Memphis diseinu taldea
Memphis diseinu taldea 1981.urtean sortu zen, Milanen, Ettore Sottsassen eskutik. Taldea hainbat kide aipagarri izan zituen; Andrea Branzi, Marco Zanini, Matheo Thun, Natalie du Pasquier, Michael Graves, Alessandro Mendini, Luciano Paccagnella eta Michelle de Lucci adibidez.
Altzariak, ehunak, zeramika, beirazko eta metalezko objektuak sortu zituzten, “Memphis, nazioarteko estilo berria” liburuarekin batera, non taldearen filosofia eta obrak azaltzen zituzten. 1980 ko abenduaren 11an,Ettore Sottsass arkitekto eta diseinatzaileak, hainbat diseinatzaileen arteko bilera antolatu zuen, haien arteko talde kolaboratibo bat sortzeko asmoarekin.Menphis izena hartu zuen, Bob Dylanen "Stuck Inside of Mobile with the Memphis BluesAgain” abestiaren ohorez,izan ere,arratsalde hartan behin eta berriro entzundako abestia izan zen.
1981.urtean,talde modura aurkeztu ziren Salone de mobilen. Han, diseinuzko objektu nahiko eszentrikoak aurkeztu zituzten, momentuko diseinuarekin talka egiten zituztenak. Objektu hauek ikuslearen arreta berehala bereganatu zituzten, euren kolore sutsuengatik batik bat.
Zuzenezko akzioak egiterako asmoa adierazi zuten, diseinuaren alderdi garrantzitsuena forma bera dela aldarrikatuz. Eszentrikotasuna, dardarkari izaera eta apaingarritasuna izango dira forma honen alderdi nagusiak. Modu berean, formaren alderdi funtzionala bigarren planora pasatuko da. Taldearen helburua, ikuskizuna sortzea izango da, objektu ikusgarri eta erakargarriak egiteko asmoz. Ettore Sottsass arkitektoaren hitzetan, Memphis diseinua ez dago pertsonaren beharra betetzeko pentsatua, diseinu beraren beharra duen pertsonarentzareko baizik. Horretaz gain, teknologia berrien erabilpenak, teknika berriak erabiltzeko aukera ematen zuen, honek, post modernitatearen hizkuntza osatzera lagundu zuen, asmakizun berrien etorrerarekin bat eginez.
Norabide hau sasoirako erabakigarria bihurtu zen, izan ere, ordurarte diseinuaren lehentasuna objektuaren ergonomia eta fabrikazioa ziren, taldearen ikuspuntuaren kontra.
Partaideak
- Ettore Sottsass
- Martine Bedin
- Thomas Bley
- Andrea Branzi
- Aldo Cibic
- Massimo Iosa Ghini
- Michael Graves
- Hans Hollein
- Shiro Kuramata
- Michele de Lucchi
- Javier Mariscal
- Chung Eun Mo
- Nathalie du Pasquier
- Barbara Radice
- Maria Sanchez
- George J. Sowden
- Peter Shire
- Gerard Taylor
- Matteo Thun
- Masanori Umeda
- Marco Zanini
- Marco Zanus
- Jakcob Reilin
- Olivier Villatte
Taldearen bukaera
Taldea 1988.urtean banatu zen, kideek, modaren izaera suntsikorra ezagutzen eta onartzen zuten, hau da, euren diseinuak Laster zaharkituko zirela onarte zuten. Horrela izan zen, nahiz eta euren estiloa aurrerako diseinuaren erreferente bezala finkatu, 90ko hamarkadaren atzeraldi ekonomikoak diseinu sinpleagoak egitea ekarri zuen, diseinatzaile berriek, adierazgarritasun gutxiko ikuspuntua bilatzen hasi ziren, zentzuzko diseinuak sortuz. Hortaz,80 ko hamarkadako “Anti diseinu” ausartak alde batera utzi ziren, geroago minimalismoa izango zen garbitasunean oinarritutako diseinuengatik ordezkatuz.
Ezaugarri nagusiak
Momentuko parametro eta legeak zalantzan jartzea izan da betidanik gizakiaren grina eta dudarik gabe, diseinuaren arloa ez da salbuespena izan. Horregatik, denboraren legez,berrikuntzak eta ikuspuntu berriak aurkeztu dizkigu. Honen adibide garbia da Memphisen kasua zein, ikuspuntu berritzaile eta apartaren oinarriekin, 80ko hamarkadako diseinu italiarraren norabidea aldatu zuen, ikuspuntu abangoardistaren adierazle bihurtuz.
80 ko hamarkada, mugimendu artistikoen eklosio puntua izateagatik bereizi zen; italiar tranbangoardia, neo espresionismo alemana, new spirita edo neo-erromantikoak adibidez. Hala ere, mugimendu hauen interpretazio artistikoan fijatuz, euren arteko izendatzaile komun bat ikus dezakegu. Dagoeneko, artistek ez dituzte manifestuak defendatzen ezta idazten, eta arte abangoardien desagerpenaz hitz egiten da. Modernitateak krisialdia jasaten hari da: post modernitatea.
Memphis taldearen diseinuak burujabe sortu ziren, agortzen eta suntsitzen hari zen panorama honen barruan. Aldaketa estetikoa proposatzeaz gain, artistek iraganeko elementuak ekarri eta orainaldiko ikuspuntutik begiratzea nahi izan zuten. Horregatik askotan, objektuak aldatuz, modernitatearen estetikari aipamena egin zioten diseinuak sortu zituzten. Honekin batera, pop kultura, deco artea edo kitsch futurismoaren berezko elementuak islatuko zituzten.
