Mendebaldeko Afrikako ebola agerraldia (2014)
2014ko Mendebaldeko Afrikako ebola agerraldia ebola epidemia bat izan zen, Ginean hasi eta ondoren Liberia, Sierra Leona eta Nigeriara zabaldu zena. 2014ko uztailaren 23an, MOEk 1.201 kutsaturen eta 672 heriotzaren berri eman zuen eta hiru estatutan zabalduta zegoen[1]. Hainbat erakundek agerraldiari aurre egiteko laguntzak eman zituzten. Agerraldi hau kasuei eta hildakoei zegokienez bortitzena izan zen[2].
2014ko Mendebaldeko Afrikako ebola agerraldia | |
---|---|
Ebolaren zabalkundea abuztuaren 4an | |
Data | 2014ko otsaila - martxan |
Lekua | Mendebaldeko Afrika (Ginea, Liberia, Sierra Leona, Nigeria) |
Biktimak | 7459 kasu / 3439 hil (2014-10-06ko datuak) |
Lurraldean bertan infektatutako pertsonak dituzten estatuak:
Ginea: 1350 / 778 |
Ebola
Ebola birus moten artean arriskutsuena izan zen: Zaire-Ebola birusa. Horrek eragindako hilkortasun tasa %90era irits zitekeen. Gainera, gaixotasuna herrialdeetako hiriguneetara heldu zen, aurrekoetan ez bezala, eta horrek birusa atzematea eta bakartzea zailtzen zituen[3].
Agerraldiaren garapena
2013ko abendutik ekainera
Lehenbiziko ebola kasuak joan martxoan baieztatu zituzten, Ginean. Hala ere, 2013ko abenduan hasi zen bazterrak asaldatzen. Sukar handiak eta goragaleak jota, 2 urteko haur bat artatu zuten Meliandoun. Bi egunera zendu zen. Astebetera hil ziren umearen arreba, ama, amona eta beste lagun bat. Gerora jakin zuen OMEk ebolagatik galdu zutela bizia. Alarma denak piztu zituzten[4].
Alde guztietara hedatu zen ordura arte birus kutsakorra. Basoz inguratuta dago Meliandou, Liberia eta Sierra Leonarekin mugan. Gaitzaren hedapena erraztu zuen horrek. Urteetan baso horietan bizitako ehiztariak jo zituzten birusaren eramailetzat, kutsatutako animaliak jateagatik. Oharkabean hasi ziren eritasunak nahasten, eta jendea leku batetik bestera mugitzen. Ezegonkortasun eta bizi-baldintza kaskarrek Liberia eta Sierra Leonara zabaldu zuten ebolaren birusa. Baita Nigeria eta Senegalgo bizpahiru tokitara ere[4].
Uztaila
2014ko uztailaren 26an, alerta gorria ezarri zuen Nigeriak ebola zabaltzea galarazteko. Lagoseko aireportuan agertu zen lehen kasua, uztailaren 20an. Liberiatik zetorren gizonezko bat erietxera eraman zuten, osasun arazoak zirela eta. Medikuak gerora ohartu ziren ebola zuela eta berrogeialdian jarri zuten, baina ordu gutxira hil zen. Hori zela eta, eta gaitza zabaltzea saihesteko, alerta gorria ezarri zuten agintariek herrialdean. Aireportu, portu eta mugetan kontrol neurriak zorroztu zituzten, eta sintomak izan zitzakeen oro zaintzen zuten. Hildako gizonezkoaren hegaldi berean zihoazen bidaiariak ere zaintzapean jarri zituzten.
Joan zen otsailetik 660 pertsona hil ziren gaitzak jota, Afrika mendebaldean. Birusaren hiltze-tasa %90ekoa zen, eta kontaktu bidez kutsatzen zen. Hori zela eta, adituek gaixo zeuden pertsonetatik urrun egotea aholkatzen zuten, eta kasu susmagarririk ezagutuz gero ahalik eta azkarren osasun zerbitzuetara jotzea. Afrikako zenbait eremutan, ordea, horrek ehunka kilometro egitea esan nahi zuen, eta maiz, alferrik[5].
Uztailaren 31ean, argitara eman zenez, 1.323 pertsona kutsatu zituen, eta, horietatik 729 hil egin ziren, Munduko Osasun Erakundeak egindako azken zenbaketaren arabera. Uztailaren 24tik 27ra bitartean, Ginea Konakryn 33 kasu berri izan ziren, eta 20 pertsona hil ziren. Ondorioz, kutsatutako kasuak 460 ziren, eta, hildakoak 339. Liberiak 80 kasu berri kontatu zituen, eta, horietatik 27 hil ziren. Kutsadura-zifra 329ra igo zen, eta 156 pertsona hil ziren. Nigerian, hil zen pertsona batean izan zuen lehenengo kasua. Bestalde, Sierra Leonak 8 kasu berri zenbatu zituen denboraldi horretan, eta 9 pertsona hil ziren. 533 kide kutsatu ziren, eta 233 hil. Munduko Osasun Erakundeak azaldu zuenez, egoera “ezegonkorra” zen; erkidegoan eta osasun zentroetan transmisioa etengabea zela gaineratu zuen[6].
Egun berean, ebolaren hedapena gelditzeko xedez, larrialdia ezarri zuten Sierra Leonan. Gaixotasunaren epizentro guztiak berrogeialdian jarriko zituzten, eta leku publikoetan bilera jendetsuak mugatu. Hiriburuko aireportuan segurtasun neurriak zorroztuko zituzten, halaber[7].
Abuztua
Abuztuaren 1ean, Nkosazana Diamini Zuma Afrikako Batasuneko batzordeko presidenteak "adostutako ekintza bat" eskatu zuen, "mundu mailako erantzun bat". Sierra Leonan larrialdia ezarri zuten. Gaixotasunaren epizentro guztiak berrogeialdian jarri zituzten, eta leku publikoetan bilera jendetsuak mugatu. Gainera, hiriburuko aireportuan segurtasun neurriak zorroztuko zituzten. Liberian ere zenbait neurri hartu zituzten, kutsatzea eragozteko[8].
Abuztuaren 4erako, ebola birusaren agerraldiak 1.603 pertsona kutsatu zituen Mendebaldeko Afrikan eta horietako 887 hil ziren. Uztailaren 31tik abuztuaren 1era arte, izurriteak hartu zituen lau herrialdeetan (Liberia, Nigeria, Ginean eta Sierra Leonan) 163 kasu berri eta 61 hildako izan ziren. Ginean 13 gaixo berri zenbatu zituzten, eta 12 hildako. Ondorioz, eritasunak 485 pertsona kutsatu eta 358 hil zituen. Liberiak 77 kasu berri eta 28 hildako zenbatu zituen. Horrela, gaixotasunak 468 pertsona kutsatu eta 255 hil zituen. Bigarren gaixo baten berri eman zuen Nigeriak, eta beste hiru zeudela uste zuten, baina ez zituzten baieztatu. Azken lau egunetan ez zen hildakorik izan. Sierra Leonak 72 kasu eta 21 hildako zenbatu zituen. Guztira, eritasunak 646 lagun kutsatu eta 273 hil zituen. Bestalde, bost erlijioso bakartuta zituzten Monroviako (Liberia) San Jose ospitalean, ebolak zentroko zuzendaria hil eta gero. Munduko Osasun Erakundeak GOARN sarea martxan jarri zuen. GOARN nazioarteko agentziek, gobernuek, unibertsitateek eta beste entitate batzuek osatzen zuten. Izurritea geldiarazteko adituei Afrikara joateko eskatu zien[9].
Abuztuaren 5ean, Osasunaren Mundu Erakundeak emandako datuen arabera, 1.603 lagun kutsatu eta 887 hil ziren Afrikan, eta kasu gehiago agertzen ari ziren. Azken hilabetean 61 lagun hil ziren Ginean, Liberian, Nigerian eta Sierra Leonan. Laguntza humanitarioa ematen ari ziren boluntarioetara ere hedatu zen gaitza —AEBetako bi kide eta Espainiako bat kutsatu ziren, besteak beste—. Munduko Bankuak iragarri zuenez, 200 milioi dolar emango zituen Ginea, Liberia eta Sierra Leonari laguntzeko. Jim Yong Kim bankuko presidenteak argitu zuen hiru herrialde horiek eskatu zutela laguntza. British Airways hegazkin konpainiak erabaki zuen Sierra Leonarako eta Liberiarako hegaldiak bertan behera uztea, gutxienez abuztuaren 31 arte. Sierra Leonan, gaixotasunaren epizentro guztiak berrogeialdian jarri zituzten, eta leku publikoetan bilera jendetsuak mugatu. Hiriburuko aireportuan segurtasun neurriak zorroztu zituzten[10]. Bestalde, Miguel Pajares Toledoko erlijiosoa "aberriratzeko protokoloa martxan jarriko zuen" Espainiak, Osasun Ministerioak jakitera eman zuenez. Kutsatze posible baten arriskuak "oso txikiak" zirela errepikatu zuen Espainiako Gobernuak. Aberriratzea Munduko Osasun Erakundeak ezarritako segurtasun protokoloak errespetatuz egingo zutela iragarri zuten iturriek. Pajares Monroviako San Jose ospitalean bakartuta zuten[11].
