Mendebaldeko Siberiako ordokia

Mendebaldeko Siberiako ordokia (errusieraz: За́падно-Сиби́рская равни́на, translit.: Zapadno-Sibirskaya ravnina) erdialdeko Errusian dagoen zabaldi handia da. Munduko ordoki handienetako bat da, 3.000.000 km²ko eremua hartzen baitu.

Mendebaldeko Siberiako ordokia
Motaordoki, Koniferoen baso epel eta Russian Large Landscape (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak62°N 76°E
Leku geografikoaSiberia

Geografia

Mendebaldean Uralak ditu, iparraldean Kara itsasoa, ekialdean Jeniseiren harana, eta hegoaldean Turgaiko goi-ordokia, Kazakhstango goi-ordokia (Saryarka) eta Altai mendiak. Ob, Irtyx eta Jenisei ibaiek, eta haien adarrek, drainatzen dute lautada[1]. Oso eskualde zingiratsua da; Vasiugango zingira, esate baterako, munduko hezegunerik zabalenetako bat da (53.000 km²)[2].

Hiri nagusiak Barnaul, Omsk, Tomsk, Novosibirsk, Tiumen, Surgut eta Pavlodar dira.

Erreferentziak

  1. West Siberian Plain Global.britannica.com
  2. Great Vasyugan Mire Greenpeace.org

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.