Estilo honen filosofiaren oinarriak, XX.mendeko alde handi bat izan zuen soiltasun eta arrazionalismoarekin talka egiten duen estetika propioa sortu zuen. Diseinatzaile hauen gustu onaren oinarriak hankaz gora jarri zituzten, eta diseinu garaikidearen helburuaren inguruko hainbat galdera egin zituzten.”Mahai batek lau hanka behar ditu funtzionatzeko, baina nork dio laurak berdinak izan behar direla? ”. Andrés Branzi, sofá Century
Izan ere, modernitateak, diseinuaren estetika soiltasunera bideratzea ekarri zuen, eta haien diseinu objektuek ugaritasunean oinarritutako filosofia aurkezten zuten
Diseinatzaileen esku libreetan, ustekabeko formak sortzen ziren, inondik ere funtzioaren menpe. Forma hauek figura geometrikoetan oinarritzen ziren batik bat, proportzioak bihurrituz, asimetria eran. Gustuaren aldeko eztabaida airean zegoen, diseinu burgesa menderatutako dikotomiari buruzkoak, hain zuzen ere. Lehoinabarreko estanpatuak, marrazki geometrikoak...eta abarreko elementuak erabiltzen zituzten, kolore indartsuak era arbitrarioan erabiliz. Memphisek diseinu merkearen eta garestiaren arteko mugaren desagerpena defendatzen zuen,gainera, artea eta industriaren mugak zabaltzearen alde zeuden talde honetako diseinatzaileek.
Koloreei dagokionez, beltza eta kolore naturalen lehentasuna alde batera utzi zuten, horren lekuan, kolore bortitz eta sutsuez osatutako paleta garatu zuten. Diseinatzaileen helburuetako bat, koloreen arteko harremanaren bitartez, emozioak piztea zen, hau da, aukeratutako koloreak alboratu eta osatzen dira, euren arteko harremana ikuslearengan emozioa piztuz.
Momentu hartan, Memphisen kontzeptu estetikoa Europako diseinuarekin kontrajartzen zen, izan ere, orokorrean momentuko diseinua Good Design delako mugimenduan zentratzen zen, non, Bauhaus eskolaren oinordez, forma esaktu eta garbiak ziren diseinu onaren oinarri. Honekin kontrajarri egiten zen proposamen bakarra izan zen italiar talde hau; Good Designen filosofiaren kontran, muturreko funtzionalismoa deuseztatuz.
Marmolezko blokeak beirazko zuntz eta laminatuekin edota kontratxapatu egurra harriarekin ziren batik bat autoreek aukeratzen zituzten elementuen kombinaketak, arreta erakartzen zituztenak euren forma bereziengatik. Espektakulu objektuak deituak, askotan zoroak eta irrigarriak definituak. Sottsassen hitzetan, Memphiseko diseinatzaileen estetikari buruzko ideia metafisikoa ez da ustekabekoa ezta absolutua. Gaur egun, egiten den dena berehala suntsitzen da; Memphis bizitzari eskainia dago, ez betikotasunera.
Diseinatzaileek helburu komuna eduki zuten; diseinuen funtsezko kutsua produktuaren eduki formalean oinarrituz, diseinuarekiko esperientzia konkretuak sortzen dira, aniztasunean oinarritutako hainbat aukera eskainiz. Ondorioa Ikuspegi soziokulturaletik irten ziren objektuak izan ziren, askotan ergonomiaren baldintzatzailetik aldentzen zirenak. Forma, funtzio eta teknikaren alorrak gainditu zituzten, askotan, industria diseinuaren antitesitzat ulertua izan zena.
Memphisen eragina diseinu grafikoan
Artearen munduaren inguruan, momentu honetan atzera begiratzeko joera dagoela esan dezakegu, diseinatzaileek, iadanik existitzen ez diren teknika eta arte estilo desberdinetan inspirazioa bilatzen dute. Hortaz, diseinatzaile grafiko askok, atentzioa deitzeko helburuarekin, mundu honetan azpimarratzea eta ohikoak diren arauak apurtzea aukeratu dute, Memphis estiloaren espontaneitatea inspiraturik.
Diseinu grafikora eraman diren ezaugarrien artean, kolore sutsuen erabilpena izan da nabarmenetarikoa, Elementu hau, gaur eguneko kontestuaren barruan, “retro” itxura emanez, freskotasun izaeraekin bat eginez. Gainera, objektuen kreazioekin batera gertatzen zen tankeran, grafikagintzan ere ohikoa den elementu geometrikoen erabilera arbitrarioa izan da mugimendu honen ondorioa. Hainbat sorkuntzetan ikusi dezakegu forma biribilduak itxura zuzenekin batzen direla, diseinu alai eta biziak sortuz.Memphis group estilotik hartu den beste elementu bat, diseinu grafikoaren pilare nagusian bihurtu dena, forma hauen konbinaketaren bitartez estanpatuak edo patternak sortzea izan da.Ezaugarri honen erabilpenaren adibide nabarmena Yoko Honda artista da, zein bere obraren inspirazio zuzena 80 ko hamarkadako estetika den.
Bibliografia
- https://prezi.com/4ztcgv8vrtob/movimiento-memphis/
- http://historia-disenio-industrial.blogspot.com.es/2014/04/memphis.html
- https://www.20minutos.es/noticia/2360548/0/grupo-memphis/diseno-muebles/exposicion/https://www.20minutos.es/noticia/2360548/0/grupo-memphis/diseno-muebles/exposicion/
- https://en.wikipedia.org/wiki/Memphis_Group
- https://www.20minutos.es/noticia/2360548/0/grupo-memphis/diseno-muebles/exposicion/
- https://www.memphis-milano.com/
- http://www.thelightingmind.com/memphis-group-y-el-diseno-grafico/