Abuztuaren 6an, Osasunaren Mundu Erakundeak emandako datuen arabera, 1.711 lagun kutsatu eta gutxienez 932 hil ziren Afrika mendebaldean. Abuztuaren 2tik 4ra 108 kasu gehiago agertu ziren Ginean, Liberian, Nigerian eta Sierra Leonan; horietatik 45 hil egin ziren. Izurria "epidemiatzat" jo zuen OMEk, eta ohartarazi zuen "beharrezko bitartekoak" jartzeko garaia zela. Horregatik, larrialdiko bilerara deitu zuen Larrialdietarako Batzordea, gaitzaren aurrean nola jokatu erabakitzeko[12]. Egun berean, Maria Mercedes Vinuesa Osasun Publikoko zuzendari nagusiak azaldu zuenez, Miguel Pajares elizgizonaren Espainiaratzean herritar guztien segurtasuna "erabat bermatuta" zegoen[13].
Abuztuaren 7an, Miguel Pajares ebola atzeman zioten elizgizon espainiarra iritsi zen Madrilera, Liberiatik espainiaratu eta gero, eta Karlos III.a ospitalean zuten, bakartuta. Elizgizona espainiaratu zuen hegazkin militarra 08:10ean iritsi zen Torrejon de Ardozeko base militarrera. Harekin batera, ebola ez zuen moja bat, Juliana Bohi, ere espainiaratu zuten. Biak Madrilgo Carlos III.a Ospitalera eraman zituzten, eta elizgizona bakartu egin zuten, tankera honetako gaixotasun kutsakorrei aurre egiteko prest zegoen unitate batean. Medikuek bertan egiaztatu zutenez, Pajares "egonkor" zegoen, eta Bohiren osasun egoera "oso ona" zen. Europako Batzordearen arabera, esan zuen ez zegoela birusa Europatik hedatzeko arriskurik, Miguel Pajares elizgizona Espainiara bueltatu ostean. Kasu honetara arte, ez zen eritasunarekin kontinentera itzulitako EBko beste herritarrik egon[14].
Abuztuaren 8an, Munduko Osasun Erakundeak (MOE) nazioarteko larrialdi egoera ezarri zuen, Mendebaldeko Afrika astintzen ari zen ebola izurritearen aurrean, eta hainbat neurri gomendatu zituen, birusaren transmisioa galarazteko. Hori horrela, birusa hedatzen ari zen herrialdeek kontrolak egin behar zituzten, aireportuetan, portuetan eta mugetan, sukarra zuten edo ebola izan zezaketen pertsonei. Nolanahi ere, OMEk ez zuen beharrezkotzat ikusten herrialde kaltedunerako bidaiak edo merkataritza debekatzea. Erakundeak herrialde kaltedunei premiazko laguntza ematea eskatu zion nazioarteari. Gainera, herrialde horiek tankera honetako izurrite bati aurre egiteko gaitasunik ez zutela ohartarazi zuen Margaret Chan MOEko zuzendari magusiak. Bestalde, Espainiako Gobernuak ez zion azkenean San Joan Jainkoaren Ospitale Ordenari kobratuko Miguel Pajares elizgizonaren espainiaratzea[15].
Egun berean, Osasunaren Mundu Erakundeak nazioarteko larrialdi egoera ezarri zuen Ebola birusaren hedapenagatik. 961 ziren eritasunak eragindako hildakoak Afrikan mendebaldean. Birusa hedatutako herrialdeei eskatu zieten larrialdi egoera ezartzeko. Horrela egin zuen Nigeriak[16].
Abuztuaren 9an, Chantal Pascaline moja, Miguel Pajares apaizaren lankidea, hil zen, goizaldean ebola birusak jota, San Joan Jainkoarenaren Ordenak jakinarazi zuenez. Pascaline, kongotarra, Monroviako (Liberia) San Jose Ospitalean hil zen, eta William Ekeurm Kamerungo erizainak egindako zaintzak ez zuen heriotza ekidin. Erizain hori Georges Combey Ghanako beste misiolaria, Paciencia Melgar ginearra eta Eugene Osei-Wusu zentro horretako administratzailea ere zaintzen ari zen. Bestalde, Nigeriatik Madrilera 06:00etan heldu ziren bidaiariek ez zuten arazorik izan Osasun Ministroak prestatutako kontrolean, ebola birusa zela eta, Senegalgo bi umek amigdalitisa zutela jakin ostean alarma piztu bazen ere. Halaber, Miguel Pajares apaizak eta Juliana Bonoha Bohe mojak Madrileko Carlos III ospitalean jarraitzen zuten, egonkor; beraz, haien osasun egoerak "ez du okerrera egin", medikuek zabaldu zutenez[17]. Egun berean, [Ginea]]k mugak itxi zituen, Ebolagatik. Sierra Leonak, Liberiak eta Nigeriak larrialdi egoera ezarri zuten, eta Gineak Liberiarekiko eta Sierra Leonarekiko mugak itxi zituen[18].
Abuztuaren 10ean, Miguel Pajares, ebolak jota Madrilgo Carlos III erietxean zegoen apaiza, ZMapp sendagaia hartzen hasi zen. AEBn erabiltzen zuten sendagaia zen, ebola gaitzaren kontrakoa. Espainiako Osasun Ministerioak baimendu zuen, botika espainiaratzea, eta abuztuaren 9an iritsi zen. Ospitaletik zabaldu zuten informazioaren arabera, Pajares eta Juliana Bonoha Bohe moja "egonkor" zeuden. Sendagaien eta Osasun Produktuen Agentzia Espainiarrak (Osasun, Zerbitzu Sozialen eta Berdintasun Ministerioak finantzatzen zuen) baimendu zuen sendagaia Espainian sartzea. AEBn bi gaixok hartu zuten, historian lehenengoz, eta ikerketaren lehenengo faseetan zegoen oraindik. Gainera, Ministerioak azaldu zuenez, hiltzeko arriskua zuten eta sendagairik hartzeko aukera ez zuten gaixoek hartu zitzaketen baimendu gabeko sendagaiak, orduko legediaren arabera. Sendagaia Genevatik ekarri zuten, sendagaia egin zuen laborategiaren, Munduko Osasun Erakundearen eta Mugarik Gabeko Medikuen arteko akordio bat indarrean baitzegoen[19].
Abuztuaren 11ean, Boli Kostako agintariek Ginea, Liberia, Sierra Leona eta Nigeria herrialdeetatik abiatu eta bertara zuzendutako hegaldi guztiak debekatu zituzten, herrialde horietan ebola kasuak antzeman zituztelako. Gainera, aireko eta lurreko mugetan kontrolatzeko eta antzemateko neurri berriak izango zirela iragarri zuen. Felix Houphoet Boigny aireportura (Boli Kostako aireportu nagusia) heltzen ziren bidaiariei, esaterako, tenperatura neurtuko zieten. Azken lau hilabeteetan, gaixotasun horrek 1.779 pertsona kutsatu zituen eta horietako 961 hil ziren, Munduko Osasun Erakundeak egindako azken balantzearen arabera. Bestalde, George Combey Ghanako elizgizona, Miguel Pajares apaizaren kidea, hil zem Monrovian (Liberia), ELWA Ospitalean, birusak jota, San Joan Jainkoarenaren Ordenak plazaratu zuenez. Gainera, Ordenak ohar baten bidez adierazi zuen, Miguel Pajares eta Juliana Bonoha Karlos III.a Ospitalean ebolaz kutsatuta zeuden eriek "egonkor" jarraitzen zutela. Miguel Pajares, ebolak jota Madrilgo Carlos III.a erietxean zegoen apaiza, ZMapp sendagaia hartzen hasiko zen. AEBn erabiltzen zuten sendagaia zen, ebola gaitzaren kontrakoa[20].
Abuztuaren 12an, gaitzak jotako lehen europarra, Miguel Pajares apaiz espainiarra hil zen, Madrilgo Carlos III. erietxean. Joan zen asteburutik tratamentu esperimentala jasotzen ari zen, egun ez baitzegoen gaitz horren aurkako botikarik. Erietxeko iturriek azaldu zutenez, gorpua ateratzeko neurri zorrotzak hartuko zituzten; izan ere, kusatzeko arriskua egon zitekeen. Osasun Munduko Erakundeko (OMS) Etika Batzordeak onartu zuen ebolak kutsatuta zeuden Afrikako biktimek sendagai esperimentalak hartzea, horren eraginkortasuna baieztatuta ez zegoen arren. Hala ere, OMEk gezurtatu egin zuen Liberiara botika esperimentalak bidaltzea baimendu zuela. Bestalde, Etxe Zuriak ebolaren aurkako botika esperimentalaren lagin batzuk bidali zizkon Liberiako Gobernuari, herrialde horretan kutsatutako medikuei emateko asmoz[21]. Aste horren hasieran, tratamendu berriak probatzeko aukerei buruzko bilera berezia egin zuen Osasunaren Mundu Erakundeak. Ebolak egun horretarako milatik gora lagun hil zituen Afrikan, eta beste hainbeste zeuden gaitzak jota[22].
