Melodrama

Melodrama, melologoaren antzekoa baina hainbat pertsonaiekin, musikak azpimarratutako sentimendu zatiez beterik dagoen antzerki lan bat da. Etimologikoki, antzerki musikala bezala definitu daiteke.

Mélodrame olioa, Honoré Daumierrek margotuta, 1856 eta 1860 artean.

Melodrama definitzen lehena, Jean-Jacques Rousseau filosofo frantziarra izan zen. Honela definitu zuen: "drama mota bat non, hitza eta musika elkarrekin egon beharrean, bata bestearen atzetik aurkezten diren eta, non, hitz egindako esaldia, nolabait, esaldi musikalak aurkeztua eta prestatua den".

Jacinto Benavente literaturako Nobel Sariaren eraginak, oraingo melodramaren oinarriak jarri zituen. Melodrama, telebistan dago telenobela gisa.

Egun, melodrama hitza, edozein ikusentzunezko edozein aktore lani ematen zaio, non, ikusentzulearen sentimenduak, musikak lagunduak edo eraginak diren, hau modu nabarmenean egina. Zineak eta telesailek, barra-barra erabiltzen dute musikalizazioa, sentimenduak eragin edo igortzeko, baina ez dira melodrama bezala kontsideratuak, hitz hau, destainazko etiketa bihurtu baita, euren musikalizazio eta gehiegizko sentimentalismoarekin, euren edukiarekin baino emozio gehiago eragiten saiatzen diren lanentzat.

Zineari dagokionez, melodrama hitzak emozio edo moral karga handia duten pelikulak hartzen ditu, pertsona bakoitzaren gustuaren arabera. Pelikula dramatikoak dira ahal bezain errealistenak izaten saiatzen direnak, eta hainbat zine zuzendari daude halako pelikulak egiten dituztenak. Honek ez du, inola ere, narratiba, denbora edo efektu berezi edo bisualekin esperimentatzerik nahi ez dutenik esan nahi, baizik eta uneoro, giza zentzu bat ematea bilatzen dutela. Horien artean Olatuak apurtzen, Lars von Trierrena, Pianista, Michael Hanekerena, Pertsona, Ingmar Bergmanena eta Azkeneko Tangoa Parisen, Bernardo Bertoluccirena daude.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.