Melkisedek
Melkisedek (מַלְכִּי־צֶדֶק / מַלְכִּי־צָדֶק, hebreera estandarra Malki-ẓédeq / Malki-ẓádeq, hebreera tiberiarrez Malkî-ṣéḏeq / Malkî-ṣāḏeq) Itun Zaharrean, Uholde Nagusiaren ondoren, Abrahamen garaian bizi izan zen apaiz goren, profeta eta buruzagi nabarmen bat izan zen. Salem (Jerusalem)go errege, Bake Erregea, Justizia erregea (Melkisedek hitzaren hebreerazko esanahia), eta Jainko Gorenaren apaiz deitu zitzaion. Erreferentzia hau, xehetasun gutxirekin, Hasieran 14:17-20an agertzen da.
Apaiza eta erregea
Melkisedek, Biblian erregistratutako lehen hamarrenaren apaiz hartzailea da, Abrahamek emana. Lehen apaiz-erregea ere bada. Funtzio bikoitz hau, ondoren, Jainkoak debekatu zuen. Zenbakiak 3:10
« | Aaron eta bere semeak prestatuko dituzu euren apaizgotza bete dezaten. Hurbiltzen den arrotza, hila izango da. | » |
Honek, faltsukeria bat dela frogatzen du, beraz. Abrahamek hamarrena eman zion apaiz goren bat baitzegoen, Melkisedek.
Berdin gertatzen da, Jesusi, Melkisedeken antzera apaiz bezala erreferentzia egiten dionean, honek, Aaron, Jainkoaren aurrean apaizgotza ez dela, frogatzen duelarik, baizik eta gizakien aurrean.
Jesusen apaizgotza, Melkisedekenarekin alderatzen da Hebrearrak 6:20n, honek ere ez baitu ez hasiera ez amaierarik, eta, aldi berean, errege delako, Jesus, Judaren tribukoa zen arren, eta ez Leviren tribukoa, apaiz izateko behar zen bezala (Hebrearrak 7:11-14). Hau, Salmoak 110ean iragarria da (bigarren bersetean bere erregealdia eta laugarrenean apaizgotza).
Testu gnostikoak
Artikulu nagusia: Nag Hammadiko Eskuizkribuak
Melkisedek Nag Hammadiko IX. kodexaren lehen idazkiaren izenburua da (NH IX 1-27). Zulo handiak dituen testu kopto bat da, jatorrian grezieraz idatzia, ziur aski Egipton III. mendean.
Testuak, tradizio judutar, kristau eta gnostikoen nahasketa bat islatzen du. Bere Melkisedeken aurkezpena, horren adibide on bat da: ez da bakarrik "Jainko Gorenaren Apaiz" agurea bakarrik, Itun Zaharrean bezala, baizik eta apaiz goren eskatologiko eta gerlari "sakratu" bezala ere agertzen dela.
Bere erreferentzia kristologiko ugariengatik, dozetismoaren gaineko ezadostasunagatik, eta hebrearrentzako gutunaren bere exegesi harrigarriarengatik, tratatu honek, setita gnostikoen kristautzearen muturreko froga bat irudikatzen du. Bere edukia zentzuzkoa da, eta bere itxura apokaliptikoa gora-behera, nagusiki liturgikoa da eta elkarteari bideratua.
Melkisedek, bere apaizgotza bezain betiereko bezala agertzen da. Munduan egon da denboraren hasieratik, eta amaiera arte geratuko da. Argiztaturiko arimek igotzen duten eskaileran lehen koska da.
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz)Melkisedek: Gizakia ala Jainkoa?