Abuztuaren 13an zabaldutako datuen arabera, 1.069 pertsona hil zituen ebolak Munduko Osasun Erakundeak (MOE) adierazi zuenez. Gainera, 1.975 lagun gaixorik egon zitezkeen Sierra Leonan, Liberian, Nigerian eta Ginean. Konparazioa eginez, hildakoak 56 gehiago ziren eta ustezko kutsatuak 128 gehiago, aurreko asteleheneko MOEren balantzearekin alderatuta. Nigeriako Gobernuak 20 bat pertsona zaintzapean jarri zituen, erizain batek Lagos hirian berrogeialdia ez baitzuen errespetatu. Sierra Leonan birusaren kontrako borroka zuzentzen zuen mediku bat hil egun horretan. Munduko Osasun Erakundeak (MOE) ziurtatu zuen Etiopian beharrezkoa zela 100 milioi dolar bideratzea. Halaber, Afrika Mendebaldeko Estatuen Ekonomia Erkidegoan (ECOWAS) lan egiten zuen nigeriar bat hil zen ebolaz jota. Hala, gaixotasun honek hiru pertsona hil zituen Nigerian[23]. Bestalde, Pajaresen aldeko hileta elizkizuna egin zuten, 11:30ean, Madrileko San Rafael Ospitalean. Elizgizonaren gorpuzkiak erraustu zituzten[24].
Abuztuaren 14ean, AEBetako zientzialariek sortutako botika esperimentalaren dosiak Liberiara iritsi ziren. Botika ebolarekin kutsatuta zeuden Liberiako bi sendagileri emango zioten. Abraham Borbor eta Philip Irlanda ziren botika jaso zuten bi medikuak. Liberiako John F. Kennedy ospitalean lanean ari zirela kutsatu ziren. Bestalde, Alpha Conde Gineako presidenteak larrialdi egoera ezarri zuen, ebolak herrialde horretan 300 pertsonatik gora hil ondoren. Pertsonen joan-etorria mugatuko zuten. Ordura arte, 373 lagun hil ziren Ginean gaitz horren ondorioz. Bestalde, Munduko Osasun Erakundeak egindako kalkuluen arabera, Etiopian 100 milioi dolar behar ziren ebolari aurre egiteko. Espainian, Bere aldetik, Miguel Pajares, ebolak jota hildako lehen espainiarra, artatu zuten osasun-langileek hainbat mediku-azterketa egin zituzten kutsatuta ez zeudela ziurtatzeko, eta denek "negatibo" eman zuten. Halaber, Afrika Mendebaldeko Estatuen Ekonomia Erkidegoan (ECOWAS) lan egiten zuen nigeriar bat hil zen ebolak jota. Hala, gaixotasun honek hiru pertsona hil zituen Nigerian. Jonathan Goodluck Nigeriako presidenteak "larrialdi egoera" ezarri zuen estatuan. Ordurako ,13 pertsona kutsatuta zeuden Nigeria[25].
Abuztuaren 15ean, Mugarik Gabeko Medikuak erakunde gizatiarrak ostiralean nabarmendu zuenez, ebolaren piztea azkar ari zen aurreratzen, geldiarazteko ahaleginak baino azkarrago, eta sei hilabete beharko ziren kontrolatzeko. Bere ustez, Liberian orekatu behar zen egoera; izan ere, herrialde horretan bizkortu zen, azken egunetan, heriotzen kopurua. Horrela, Mendebaldeko Afrikako gainerako herrialdeetan ere geldiarazi ahal izango zioten pizteari. OME Osasunaren Mundu Erakundeak, bitartean, baieztatu zuen erregistratutako kasuen kopuruak "asko gutxiesten duela epidemiaren tamaina". Halaber, Osasunaren Mundu Erakundeak ebolaren izurriteagatik 1.145 pertsona hil zirela adierazi zuen, eta 2.127 kideri eragin ziela gaineratu du, Afrikan[26].
Abuztuaren 17an, Osasun Kontseilaritzak ebolaren birusaren aurkako jarduera-protokolo prebentiboa aktibatu zuen, Alacanteko Sant Joan Ospitalean zegoen paziente batek gaixotasun hori dzen susmoaren aurrean. Gaixoa aurretik izan zen Nigerian[27]. Egun berean, Alacanten ospitaleratutako gaixoak ez zeukala ebolarik baieztatu zen. Hari egindako azterketen arabera, ez zuen ebolarik, eta ez zioten kontra-analisirik egingo, ez baitzen frogatu kutsatuta zegoen inorekin harremanetan izan zenik[28].
Abuztuaren 18an, ebola agertu zen herrialde afrikarretan azterketa zorrotzagoak egitea eskatu zuen Munduko Osasun Erakundeak (MOE). Modu horretan, herrialdetik irten nahi zuen edonork kontrol jakin batzuetatik igarotzera behartzea eskatu zuen nazioarteko erakundeak, eta sintomak baditu bidaiatzea eragoztea. Horrez gain, Munduko Osasun Erakundeak nazioarteko kooperazio eta laguntza gehiago eskatu zuen birusari aurre egin eta beste herrialdeetara ez hedatzeko[29]. Egun berean, Basurtuko Ospitaleak ebolaren aurkako protokoloa aktibatu zuen arratsaldean balizko kasu baten aurrean. Pazienteak -Barakaldoko bizilagun bat- sukarra zeukan, eta Sierra Leonatik etorri berria zen[30].
Abuztuaren 19an zabaldu zenez, 2.240 pertsona zeuden ebolarekin kutsatuta Ginean, Sierra Leonan, Liberian eta Nigerian. Halaber, guztira 1.229 lagun hil ziren. Abuztuaren 14a eta 16a bitartean 113 kasu berri zenbatu zituzten. Herrialdeka, Liberian hil ziren pertsona gehien (466 pertsona hil ziren bertan ebolaren eraginez), baina Ginean (394), Sierra Leonan (365) eta Nigerian (4) ere hil ziren ebolak jota. Ebolaren agerraldia geldiarazi nahian, milioi bat pertsona utzi zituzten koarentenan eta bakartuta[31].
Egun berean, Basurtuko Ospitaleko erizainek ebolaren birusaren aurrean martxan jarri beharreko protokoloari buruzko "informazio gutxi" jaso zutela salatu zuen Satsek, Euskadiko Erizainen Sindikatuak, eta informazio hori berandu heldu zela gaineratu zuen[32]. Egun berean, ebola izan zezakeelakoan Basurtuko ospitalean zegoen gizonezkoa "ondo" eta "analisien zain" zegoela jakinarazi zuen Osakidetzak[33]. Egunaren amaieran, Basurtuko ospitalean ingresatuta zegoen gizonezkoak “negatiboa” eman zuen analisian, baina positiboa eman zuen malarian, EITBk jakin ahal izan zuenez[34].
Abuztuaren 21ean, ebola zuen AEBko medikuak alta jaso zuen ZMapp hartu ostean. Nancy Writebol misiolariari ere botika esperimentala ematea erabaki zuten agintariek, baina honek ez zuen hobera egin[35].
Egun berean, Basurtuko erizainek ebolaren birusaren aurrean martxan jarri beharreko protokoloari buruzko informazioa bazutela jakitera eman zuen Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak[36].
Abuztuaren 22an jakitera eman zenez, ebola birusaz kutsatuta egon zitezkeelakoan Bartzelonako Clinic Ospitalean eta Zaragozako Miguel Servet ospitalean bakartuta zeuden bi gaixoak ez zeuden birusaz kutsatuta[37]. Egun berean, "Ibilbide orria" diseinatu zuen Munduko Osasun Erakundeak Mendebaldeko Afrikan ebola izurriteari aurre egiteko. Gaitzari aurre egiteko, sei eta bederatzi hilabete artean beharko zirela aurreikusi zuen. Ordurako, 1.350 pertsona hil ziren Ginean, Sierra Leonan, Liberian eta Nigerian ebolak jota[38].
Abuztuaren 24ean, ebola birusaz kutsatutako lehen britainiarra aberriratu zuen Erresuma Batuak. Aberriratu zuten gaixoa Sierra Leonan bizi zen osasun langile bat zen[39]. Egun berean, Kongoko Errepublika Demokratikoak ebolaz hildako 2 kasu baieztatu zituen. Ebola birusa herrialdeako Ecuador probintzian zabaldu zen, Kongoko mugatik gertu. Munduko Osasun Erakundeak ebola birusaren ondorioz 1.427 pertsona hil eta 2.615 pertsona gaixotu zirela baieztatu zuen[40].
Abuztuaren 25ean, adierazi zenez, Kongoko Errepublika Demokratikoan abuztuaren 24ean antzemandako ebola-agerraldia berria zen eta ez zuen Afrikako Ekialdean martxoan agertutakoarekin inolako loturarik. Egun horretan agertutakoa herrialde horretan agertzen zen zazpigarrena zen. Horietako azkena Ekuadorreko probintzian sortu zen, alegia, leku berean, herrialdearen ipar ekialdean[41].
