Mendebaldeko Berlin

Mendebaldeko Berlin edo Sartaldeko Berlin (alemanez: West-Berlin) 1949 eta 1990 urteen artean Alemaniako Errepublika Demokratikoaren (AED) barnean kokatzen zen Alemaniako Errepublika Federalaren eremua izan zen, Estatu Batuek, Erresuma Batuak eta Frantziak okupatutako guneek osatu zutena.

Mendebaldeko Berlin
West-Berlin
1949  1990
Aliatuek okupatutako Alemaniako eremua
Mendebaldeko Alemania
Mendebaldeko Berlinekoa bandera

Mendebaldeko Berlinekoa armarria

Berlin okupatuko lau eremuak. Mendebaldeko Berlin urdin argiaz, urdin ilunaz eta lilaz koloreztatutako barrutiek osatu zuten (horiek 1987an finkatu ziren).
Geografia
Historia
Ezarpena1949
Bateratzea1990eko urriaren 3a
Aurrekoa
Alemania Okupatua
Ondorengoa
Alemania

Nahiz eta Mendebaldeko Alemaniaren barnean egon, legez ez zen Alemaniako Errepublika Federalaren zati; sobietar eremua ez bezala, Ekialdeko Berlin eremua Alemaniako Errepublika Demokratikoaren hiriburu bilakatu baitzen. Aliatuek ez zuten eremu hori AEDko zatitzat onartu, batez ere hiria legez lau okupazio eremu horietan banaturik baitzegoen.

1961ean, Berlingo harresiaren eraikitzeak Mendebaldeko Berlinen muga itxi zuen. Bigarren Mundu Gerraren amaieratik 1990ean Alemania bateratu arte, esparru hori Ekialdeko Berlin eta Ekialdeko Alemaniaren lur eremuez inguraturik egon zen.

1988an Europako kultura-hiriburua izan zen.

Mendebaldeko Berlingo barrutiak

Mendebaldeko Berlin hiru okupazio eremuen barnean zeuden hamabi barrutiek osatzen zuten:

Estatubatuar eremua

Britainiar eremua

Frantziar eremua

Iruditegia

Ikus gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.