ere, Frontexekin lankidetzan, oso zabalduta daude greko-turkiar lurreko mugan.
Erreferentziak
- (Ingelesez) Encyclopedia Britannica. Thrace - region, Europe. .
- (Grezieraz) Σαμσάρης, Δημήτριος Κ. (1980-01-14). Ο εξελληνισμός της Θράκης κατά την Ελληνική και Ρωμαϊκή αρχαιότητα. .