Abuztuaren 27an, Kongoko ebola kasuak independenteak zirela baieztatu zuen MOEk. Birusaren jatorria ustez ebolarekin kutsatuta zegoen animalia basati bat zen. Uztailaren 28a eta abuztuaren 18a bitartean ustez ebolaz kutsatutako 24 pertsona zenbatu ziren, eta horietatik 13 hil egin ziren. 1976az geroztik Kongoko Errepublika Demokratikoan ebola agertzen zen zazpigarren aldia zen. Bestalde, birusa Afrika Mendebaldean agertzen zen lehen aldia zen, eta ordurako 1.427 pertsona hil zituen[42].
Abuztuaren 28an, ebola agerraldiak 20.000 pertsonengan eragina izan zezakeela ohartarazi zuen Osasunaren Mundu Erakundeak. Ginean, Liberian, Sierra Leonan eta Nigerian ordurako 1.552 hildako utzi zituen. Sierra Leonan izan zuen ebolak eragin handiena, 935 kasurekin eta 380 hildakorekin. Atzetik Ginea zegoen, 482 kasu eta 287 hildakorekin. Liberiak jarraitzen zion zerrenda honi, 225 hildako izan baitziren bertan eta, amaitzeko, Nigerian, 13 kasu eta bost hildako izan ziren[43]. Egun berean, Juliana Bonoha sinestunak alta jaso zuen 21 egunen ostean. Miguel Pajaresekin elizgizonarekin batera Espainiaratu zuten Liberiatik[44]. Bestalde, ebola izan zezakeelakoan Bartzelonako Clinic Ospitalean zegoen gaixoak ez zuen ebolarik. Iragan astean lehenengo aldiz jarri zen martxan protokoloa Bartzelonan, 36 urteko diplomatiko senegaldar batek ebola izan zezakeelakoan[45].
Abuztuaren 29an, herrialdeko lehen ebola kasua baieztatu zuen Senegalek. 21 urteko unibertsitateko ikasle ginearra zen gaixoa, eta hemorragia zantzuekin ospitaleratu zuten Dakarren. Ordura arte, Munduko Osasun Erakundearen arabera, guztira 1.552 pertsona hil ziren ebolagatik, eta 3.069 kasu atzeman ziren[46].
Abuztuaren 31ean, 120 mediku eta erizain baino gehiago hil zituen ebolak Afrikako mendebaldean, agerraldia martxoan jakinarazi zutenetik, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) zabaldu zuenez. Esaterako, ikerketa bateko 60 adituetatik bost Kenema Sierra Leonako Ospitalean hil ziren ebolak jota, ikerketa bukatu baino lehen. Ospitale horretako langileek greba hasi zuten. Gaixoa eta medikuaren artean kutsatzeko arrazoi nagusia babesteko materialaren gabezia izan ohi zen[47].
Iraila
Irailaren 3an, ebolak Afrika mendebaldean 1.900 hildako eragin zituela ohartarazi zuen OMEk. Horrez gain, OMEko idazkari nagusiak ohartarazi zuen ordurako 3.000 zirela Sierra Leonan, Liberian, Nigerian eta Ginean antzeman ziren birus kasu probableak[48].
Irailaren 6an, Munduko Osasun Erakundeak (MOE) iragarri zuenez, azarorako espero zuen izatea ebolaren kontrako bi txertoren prototipoak, aurrena birusaz kutsatzeko arrisku gehien zuten langileei emateko. Gaitzak 2.100 heriotza baino gehiago eragin zituen ordurako Afrika mendebaldean. Bestalde, Sierra Leonak lau eguneko "itxiera" ezarri zuen irailaren 18an hasita, gaixotasunaren zabaltzea ekidin nahian[49].
Irailaren 9an, ebola kasuei aurre egiteko protokoloa martxan jarri zuen Osakidetzak arratsaldean. Pazientea 38 urteko gizonezko bat zen. Gizona Sestaon bizi da, baina Nigeriakoa zen. Gaixoa egonkor zegoen Basurtuko ospitalean[50].
Irailaren 10ean, birusaz kutsatuta egon zitekeelakoan Bilbon Basurtuko ospitalera eramandako gaixoak ez zuen ebola. Gaixoari egin zizkioten mediku azterketek erakutsi zuten ez zegoela birusaz kutsatuta. Sestaon bizi zen 38 urteko gizonezkoak malaria gaitza zeukan[51].
Irailaren 11ean, hirugarren aldiz aktibatu zuten ebolaren aurkako protokoloa, eta hirugarren aldiz suertatu zuen gaixoak malaria edukitzea. Gizon batek Tuterako Reina Sofia ospitalera jo zuen, Nafarroan, 38,3 °C baino kalentura handiagoarekin. Iruñeko Ospitale Gunera eraman zuten; azterketak egin, eta hango laborategian egiaztatu zuten ez zuela ebolarik, malaria baizik. Protokoloa indarrean edukiko zuten, hala ere, Madrilgo laborategien emaitzak jaso arte[52].
Irailaren 12an zabaldu zenez, ebola agerraldiak 2.400 pertsona hil zituen Afrikako mendebaldean, martxotik, eta beste 4.784 kutsatu, Margaret Chan Munduko Osasun Erakundeko (MOE) zuzendari nagusiak emandako datuen arabera[53]. Egun berean, ebola birusaren kontrako protokoloa bertan behera utzi zuen Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak. Nafarroako Ospitalean dagoen pazienteari ostegunean proba egin zioten eta negatibo eman zuen. Majadahondako Mikrobiologia Zentro Nazionalak negatiboa baieztatu zuen egun horretan[54].
Irailaren 14an, ebolaren kontrako protokoloa martxan jarri zuten Donostiako Ospitalean. Gasteizen bizi zen Nigeriako emakume bat zen eria; duela 15 egun itzuli zen bere herrialdetik, eta sukar handiarekin ospitaleratu zuten[55]. Egun berean ziurtatu zenez, Donostia Ospitalean zegoen gaixoak ez zeukan ebola. Osasun Sailak jakitera eman zuenez, malaria gaitza zuen eta tratamendua jarri zioten[56].
Irailaren 15ean, egoera koordinatzen laguntzeko bidaliko zituzten AEBek militar gehiago; horrez gain, gaitzaren tratamendurako hamazazpi zentro eraikiko zituzten, eta osasun arloko 500 langile trebatu. 600 milioi dolar arteko laguntza eman zitzaketela ere adierazi zuten AEBek[57].
Irailaren 16an, Nazio Batuen Erakundearen kalkuluen arabera, 1.000 milioi dolar (772,4 milioi euro) behar ziren ebolaren epidemiari Afrika mendebaldean aurre egiteko. Munduko Osasun Erakundeak jakitera eman zuenez, dagoeneko 5.000 ziren gaitzak jotako pertsonak, eta erdiak hil egin ziren[58].
Irailaren 20ean zabaldu zenez, ebolarekin kutsatutako beste gaixo bat Espainiaratuko zuen Gobernuak. Manuel Garcia Viejo Sierra Leonako Lunsar hiriko ospitale bateko zuzendaria zen, eta gaixo zegoela jakin zuenean Espainiara eramateko eskatu zuen[59].
Irailaren 21ean, Menorcako Mateu Orfila ospitaleak ebolaren protokoloa aktibatu zuen, gaixo batek birusa izan zezakeelakoan. Afrikatik itzuli zen 27 urteko emakume espainiar batek ebola zantzuak zituen eta badaezpadako neurriak hartu zituzten. Emakumeak sei hilabete igaro zituen Senegal eta Guinea Conakry herrialdeen arteko mugan dagoen Kedougou eskualdean[60].
Egun berean zabaldu zenez, ebolarekin kutsatutako espainiarra goizaldean iritsiko zen Madrilera[61].
Irailaren 22an, Manuel Garcia Viejo, ebola zuen 69 urteko mediku eta elizgizon espainiarra, Madrilgo Carlos III.a Ospitalean zuten, Espainiako Gobernuak Sierra Leonatik aberriratu eta gero. Hain zuzen ere, hegazkin militar batean atera zuten Afrikatik, eta goizaldean iritsi ziren Madrilera. Zmapp sendagaia agortuta zegoen, eta, beraz, beste tratamendu bat eman beharko zioten Manuel Garcia Viejori[62].
Egun berean, ebola sintomak zituen 27 urteko emakume espainiarra Palmako Son Espases Ospitalera eraman zuten Menorcatik mediku batek lagunduta, hegazkinez[63]. Halaber, OME Osasunaren Mundu Erakundeak ebola birusak gaixotutako 5.762 lagun zenbatu zituen. Guztira, 2.793 lagun hil ziren eritasunaren ondorioz. Erakundearen arabera, Senegal eta Nigeria gaixotasunaren hedapena kontrolatzeko bidean ziren[64].
Irailaren 23an zabaldu zenez, litekeena zen gaitzak 550.000 eta 1,4 milioi herritar artean kutsatzea 2015ko urtarrilerako, AEBetako Gaixotasunen Prebentzio eta Kontrolerako Zentroen arabera. Ebolak jada 2.803 lagun hil zituen Afrika Mendebaldean[65].
