Mendebaldea BHI

Mendebaldea BHI (Bigarren Hezkuntzako Institutua) Gasteizen (Araba) dagoen ikastetxea da. DBH (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza) eta Batxilergoa hezkuntza-etapak ditu.

Mendebaldea BHI
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaGasteiz
Koordenatuak42°51′38″N 2°41′16″W
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1996

    Kokalekua

    Lakua auzoan dago, Donostia kalearen 3. zenbakian; jolaslekuak Gabriel Zelaia kalera ere ematen du. Hegoaldera Eusko Jaurlaritzaren egoitza du eta ekialdera San Prudentzio Ikastetxea.

    Historia

    1996-1997 ikasturtean ireki zen Ehariko eskolan, antzinako OHO (Oinarrizko Hezkuntza Orokorra) desagertu eta legeria berria ezartzearekin batera.[1] 2001-2002 ikasturtean Lakua auzoko gaur eguneko eraikina inauguratu zen[2].

    Etorkizun Alea da ikastetxeko guraso eta tutore legalen elkartea.

    2017-18 ikasturtean Irantzu Lekue artista gasteiztarrak, Mendebaldeako hainbat ikaslerekin batera, ikastetxe kanpoko murala eta barruko hamabi zutabe margotu zituen [3][4].

    2021-2022 ikasturtean Mendebaldea Institutuaren 25. urteurrena ospatzen da.

    Erreferentziak

    1. MENDEBERRI eskola-aldizkaria. 2016ko ekaina (3-5 orr.) (Noiz kontsultatua: 2019-I-28).
    2. MENDEBERRI eskola-aldizkaria. 2003ko abendua (10-12 orr.) (Noiz kontsultatua: 2019-I-28).
    3. MENDEBERRI eskola-aldizkaria. 2018ko ekaina (12-13 orr.) (Noiz kontsultatua: 2109-I-28).
    4. «Arte-galeria bihurtu da Mendebaldea institutuko jolaslekua, Gasteizen» EITB 2018-06-17 (Noiz kontsultatua: 2019-01-28).

    Kanpo estekak

    Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.