Menda

Menda (izen zientifikoa, Mentha) bere usain eta zaporeagatik, balio kulinario handiko landarea da, gastronomian zein botika edo bestelakoetan erabilia. Asiako erditik eta Mediterraneotik hedatzen dira, jatorriz, espezieak. Lamiales ordenaren barruan kokatzen da. Haren barruan, 13tik 18ra espezie deskribatu dira. Hibrido ugari daude, elikaduran erabilera dutelako.

Menda
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaLamiales
FamiliaLamiaceae
SubfamiliaNepetoideae
Generoa Mentha
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakmenda hosto eta plant as food (en) Itzuli

Beste izen batzuk daude: batana, astamenda, astobatana, kukusobelarra, mendeza, txortaloa, ardi-belarra edo erraldo-belarra[1].

Espezieak

  • Mentha aquatica
  • Mentha arvensis
    • Mentha arvensis var. sachalinensis
    • Mentha canadensis (sin. M. arvensis var. canadensis)
  • Mentha asiatica
  • Mentha australis
  • Mentha cervina
  • Mentha citrata (sin. M. odorata)
  • Mentha crispata
  • Mentha cunninghamii
  • Mentha dahurica
  • Mentha diemenica
  • Mentha gattefossei
  • Mentha grandiflora
  • Mentha haplocalyx
  • Mentha japonica
  • Mentha kopetdaghensis
  • Mentha laxiflora
  • Mentha longifolia
  • Mentha pulegium (txortaloa)
  • Mentha requienii
  • Mentha sachalinensis
  • Mentha satureioides
  • Mentha spicata (sin. M. viridis)
  • Mentha suaveolens (sin. M. rotundifolia)
  • Mentha vagans

Hibrido batzuk

Gastronomian erabilienak

  • Mendabeltz Mentha spicata: Mendafinak baino zapore sarkorragoa, gogorragoa, ez hain freskoa, entsaladetarako eta azkenburukoak prestatzeko. Infusiotan ere asko erabiltzen da.
  • Mendafin Mentha piperita: Entsalada eta prestaketa freskoak ontzeko, baita azken burukoak prestatzeko ere.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.