Irailaren 25ean, Manuel Garcia Viejo erlijiosoa hil zen, ebolak jota. Garcia Viejo Madrilgo Carlos III ospitalean zegoen. 69 urteko Manuel Garcia Viejo ebolak hil zuen bigarren espainiarra zen. Espainiaratu zutenetik, Zmapp sueroaren ordezko tratamendu bat bilatu zuten Carlos III ospitaleko medikuek[66].
Urria
Urriaren 2an jakin zenez, NBCko kazetari bat ebolaz kutxatu zen Liberian. Ebolari buruzko informazioa lantzen ari zen kameralaria Monrovian. Ondoezik zegoela eta, Mugarik Gabeko Medikuen zentro batera joan zen eta han atzeman zioten gaixotasuna. Aste honetan bertan beste kasu bat ezagutu zen AEBn. Munduko Osasun Erakundeak eman zituen datuen arabera, ordurako 3.338 lagun hil ziren Afrikan ebolak jota[67]. Beste datu batzuen arabera, OME Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, 7.470 ziren Ebola birusak kutsatutako lagunak. Horietako 3.431 hil ziren. Epidemia pairatzen zuten herrialdeetako datuen arabera, Liberian zeuden kutsatu gehien: 3.834. Ginean, epidemia sortu zen herrialdean, 1.199 ziren gaixoak[68].
Urriaren 5ean, Ebolaren kontrako protokoloa jarri zuten martxan Bilbon. 31 urteko emakume bat zegoen Basurtuko Unibertsitate Ospitalean ingresatuta. Izatez nigeriarra zen, eta Bilbon bizi da. Aurreko egunean itzuli zen jaioterritik[69].
Urriaren 6an, Manuel Garcia Viejo misiolaria Madrilgo Carlos III ospitalean artatu zuen erizain batek ebola zuen. Emakumeak positibo eman zuen lehen azterketan, eta baita bigarrenean ere. Pazientea goizean ospitaleratu zuten birusaren sintoma posibleekin. Krisi kabinetea deitu zuten Espainiako aurreneko kutsatzea aztertzeko[70]. Egun berean, Bilbon erietxeratuta zegoen 31 urteko andre bat. Nigeriatik iritsi berria zen, eta sukarra zuen. Egonkor zegoela azaldu zuten[71].
Urriaren 7an, Basurtuko Unibertsitate Ospitalean eta Madrilgo Carlos III. Institutuaren laborategian egindako frogek baztertu egin zuten Bilbon erietxeratuta zegoen pazientea ebolaren birusarekin kutsatuta zegoela[72].
Urriaren 8an, 24 milioi euroren "premia" zuela argudiatu zuen FAOk, eta azaldu zuen 90.000 familiari laguntzeko erabiliko zutela. Besteak beste, izurritea zabaltzea saihestea eta elikagaien segurtasuna epe luzera bermatzea zen FAOren helburua. Bestalde, bilera egin zuen Osasun Segurtasunerako Europako Batzordeak, Europako Batasunean ebolarekin kutsatutako lehen kasuaz hitz egiteko. Espainiako kasuan gaixotasunaren jatorriaren gaineko informazio osoa bildu ondoren, protokoloak berrikusiko zituzten, bereziki ospitaletan[73].
Egun berean jakin zenez, 7.563 lagun kutsatu zituen, eta 3.481 hil Afrikan. Europako eta AEBetako ospitaleetan hainbat gaixo artatu zituzten, Afrikatik etxera bueltan ekarriak tratamendu egokiago bat jaso zezaten. AEBetan artatu zituzten bost gaixoetatik hiruk osatzea lortu zuten. MSF Mugarik Gabeko Medikuekin Liberian aritutako erizain frantses bat, berriz, Avigan antibiral esperimentalarekin tratatuta osatu zuten, Frantziako ospitale militar batean. Alemanian, berriz, Afrikako osasun alorreko bi langile artatu zituzten[74].
Bestalde, ebolaz kutsatutako lehen pazientea hil zen AEBetan. Thomas Eric Duncan Liberian kutsatu zen ebolaz, baina gaitzak AEBetan zela egin zuen agerraldia. Azken egunetan egoera oso larrian izan zen[75].
Halaber, Freetown hiriburuan, greba hasi zuten urriaren 7an gaitzak hildakoak lurperatzeaz arduratzen ziren langileek, aurreko asteko soldata ez zutelako jaso. Sierra Leonako Gobernuaren soldatapeko langileak zeuden greban, eta Gurutze Gorriarekin ari ziren lur-emaileek, Osasun Ministerioarekin lankidetzan, jardunean jarraitu zuten. Sierra Leonan, epidemiari aurre egiteko Gobernuak agindutako hiru eguneko itxialdia amaitu eta 200 ebola kasu berri atzeman zituzten. Ebolari buruzko segurtasun protokoloak berrikusteko aukera aztergai zuen Bruselak[76].
Gainera, Liberia, Ginea eta Sierra Leonan milaka lagun hiltzeaz gain, ebolak «hondamendi ekonomiko bat» ere eragingo zuen Afrika mendebaldean. Munduko Bankuak kalkulatu zuen izurritearen eragin ekonomikoa 25.800 milioi euro izango zela izurritea 2015 amaierarako kontrolatzen ez bazen, hau da, eskualdeko herrialdeen BPGaren halako 2,5[77].
Urriaren 9an, Europako Batasuneko herrialdeek bidaiarien joan-etorrietan kontrolak ezartzea aztertuko zutela zabaldu zen. Afrikan 3.879 ziren ebolaz hildakoak, eta 8.033 lagun kutsatu ziren. Osasunaren Mundu Erakundeak emandako datuen arabera, Liberiari eragin zion bereziki, gutxienez 2.210 baitziren hildakoak. Bestalde, ustez ebola zuen britainiar bat hil zen Mazedonian[78].
Urriaren 10ean, ebolak zazpi herrialdetan 4.033 pertsona hil zituela jakitera eman zuen Munduko Osasun Erakundeak. Gehienak Liberian, Sierra Leonan eta Ginea Konakryn hil zituela azaldu zuen; izan ere, pandemia bertan hasi zen 2014ko martxoan. Urriaren 8ra arte 8.399 lagun kutsatu ziren, aurreko balantzean baino 366 gehiago[79].
Urriaren 12an, Berriak egindako elkarrizketan, Akunda Pallangyo, UNMEERen bozeramailearen arabera, «Ez da osasun arazoa soilik; konplexuagoa da». NBEk, lehenbiziko aldiz, larrialdi publiko bati aurre egiteko misio bat sortu zuen: UNMEER. Helburua ebolaren kontrako borrokan baliabideak eskaintzea eta koordinatzea zen. Tresna guztiak gutxiegi zituzten.
Egun berean, osasun langile bat ebolaz kutsatu zen AEBn, gaixo bat zaindu ondoren. Lehendabiziko frogan positibo eman zuen. Langileak urriaren 8an ebolak jota Dallasen hil zen liberiarra artatu zuen. Gaixotasunen Prebentziorako eta Kontrolerako Zentroko zuzendariak azaldu zuenez, segurtasun protokoloan izandako hausturagatik kutsatu zen Dallaseko ospitale bateko osasun langilea. Thomas Eric Duncan gaixoarekin harremanetan egon ziren pertsona guztiak ebola birusaren eramaileak izan zitezkeen. Barack Obama AEBko presidenteak protokoloan izandako balizko haustura ikertzeko eskatu zion Gaixotasunen Kontroleko Zentroari. Halaber, aipaturiko zentroko langileak Dallaseko ospitalera bidaltzea eskatu zuen, agintarien laguntzaz infekzioa kontrolatzeko prozeduren eta materialaren erabilera gertutik kontrolatzeko.[80].
Urriaren 13an, Dallasko transmisio kasuan protokoloa 'hautsi' zela aitortu zuen AEBk. Osasun agintariak ebolaz kutsatu zen osasun langilearekin kontaktua izan zuten pertsonak identifikatzen ari ziren[81]. Egun berean, osasun langileen greba mehatxua zegoen Liberian, ebolagatik. Gobernuak 400 euroko arrisku saria agindu zien hilean, baina laguntzaile eta ehorzle kopuru handiagatik soldatak ordaintzeko arazoak zituen. Langileek 550 euro eta babes neurriak eskatzen zituzten. Liberian 95 osasun langile hil zituen gaitzak[82].
Urriaren 14an, ebolaz kutsatutako NBEko langile bat hil zen Alemanian. Nazio Batuen Erakundeak Liberian zuen Misioaren osasun arduraduna zen zendutakoa. Beste bi gaixo artatzen ari ziren Alemanian. Frankfurten beste eri bat artatzen ari ziren, Sierra Leonan kutsatutako mediku ugandar bat[83]. Bestalde, ebolaz kutsatutako bidaiariak atzemateko kontrolak abian ziren Heathrown. Sierra Leona, Liberia eta Ginea Konakrytik zetozen bidaiariei gorputzeko tenperatura neurtu eta euren osasunari buruzko galdera-sorta egiten zieten[84]. Bestalde, abenduaren hasieran, asteko 5.000-10.000 ebola kutsatu izango zirela uste zuen Munduko Osasun Erakundeak (OMS). Gaixotasunak abenduko lehen astean "goia jotzea espero" zuen Munduko Osasun Erakundeak. Hortik aurrera kutsatuen kopuruak pixkanaka-pixkanaka behera egitea espero zuen OMSk[85].
