Menahem Begin
Menahem Begin (hebreeraz: מְנַחֵם בֵּגִין Menaḥem Begin, polonieraz: Mieczysław Biegun; errusieraz: Менахем Вольфович Бегин Menakhem Volfovich Begin;Brest-Litovsk, Bielorrusia, 1913 – Jerusalem, Israel, 1992) israeldar politikaria izan zen. 1977tik 1983ra Israelgo lehen ministroa izan zen.
Bizitza
1940-1941 bitartean, Siberian egon zen preso, jarduera sionistak egiteagatik. 1942an Irgun izeneko erakunde armatua eratu zuen Palestinan. 1973an, Likud alderdi eskuindarra sortu zuen. Gobernuko lehen ministro zela (1977-1983), Egiptoren eta Israelen arteko bake-hitzarmena sinatu zuen 1978an, Sadat Egiptoko lehendakariarekin (Camp David, 1978). Bi agintariok jaso zuten Bakearen Nobel saria 1978an.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.