Mendebaldeko Frantzia

Mendebaldeko Frantzia (latinez: Francia Occidentalis), Mendebaldeko Frankoen Erresuma (latinez: Regnum Francorum occidentalium) ere deitua, Mendebaldeko Europako erresuma izan zen, 843-987 bitartean iraun zuena. 843ko Verdungo Hitzarmenaren ondoren eratu zen.

Mendebaldeko Frantzia
Francia occidentalis
843  987
Oinordetzako monarkia
Mendebaldeko Frantzia, gorriz, 870ean
Geografia
HiriburuaParis
Kultura
Hizkuntza(k)Latina eta erromantze hizkuntzak
ErlijioaKatolizismoa
Historia
Verdungo Hitzarmena843
Desagerpena987
Aurrekoa
Karolingiar Inperioa
Ondorengoa
Frantziako Erresuma

Historia

Verdungo Hitzarmenak hiru zatitan banatu zuen Karolingiar Inperioa (843): Ekialdeko Frantzia, Lotaringia eta Mendebaldeko Frantzia. Azken hau, 840-877 bitartean Karlos Burusoilaren kontrolpean egon zen. Feudo handitan banaturik zegoen: Akitania, Bretainia, Borgoina, Katalunia, Flandria, Gaskoinia, Septimania, Frantziako Uhartea eta Tolosako Konderria.

Mendebaldeko Frantzia, gaur egungo Frantziaren jatorria da. X. mendean zehar Karolingiarren eta Robertotarren arteko borrokak luzatu ziren eta, azken buruan, beste dinastia baten igoera ekarri zuten, Kapetoena alegia. Horrenbestez, 987an Hugo I.a lehen Kapetoak Karlos Lorrena Beherekoa, Karolingiarren azken erregegaia, hilarazi zuen[1]. Harrezkero, Hugo Kapetoren ondorengoek 800 urtez gobernatu zuten Frantzia.

Erreferentziak

  1. Lur entziklopedietatik hartua.

Kanpo estekak

Historia
Frantzia
Artikulu hau Frantziako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.