Egun berean, OME Osasunaren Mundu Erakundeak jakinarazi zuen gaitzak 4.447 pertsona hil zituela. Liberian, bestalde, iragarpenak bete, eta osasun langileek greba mugagabea hasi zuten, soldata handiagoen eske[86].
Urriaren 15ean, beste ebola kasu bat atzeman zuten AEBetan. Aurrekoa bezala, Dallasko ospitale presbiterianoko osasun langilea zen kutsatua. Han hil zen, ebolak jota, Thomas Eric Duncan liberiarra[87]. Birusa atzeman aurreko egunean, erizain horrek hegaldi bat hartu zuen, eta zaintzan jarri zituzten 132 bidaiariak[88].
Urriaren 16an, EBk bidaiarien datuak partekatuko zituela ebolari aurre egiteko jakin zen. Gainera, birusaren agerraldiak zeuden herrialde afrikarretan indartu egingo zituzten aireportuetako kontrol neurriak[89].
Urriaren 20an, Nigeria ebolatik garbi zegoela adierazi zuen Osasunaren Mundu Erakundeak, 42 egunean kutsatze zantzurik ez zelako izan. Ebolaren aurkako NBEren arduradun David Nabarrok, berriz, Kubaren «laguntza izugarria» eskertu zuen, mediku eta erizainak Afrikara bidaltzeagatik[90].
Urriaren 21an jakin zenez, AEBk Espainiako baseak erabiliko zituen ebolaren aurkako borrokan. AEBko hegazkinek geldialdia egin ahalko zuten Rota eta Morón de la Frontera udalerrietako base militarretan. Defentsa ministroak aurreko egunean eman zizkion protokoloaren xehetasunak Andaluziako Gobernuari[91].
Urriaren 22an, ebolaren birusak ia 10.000 lagun kutsatu zituen, ia guztiak Afrika mendebaldean. Osasunaren Mundu Erakundeak jakinarazi zuenez, hilak 4.877 ziren. Senegal eta Nigeria ebolatik garbi zeuden[92].
Urriaren 24an, bi txerto Afrikan, abenduan, probatzen hastea espero zuen MOEk. Saiakuntzak Liberian hasteko egitasmoa zutela jakitera eman zuen Munduko Osasun Erakundeak. Bestalde, New Yorkeko ospitalean zegoen medikuak positibo eman zuen ebolaren bigarren proban[93]. Egun berean, haur bat ebolarekin kutsatu zen Malin, eta harekin harremana izan zuten 43 pertsona zaintzapean zeuzkaten. OMEk jakinarazi zuen zazpi txerto probatzen ari zirela, eta 2015 erdirako ehunka mila dosi prest izatea espero zuela. Bruselak 1.000 milioi agindu zituen gaitzari aurre egiteko[94].
Urriaren 25ean, 10.000 lagunek baino gehiagok zuten ebola, Osasun Erakundearen arabera. Munduko Osasun Erakundeak jakitera eman zituen datuen arabera, ia 5.000 lagun hil ziren. Azken agerraldian 10.141 pertsona gaixotu ziren, eta horietatik 4.922 hil egin ziren. Osasun Erakundeak ondorengo moduan banatu zituen herrialdeak eta horietan zeuden gaixoak: Liberian 4.655 zeuden, Sierra Leonan 3.896, Ginean 1.553, Nigerian 20, AEBn lau eta Senegalen, Espainian eta Malin bana. Epidemia hasi zenetik 450 osasun-langile gaixotu ziren. Horietatik 228 Liberian zeuden, 127 Sierra Leonan, 80 Ginean, hiru AEBn eta bat Espainian. 244 hil egin ziren[95].
Urriaren 29an, OME Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, 13.700 pertsona baino gehiago kutsatu ziren ebolarekin martxoaz geroztik, epidemia hedatzen hasi zenetik. Ginea, Sierra Leona eta Liberia ziren gune kritikoenak. Liberian, lehenbiziko aldiz, zertxobait gutxitu ziren kutsatuak. OMEk, baina, arretari eusteko eskatu zuen. AEBek 4.000 soldaduko misio bat igorriko zuten Afrikara; itzulitakoan, berrogeialdian izango zituzten[96].
Azaroa
Azaroaren 6an jakin zenez, Europako Batzordeak eta farmazia industriak 280 milioi euro emango zituzten ebolaren sendabideak ikertzeko. Aurrez beste 1.000 milioi agindu zituzten 28 estatu kideek[97].
Abendua
Abenduaren 26rako, ebolak kalte handia egin zuen Sierra Leonan. Birusaren eragina gutxitu arren, landaguneetako biztanleek, gaitzari eta olio palmaren monolaborantza sustatu zuten multinazionaleen aurka egin behar zuten[98]. Sierra Leonako iparraldea hiru egunez 'ixtea' onartu zuen bertako gobernuak, ebolagatik. Izan ere, 2013an hasitako kutsatze katea ez zen eten[99].
Egun hori arte, Afrikatik kanpo hiru lagun hil ziren ebolaz[100]. Abenduaren 24 arteko datuen arabera, 7.588 ziren hilak: 3.384; Sierra Leonan, berriz, 2.582; 1.607 Ginean; zortzi Nigerian; sei Malin; eta bat Ameriketako Estatu Batuetan[101]. Kutsatuak, berriz, 19.497 ziren: Sierra Leonan 9.004; Liberian 7.862 dira; eta 2.597 Ginean[102].
Abenduaren 29an, ebola kasu bat antzeman zuen Eskoziako Gobernuak Glasgown. Gaixoa Gartnavel ospitalean zaintzapean eta bakartuta jarri zuten neurri gisa. Pazientea osasun-langile bat zen, Sierra Leonatik etorritakoa aurreko egunean[103].
Urtarrila
Urtarrilaren 2an jakin zenez, ebolak ia 20.400 pertsona kutsatu eta 7.989 hil zituen. Sierra Leonan zeuden kasu gehien: 9.633 pertsona kutsatu eta 2.827 hildako. 8.018 lagun kutsatu ziren Liberian, eta 3.423 hil . Ginean 2.730 pertsona kutsatu ziren[104].
Urtarrilaren 3an, ebola zuen Pauline Cafferkeyren osasun-egoera gaiztotu egin zen azken bi egunetan eta horrenbestez, gaixotasuna sendatzeko tratamendu esperimental bat eman ziote erizainari[105].
Urtarrilaren 9an, OME Osasunaren Mundu Erakundeak esan zuenez ebola birusaren aurkako bi txerto esperimental «seguruak» ziren[106].
Urtarrilaren 10ean jakin zenez, Munduko Osasun Erakundeak txertatze masiboa burutuko zuen ebolaren aurka. Kanpainak Liberian, Sierra Leonan eta Ginean egingo zituzten eta guztira 37.000 bat lagunek parte hartuko zuten. Herrialde horietan 8.000 lagunetik gora hil ziren ebolagatik[107]
Ebola zabaltzen lagundu zuten faktoreak
2014ko abenduaren 26an, Berrian egindako erreportaian azaltzen zenez, NDFek agindutako doitze politikek lagundu zuten ebola zabaltzen Afrikan. Izan ere, Nazioarteko Diru Funtsak Afrikari emandako diru laguntzek osasun sistemak ahultzea ekarri zuen eta horrek kalte handia sortu zuen[108].
Eragin ekonomikoa eta laguntzak
Urriaren 12an, Berriak zabaldu zuenez, kutsatutako herrialdeak ekonomikoki ito zituen birusaren hedapen geldiezinak: jakien prezioak igo, eta esportazioak eten ziren. Osasun zerbitzuak suntsitu ez ezik, enpresa asko ere ixten ari ziren; krisi ekonomiko sakona eragin zuen epidemiak. Ginearen ekonomia, adibidez, goranzko joera betean zegoen, urteetako ezegonkortasunari buelta emanda. Ebolaren agerpenak, ordea, joera irauli eta behera begira jarri zuen. Sektore ekonomiko oro kolpatu zuen. Lurra lantzeari utzi ziotem nekazariek, sasoiko produktuen uzta kolokan jarriz. Meatzari gehiago zeuden, halaber, lanik gabe, enpresek hala behartuta[109].
Liberian, jarduera ekonomikoan ere agerikoa zen birusaren eragina: %5,9ko hazkundea espero zuten 2014an, baina krisiak erdira apaldu zuen aurreikuspen hori. Sierra Leonaren kasuan hutsean geratuko zen urtebetean esperotako hazkundea. Munduko Bankuak txosten batean ohartarazi zuen izurritearen galerak 25 mila milioi euro ingurukoak izan zitezkeela 2015ean. Nazioarteko merkatuetan Madrilen ebolaz kutsatutako erizainaren berri izan ostean, hondoa jo zuten turismo etxeek, eta London Mining konpainia %76 jaitsi zen[109].
