Mendebaldeko Australia
Mendebaldeko Australia[1] (ingelesez: Western Australia) Australiako mendebaldeko estatua da. Hegoalde eta mendebaldean Indiako ozeanoa du eta iparraldean Timorko itsasoa. 2.645.615 km²ko azalera dauka eta 2011n 2.387.200 biztanle zituen[2]. Hiriburua Perth da eta beste hiri garrantzitsu batzuk Fremantle eta Kalgoorlie dira.
Mendebaldeko Australia Western Australia | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
![]() | |||
| |||
Administrazioa | |||
Estatua | ![]() | ||
ISO 3166-2 | AU-WA | ||
Hiriburua | Perth (Australia) | ||
Premier of Western Australia (en) ![]() | Mark McGowan (en) ![]() | ||
Zatiketa | ikusi
| ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 26°S 121°E | ||
![]() | |||
Azalera | 2,645,615 km² | ||
Mugakideak | Hego Australia eta Ipar Lurraldea | ||
Punturik altuena | Mount Meharry (en) ![]() | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 2.656.156 (2020ko martxoaren 31)![]() | ||
Dentsitatea | 0,94 bizt/km² | ||
Gentilizioa | Mendebaldeko australiar | ||
Informazio gehigarria | |||
Ezizena | Wildflower State | ||
Gobernaria Lehen Ministroa | Kim Beazley Mark McGowan | ||
Ordu eremua | UTC+08:00 eta Australia/Perth (en) ![]() | ||
www.wa.gov.au |
Geografia
Mendebaldeko Australia gehienbat laua da. Iparraldean mendilerro batzuk (Kimberley) daude. Basamortuak hartzen du estatuko ekialdea (Gibson basamortua, Basamortu hareatsu handia eta Viktoria basamortu handia). Barnealdeko aintzira asko ahiturik daude.
Ekonomia
Abeltzaintzan oinarritua, euriteen mende dago. Kimberleyn behi azienda, azukre kanabera eta arroza lantzen dira. Erdialde guztiz idorrean, leku batzuetan baizik ez da ardi aziendarik. Benetako labore eta fruitu nekazaritza garatzen da, ordea, hego-mendebaldean, behi eta ardi hazkuntzarekin batera.
Meatzaritzan urrea, harrikatza, nikela eta uranioa nabarmentzen dira eta, iparraldean, zilarra, manganesoa, amiantoa eta eztainua. Industria biztanle gehienak bizi diren hego-mendebaldean ageri da.
Historia
Ingelesak 1826. urtean kokatu ziren lehenbizikoz mendebaldeko Australian, baina kolonizazioa askoz geroago gertatu zen. Kolonia autonomo bihurtua 1890ean, Australiako Commonwealth-eko partaide bilakatu zen 1901ean.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/09/16 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Euskaltzaindia. (2012-03-30). 168. araua: Ozeaniako toponimia. .
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Mendebaldeko Australiaren gobernuaren webgunea
![]() ![]() |
Artikulu hau Australiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |