Mendaza

Mendaza[3] ([menðas̻a]) Nafarroako udalerria da, Lizarrako merinerrian kokatua. Berrotza ibarrean iparralderen dagoen udala da. Izan ere, Berrotza udalerria XIX. mendean hainbat udaletan banatu zen, eta haietako bat, Mendaza.

Mendaza
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Mendazako bandera
Bandera

Mendazako armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Lizarra
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Mendaza
AlkateaJesús Gambra Zubiria
(UPN)
Posta kodea31460
INE kodea31166
Herritarramendazar
Geografia
Koordenatuak42°38′34″N 2°14′05″W
Azalera32,77 km²
Garaiera637 metro
Demografia
Biztanleria289 (2023:  −8)
alt_left 138 (%47,8)(2019) (%51,6) 149 alt_right
Dentsitatea8,83 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 20,35
Ugalkortasuna[1] 38,46
Ekonomia
Jarduera[1]% 61,9 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 9 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 4,30 (2018:  %-2,17)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.mendaza.org

Honako herriek osatzen dute: Asarta, Acedo, Mendaza (herriburua) eta Ubago. Estenblo baserria eta Granada jaurerria ere udalerri honetan daude. Behin betiko fusioa baino lehen, 1842ko erroldan, egungo lurraldeak lau udalerritan banatuta ageri ziren: Asarta eta Kabrega, Acedo eta Granada, Ubago eta Mendaza bera.

31.8 kilometro koadrokoa da, eta 318 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera.

Geografia

Kokapena

Mendaza Lizarrako merindadearen mendebaldeko muturrean dago, Arabako mugatik gertu, eta Nafarroako hiriburutik 68 kilometrora. Herria NA-129 errepidearen ertz batean dago, Acedo eta Mues bitartean, Kodesko mendilerroaren ekialdeko muturrean kokatuta.

Klima

Mendazako klima mediterraneo epela da, urteko batez besteko tenperaturak 8 eta 12 gradu artekoak, eta prezipitazioak 600 eta 1.200mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 80 izaten dira herrigunean, eta 120 edo gehiago udalerriko gunerik menditsuenetan.

Landaredia

Herriaren inguruan jatorrizko 1457 hektarea arte geratzen dira, gizakiaren eragina dela eta, asko degradatu da euren itxura.

"Hiru Hanka" artea
Hiru hanka artea

Nafarroako naturako monumentua, Quercus Ilex motako arte espeziea da, barrualdea hutsik dauka, eta hiru oinarriren gainean eusten da. Zuhaitzak 1.200 urte inguru dituela uste da, sekula aurkitutako arterik zaharrenetakoa.

Udalerri mugakideak

Mugakideak hauek dira: Lana (iparraldean); Antzin, Piedramillera eta Sorlada (ekialdean); Mues eta Desoio (hegoaldean); eta Mirafuentes, Nazar eta Zuñiga (mendebaldean).

Ekonomia

Zerbitzuak

Antzin-Ameskoako Zerbitzu Sozialen Mankomunitatea, zaborra biltzeaz, ura hornitzeaz eta bestelako zerbitzuez arduratzen da Mendazan eta eskualdeko beste hainbat herritan.

Demografia

Mendazako biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 21 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %6,50 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika

Udaletxea

Mendazako udaleko idazkaria Zuñigako idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Arriba kalea, 1

Udal hauteskundeak

Azken urteetan Mendazako alkateak Nafarroako Herriaren Batasuneko kideak izan dira. 2007an Javier Ángel López de Dicastillo Sanz aukeratu zuten; alderdiak lau zinegotzi lortu zituen, eta hortaz, gehiengo osoa udalean. Baliogabeko botoak zortzi izan ziren (emandako guztien %3,94) eta boto zuriak hamasei (%8,21). Abstentzioa %32,11koa izan zen.

Mendazako Udala (2007)
AlderdiaBotoakZinegotziak
UPN1024
Agrupación Electoral Independiente773

2011ko udal hauteskundeetan alderdi bereko Jesús Gambra aukeratu zuten alkate; aurkeztutako zerrenda bakarra UPNkoa (108 boto eta 7 zinegotziak) izan zen.

Alkateak

Hauek izan dira Mendazako azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia
Pedro Jesus Alecha Berruete[4] 1979 1983 Agrupacion de Electores de Mendaza
Antonio Martinez Martinez[4] 1983 1987 Agrupacion Electoral San Valentin
1987 1991
1991 1995
1995 1999
1999 2003
2003 2007
Javier Angel Lopez de Dicastillo Sanz 2007 2011 UPN
Jesus Gambra Zubiria 2011 2015 UPN
Javier Senosiain Paternain[5] 2015 2019 UPN
Javier Senosiain Paternain[5] 2019 Jardunean Agrupacion Electoral La Berrueza[6]

Garraioa

Araba Bus sareko  lineak zerbitzua ematen dio udalerri honi:

 Araba Bus
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera 
6Gasteiz
(geltokia)
Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (unibertsitatea)ArgandoñaAndolluTrokonizIxonaEgiletaAzazetaBirgaragoienBirgarabarrenMaeztuAtauriAntoñanaSantikurutze Kanpezu (gasolindegia)Santikurutze Kanpezu (markesina)ZuñigaAzeduAntzinMendilibarriMurietaZufiaZubielkiLizarra (zezen-plaza)Lizarra
(geltokia)

Kultura

Euskara

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Mendaza eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %6,43k zekien euskaraz hitz egiten.

Mendazar ospetsuak

Erreferentziak

  1. Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
  3. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  4. «MENDAZA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
  5. (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
  6. «LIZARRAKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA Aurkeztutako hautagai-zerrendak» NAO 78. zenbakia, 2019ko apirilaren 24a, asteazkena (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).

Ikus, gainera

Bibliografia

Kanpo estekak


Mendaza
Acedo | Asarta | Estenblo | Granada | Mendaza | Ubago
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.