Munduko Bankuak 315 milioi euro hitzeman zituen osasun zerbitzu ahulak hobetzeko. Nazioarteko Diru Funtsak, bestalde, 100 milioi euro jarri zituen larrialdiko finantza laguntza gisa[109].
Sendagaiak
Urriaren 11ean, agintariek azkartu egin zuten txertoak eta botikak probatzeko prozesua, ebola zabaltzen eta hildakoen kopurua igotzen ari zela ikusita. Ordura arteko emaitzak onak ziren, baina lehen probak bakarrik egin zituzten. Proba epeak murrizteko eta urratsetan jauziak egiteko baimena eman zien OMEk: txerto esperimentalak, gizaki heldu gutxi batzuetan probatu ondoren zuzenean milaka afrikarri jartzen hasiko ziren, Ginean, Liberian eta Sierra Leonan[110].
Ebolaren kontrako txertoak probatzen ari ziren, esaterako, GlaxoSmithKline (GSK) eta NewLink Genetics. GSK AEBetako Alergien eta Gaixotasun Infekziosoen Institutuarekin ari zen elkarlanean; NewLink Genetics, Kanadako Osasun Publikoko Agentziarekin. Zalantza etikoak ere bazeuden. GSKk Afrika mendebaldean ebolaz kutsatutako gaixoak artatzen zituzten osasun langileak baliatu nahi zituen bere txertoa probatzeko[110].
Ebola zabaltzeko arriskua antropologiaren ikuspegitik
Adituek iragarria zuten oso handia zela Frantzian eta Erresuma Batuan urrian ebolaren birusa zabaltzeko arriskua. [[Boston]go Unbivertsitateko Eredu Sistemiko Biologiko eta Sozio-Teknikoetako Laborategiak (MoBS) 2014ko urriko lehen astean iragarri zuen Frantziak %75eko arriskua zeukala ebolaren birusa bertara zabaltzeko urriaren amaierarako. Erresuma Batuak ere aukera handia zeukan: %50. Belgikak, Alemaniak eta Suitzak ere arrisku handiagoa zuten kutsatuak izateko Espainiak baino. Hala ere, Afrikatik kanpo, munduko lehen kasua Espainian gertatu zen[111].
Agerraldiaren datuak
Data | Guztira | Ginea | Liberia | Sierra Leona | Nigeria | |||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
kasu | hil | kasu | hil | kasu | hil | kasu | hil | kasu | hil | |
2014-08-09 | 1848 | 1013 | 506 | 373 | 599 | 323 | 730 | 315 | 13 | 2 |
2014-08-06 | 1779 | 961 | 495 | 367 | 554 | 294 | 717 | 298 | 13 | 2 |
2014-08-04 | 1711 | 932 | 495 | 363 | 516 | 282 | 691 | 286 | 9 | 1 |
2014-08-01 | 1603 | 887 | 485 | 358 | 468 | 255 | 646 | 273 | 4 | 1 |
2014-07-30 | 1440 | 826 | 472 | 346 | 391 | 227 | 574 | 252 | 3 | 1 |
2014-07-27 | 1323 | 729 | 460 | 339 | 329 | 156 | 533 | 233 | 1 | 1 |
2014-07-23 | 1201 | 672 | 427 | 319 | 249 | 129 | 525 | 224 | ||
2014-07-20 | 1093 | 660 | 415 | 314 | 224 | 127 | 454 | 219 | ||
2014-07-18 | 1048 | 632 | 410 | 310 | 196 | 116 | 442 | 206 | ||
2014-07-15 | 964 | 603 | 406 | 304 | 172 | 105 | 386 | 194 | ||
2014-07-10 | 888 | 539 | 409 | 309 | 142 | 88 | 337 | 142 | ||
2014-07-08 | 844 | 518 | 408 | 307 | 131 | 84 | 305 | 127 | ||
2014-07-02 | 759 | 467 | 413 | 303 | 107 | 65 | 239 | 99 | ||
2014-06-24 | 599 | 338 | 390 | 270 | 51 | 34 | 158 | 49 | ||
2014-06-18 | 528 | 337 | 398 | 264 | 33 | 24 | 97 | 34 | ||
2014-06-10 | 474 | 252 | 372 | 236 | 13 | 9 | 89 | 7 | ||
2014-06-05 | 438 | 231 | 344 | 215 | 13 | 9 | 81 | 7 | ||
2014-06-02 | 354 | 208 | 291 | 193 | 13 | 9 | 50 | 6 | ||
2014-05-27 | 309 | 200 | 281 | 186 | 12 | 9 | 16 | 5 | ||
2014-05-23 | 270 | 181 | 258 | 174 | 12 | 9 | ||||
2014-05-14 | 245 | 164 | 233 | 157 | 12 | 9 | ||||
2014-05-05 | 243 | 162 | 231 | 155 | 12 | 9 | ||||
2014-04-30 | 233 | 153 | 221 | 146 | 12 | 9 | ||||
2014-04-23 | 220 | 143 | 208 | 136 | 12 | 9 | ||||
2014-04-21 | 215 | 136 | 203 | 129 | 12 | 9 | ||||
2014-04-17 | 209 | 129 | 197 | 122 | 12 | 9 | ||||
2014-04-10 | 169 | 108 | 157 | 101 | 12 | 9 | ||||
2014-04-07 | 163 | 102 | 151 | 95 | 12 | 7 | ||||
2014-04-02 | 135 | 88 | 127 | 83 | 8 | 5 | ||||
2014-04-01 | 130 | 82 | 122 | 80 | 8 | 2 | ||||
2014-03-31 | 114 | 70 | 112 | 70 | 2 | 0 | ||||
2014-03-27 | 103 | 66 | 103 | 66 | ||||||
2014-03-26 | 86 | 60 | 86 | 60 | ||||||
2014-03-25 | 86 | 59 | 86 | 59 |
Iruditegia
Erreferentziak
- virus disease, West Africa – update», Organización Mundial de la Salud, 2014-07-27
- «Chronology of Ebola Hemorrhagic Fever Outbreaks», Centers for Disease Control and Prevention, 2014-07-25
- «Izuaren epidemia Afrikan», Berria, 2014-08-08
- Oihan Vitoria, «IZURRIAREN EPIZENTROA, BAKARTUTA», Berria, 2014-10-12
- https://web.archive.org/web/20140729222245/http://www.berria.eus/albisteak/94333/alerta_gorria_ezarri_du_nigeriak_ebola_zabaltzea_galarazteko.htm Berria, 2014-07-26
- «729 pertsona hil dira ebolagatik Afrikan», EiTB, 2014-07-31
- «Sierra Leona, larrialdian ebolagatik», Berria, 2014-08-01
- «Afrikako Batasunak "mundu mailako erantzun bat" eskatu du Ebola gelditzeko», Berria, 2014-08-01
- «Ebolak 887 lagun hil ditu Mendebaldeko Afrikan», EiTB, 2014-08-04
- «Ebolatik babesteko neurriak areagotuz doaz», Berria, 2014-08-05
- «Ebolarekin kutsatutako elizgizona Espainiaratuko du Gobernuak», EiTB, 2014-08-05
- «Ebolagatik hildakoak 900 baino gehiago dira Afrikan», Berria, 2014-08-06
- «Espainiaratzearekin arriskurik ez dagoela ziurtatu du Gobernuak», EiTB, 2014-08-06
- «Ebola duen elizgizon espainiarra 'egonkor' dago, Madrilen jada», EiTB, 2014-08-07
- «Nazioarteko larrialdi egoera ezarri du Munduko Osasun Erakundeak», EiTB, 2014-08-08
- «OMEk nazioarteko larrialdia ezarri du Ebola birusagatik», Berria, 2014-08-09
- «Pascaline moja, Pajaresen lankidea, hil da ebolak jota Liberian», EiTB, 2014-08-09
- «Gineak mugak itxi ditu, Ebolagatik», Berria, 2014-08-09
- «Atzerritik ekarritako sendagaia hartuko du Pajaresek, ebolaren aurka», EiTB, 2014-08-10
- «Boli Kostak ebola duten herrialdeetako hegaldiak debekatu ditu», EiTB, 2014-08-11
- «OMSk ebolaren aurkako sendagai esperimentalen erabilera onartu du», EiTB, 2014-08-12
- «Ebola birusak jotako apaiz espainiarra hil da», Berria, 2014-08-12
- «Ebolak 1.069 pertsona hil ditu, Munduko Osasun Erakundearen arabera», EiTB, 2014-08-13
- «Miguel Pajaresen hileta gaur egingo dute, Madrilen», EiTB, 2014-08-13
- «Liberiak ZMapp botika esperimentalaren laginak jaso du dagoeneko», EiTB, 2014-08-14
- «Mugarik Gabeko Medikuak: 'Sei hilabete behar dira ebola kontrolatzeko'», EiTB, 2014-08-15
- «Ebolaren aurkako protokoloa aktibatu dute, balizko kasu bategatik», EiTB, 2014-08-17
- «Alacanten ospitaleratutako gaixoak ez dauka ebolarik», EiTB, 2014-08-18
- «Mugetan azterketa zorrotzak egiteko esan die MOEk afrikar herrialdeei», EiTB, 2014-08-18
