Melitopol
Melitopol (ukraineraz: Меліто́поль; errusieraz: Мелитополь) Ukrainaren hego-ekialdeko Zaporizhia Oblasteko hiri eta udalerri bat da, egun Errusiaren okupazio militarpean dagoena. Hiria Molotxna ibaiaren ekialde-ertzean dago kokaturik –Molotxny Lyman ibaian bukatzen duena; azkenean, Azov Itsasoarekin bat egiteko–. Hiri-biztanleria 150,768 biztanlekoa da, 2021eko estimazioen arabera.
Melitopol Мелитополь | |||
---|---|---|---|
Ukrainako eskualde garrantziko hiria | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Ukraina | ||
Oblast | Zaporizhiako oblasta | ||
Alkatea | Ivan Fedorov | ||
Izen ofiziala | Мелітополь Новоалександровка Мелитополь | ||
Jatorrizko izena | Мелитополь | ||
Posta kodea | 272300–272324 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 46°50′56″N 35°22′03″E | ||
Azalera | 49.66 km² | ||
Altuera | 38 m | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 148.851 (2022ko urtarrilaren 1a) −4.261 (2019) | ||
Dentsitatea | 2.997,4 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1784 | ||
Ordu eremua | UTC+03:00 | ||
Hiri senidetuak | Brive-la-Gaillarde, Akademichesky District (en) , Barysau, Puchavičy District (en) , Kėdainiai (en) eta Sliven | ||
Matrikula | AP | ||
Hizkuntza ofiziala | ukrainera | ||
mlt.gov.ua eta melitopol.zapgov.ru |
Melitopol oblasteko bigarren hiririk handiena da, Zaporizhia hiriaren atzetik. Hiria, gainera, Melitopol Raioneko administrazio-zentroa da ere.
Hiria Europako bi autobide nagusien bidegurutzean dago kokaturik: E58 Viena – Uzhhorod – Kiev – Rostov-on-Don eta E105 Kirkenes – San Petersburgo – Mosku – Kiev – Yalta. Nazioarteko garrantzia duen trenbide bat ere bertatik igarotzen da. Hiria "Krimearako ate" modura ezagutzen den; izan ere, 2014an Errusiak Krimea okupatu aurretik aurretik penintsulara zihoazen bidaiarien trenen %80a hiritik igarotzen zen. Era berean, udan zehar, errepide-trafikoa 45,000 ibilgailukoa zen, egunero.