Mendebaldeko Errusiako Bolondresen Armada
Mendebaldeko Errusiako Bolondresen Armada (alemanez: Freiwillige Russische Westarmee; errusieraz: Западная добровольческая армия) edo Bermontiarrak Baltikoan borrokatu zuen armada bat izan zen, Errusiako Gerra Zibilaren bitarteko garaian.
Mendebaldeko Errusiako Bolondresen Armada | |
---|---|
Mota | Unitate militar |
Sorrera | 1918 |
Deuseztatzea | 1919ko abendua |
Herrialdea | Errusia |
Unitate nagusia | Armada Zuria |
Alemaniar Inperioak 1918ko udan Freikorps deituriko armada paramilitarra sortu zuen Pskoven. Armada honek alemaniar antikomunistaz osatuta zegoen eta Compiègneko armistizioaren 12. artikulua zionez, Errusian eta Baltikoan borrokatu behar ziren Boltxebikeak geldiarazteko eta Aliatuak gerran parte hartzen zutenean alde egin. Kurlandian Baltische Landeswehrko armada bat, Anatoli Pavlovitx Lieven printzearen (1872-1937) agindupean komunisten kontra jada borrokatzen ari ziren. Erretiratzeko agindua jaso zuten Versaillesko Ituna sinatu eta gero, 1919ko ekainian, baina freikorpsen zati oso txiki bat Alemaniara bueltatu zen; beste guztiak Rüdiger von der Goltz (1865-1946) jeneralaren azpian, Pavel Bermondt-Avalov (1877-1974) kosakoaren laguntzarekin Baltikoan jarraitu zuten.
Armada hau Freikorpseko soldaduez, Baltikoko Alemaniarrez eta errusiar gerra presoz osatuta zegoen. 1919ko abuztuan Alexander Koltxaki, armada zuriaren generala, fidelitate itun bat idatzi zioten. Ofizialki Daugavpils hiria hartzean San Petersburgora edo Moskura abiatuko ziren, armada zuriaren beste alderdiekin batera. 1919ko urrian Letonia eta Lituania atakatzen dute, Errusiar Inperioatik independentzia lortu berri zuten herrialdeak; hilabete hartan Goltz jenerala armada uzten du eta botere guztia Bermondt jasotzen du. Letoniako inbasioan Daugava ibaira iristen dira eta Riga, Letoniar hiriburua, mehatxatzen dute. Kārlis Ulmanis, Letoniar agintaria Lituaniari eta Estoniari laguntza militarra eskatzen die; Lituania Boltxebikeen kontra borrokatzen ari dela eta lagundu ezin duela erantzuten dio, Estoniak, bitartean, bi tren blindatuak bidaliko zituela laguntzera hitzartu zen Letoniak Ruhnuko irla Estoniarra zela aitortzen bazuten, eta hala gertatu zen.
Britania Handiak gerra itsasontzi bat bidaltzen dute Rigako kostaldera.
Azaroan letoniarrek alemaniarrak geldiaraztea lortzen dute eta lituaniarrek Radviliškisen garaipen handia lortzen dute haien kontra. Porrot hauek eta gero Walter von Eberhardt jeneralaren agindupean Alemaniarantz itzuli ziren guztiak.
Erreferentziak
- Bermondt-Avalov, Pavel (1925). Im Kampf gegen den Bolschewismus. Erinnerungen von General Fürst Awaloff, Oberbefehlshaber der Deutsch-Russischen Westarmee im Baltikum . Glückstadt, Hamburg: Verlag JJ Augustin. Alemanez OCLC 15188750.
- Bischoff, Josef (1935). Die lette Front. 1919ko Baltikumeko Geschichte der Eiserne Division . Berlin: Buch und Tiefdruck Gesellschaft.
- Sužiedėlis, Simas; editorea (1970-1978). "Bermondtists". Entziklopedia Lituana Bolumena I. Boston: Juozas Kapočius, 335-336. orr. LCC 74-114275.
- Von der Goltz, Rüdiger (1920). Meine Sendung Finnland und im Baltikum . Leipzig: Verlag von KF Koehler. Alemanez OCLC 186846067.