- «Ebolaren aurkako protokoloa aktibatu dute Basurtuko ospitalean», EiTB, 2014-08-18
- «Ebolak 1.229 pertsona hil ditu Mendebaldeko Afrikan, MOEren arabera», EiTB, 2014-08-19
- «Basurtuko erizainek ebolaz informazio gutxi jaso dute, Satseren ustez», EiTB, 2014-08-19
- «Basurtuko pazientea 'ondo' dago, ebolaren 'analisien zain'», EiTB, 2014-08-19
- «Bilboko gaixoak ez du ebolarik, malaria baizik», EiTB, 2014-08-19
- «Ebola zuen AEBko medikuak alta jaso du ZMapp hartu ostean», EiTB, 2014-08-21
- «Jaurlaritzak dio Basurtuko erizainek bazutela ebolaz informazioa», EiTB, 2014-08-21
- «Bartzelonako eta Zaragozako bi gaixoak ez daude ebolaz kutsatuta», EiTB, 2014-08-22
- «Sei eta bederatzi hilabete artean ebolari aurre egiteko, MOEren ustez», EiTB, 2014-08-22
- «Ebola gaitzaz kutsatutako lehen britainiarra aberriratu du Londresek», EiTB, 2014-08-24
- «Kongoko Errepublika Demokratikoak ebolaz hildako 2 kasu baieztatu ditu», EiTB, 2014-08-24
- «Kongoko ebola-agerraldi berria ez dago Afrikako Ekialdekoekin lotuta», EiTB, 2014-08-25
- «Kongoko ebola kasuak independenteak direla baieztatu du MOEk», EiTB, 2014-08-27
- «Ebolak 20.000 pertsonengan eragina izan dezakeela uste du OMEk», EiTB, 2014-08-28
- «Juliana Bonoha sinestunak alta jaso du 21 egunen ostean », EiTB, 2014-08-28
- «Bartzelonako gaixoak ez du ebolarik», EiTB, 2014-08-28
- «Herrialdeko lehen ebola kasua baieztatu du Senegalek», EiTB, 2014-08-29
- «Ebolak 120 mediku eta erizain baino gehiago hil ditu Afrikan», EiTB, 2014-08-31
- «Ebolak Afrika ekialdean 1.900 hildako eragin dituela ohartarazi du OMEk», Naiz, 2014-09-03
- «MOEak azarorako espero du izatea ebolaren aurkako bi txerto», EiTB, 2014-09-06
- «Ebola kasu berri posible bat antzeman du Osakidetzak Bizkaian», EiTB, 2014-09-09
- «Basurtuko gaixoak ez du ebola», EiTB, 2014-09-10
- «Malaria duen beste gaixo batekin abian jarri dute ebolaren protokoloa, Iruñean», Berria, 2014-09-12
- «Ebolak 2.400 pertsona hil ditu jada Afrikako mendebaldean», EiTB, 2014-09-12
- «Ebolaren aurkako protokoloa bertan behera utzi dute Nafarroan», EiTB, 2014-09-12
- «Ebolaren kontrako protokoloa martxan jarri dute Donostiako Ospitalean», EiTB, 2014-09-14
- «Donostia Ospitalean dagoen gaixoak ez dauka ebola», EiTB, 2014-09-14
- «AEBek ebolaren aurkako plana indartuko dute», Berria, 2014-09-16
- «NBEk dio 1.000 milioi dolar behar direla ebolari aurre egiteko», EiTB, 2014-09-16
- «Ebolarekin kutsatutako beste gaixo bat Espainiaratuko du Gobernuak», EiTB, 2014-09-21
- «Ebolaren kontrako protokoloa aktibatu dute Menorcan», EiTB, 2014-09-21
- «Ebolarekin kutsatutako espainiarra goizaldean iritsiko da Madrilera», EiTB, 2014-09-22
- «Ebola duen espainiarrari ezingo diote sendagai esperimentala eman», EiTB, 2014-09-22
- «Ebola sintomekin Menorcan ospitaleratutako emakumea ebakuatu dute», EiTB, 2014-09-22
- «5.762», Berria, 2014-09-23
- «1,4», Berria, 2014-09-23
- «Manuel Garcia Viejo erlijiosoa hil da, ebolak jota», EiTB, 2014-09-25
- «NBCko kazetari bat ebolaz kutxatu da Liberian», EiTB, 2014-10-03
- «7.470», Berria, 2014-10-04
- «Ebolaren kontrako protokoloa jarri dute martxan Bilbon», EiTB, 2014-10-05
- «Garcia Viejo elizgizona artatu zuen erizain batek ebola du», EiTB, 2014-10-06
- https://web.archive.org/web/20141011232448/http://www.berria.eus/egilea/garikoitz_goikoetxea, «Ebolaz kutsatu da Madrilen eri bat zaindu zuen erizaina», Berria, 2014-10-07
- «Ebolaren kontrako prestakuntza indartuko du Osakidetzak», Berria, 2014-10-07
- «Europako Batasunak segurtasun protokoloak berrikusiko ditu», Berria, 2014-10-08
- Xabin Makazaga, «Afrikan gaixotuak, jaioterrian artatuak», Berria, 2014-10-08
- «Ebolaz kutsatutako lehen pazientea hil da AEBetan», EiTB, 2014-10-08
- Xabin Makazaga, «Ebolari buruzko segurtasun protokoloak berrikusteko aukera aztergai du Bruselak», Berria, 2014-10-09
- «25.800», Berria, 2014-10-09
- «Ebola duen gaixoaren osasun egoera "oso kritikoa" da», Berria, 2014-10-09
- «Ebolari aurre egiteko batzorde berezi bat sortu du Gobernuak», EiTB, 2014-10-10
- «Osasun langile bat ebolaz kutsatu da AEBn, gaixo bat zaindu ondoren», EiTB, 2014-10-12
- «Dallasko transmisio kasuan protokoloa 'hautsi' zela aitortu du AEBk», EiTB, 2014-10-13
- «Osasun langileen greba mehatxua Liberian, ebolagatik», Berria, 2014-10-14
- «Ebolaz kutsatutako NBEko langile bat hil da Alemanian», EiTB, 2014-10-14
- «Ebolaz kutsatutako bidaiariak atzemateko kontrolak abian, Heathrown», EiTB, 2014-10-14
- «OMS: 'Asteko 10.000 ebola kutsatu izan daitezke abenduan'», EiTB, 2014-10-14
- «Ebolagatik lehen hildakoa Alemanian eta greba Liberian», Berria, 2014-10-15
- «Beste ebola kasu bat atzeman dute AEBetan», Berria, 2014-10-15
- «Ebolarekin beste erizain bat kutsatu da AEBetan», Berria, 2014-10-16
- «EBk bidaiarien datuak partekatuko ditu ebolari aurre egiteko», EiTB, 2014-10-16
- «Ebola amaitutzat eman du OMEk Nigerian», Berria, 2014-10-21
- «AEBk Espainiako baseak erabiliko ditu ebolaren aurkako borrokan», EiTB, 2014-10-21
- «9.936», Berria, 2014-10-23
- «Bi txerto Afrikan, abenduan, probatzen hastea espero du OMSk», EiTB, 2014-10-24
- «Malin aurreneko ebola kasua atzeman dute», Berria, 2014-10-25
- «10.000 lagunek baino gehiagok dute ebola, Osasun Erakundearen arabera», EiTB, 2014-10-25
- «13.700», Berria, 2014-10-30
- «280», Berria, 2014-11-07
- Oskar Epelde, «Eriondo amaigabea Sierra Leonan», Berria, 2014-12-26
- Amagoia Iban, «Urtea, abailan», Berria, 2014-12-26
- «3», Berria, 2014-12-26
- «7.588», Berria, 2014-12-26
- «19.497», Berria, 2014-12-26
- «Ebola kasu bat baieztatu du Eskoziako Gobernuak Glasgown», EiTB, 2014-12-29
- «Ebolak ia 20.400 pertsona kutsatu eta 7.989 hil ditu dagoeneko», EiTB, 2015-01-02
- «Ebolarekin kutsatutako erizain britaniarra oso larri dago», EiTB, 2015-01-03
- OME: «Ebolaren aurkako bi txerto seguruak dira». Berria 2015eko urtarrilaren 10a.
- Munduko Osasun Erakundeak txertatze masiboa egingo du ebolaren aurka. EiTB 2015eko urtarrilaren 11a.
- Iñaki Petxarroman, «NDFren doitze politikek lagundu dute ebola zabaltzen Afrikan», Berria, 2014-12-26
- Oihan Vitoria, «Hondoa jotzear, patrika hutsago», Berria, 2014-10-12
- Jakes Goikoetxea, «Itxaropena, presaka», Berria, 2014-10-12
- Iñaki Petxarroman, «Espero ez zen tokitik», Berria, 2014-10-12